Baxoa euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatu dute

Matematika eta Historiako azterketak baizik ez ditzakete euskaraz pasatu Ipar Euskal Herriko ikasleek.

Gaur egin duten protesta. /
Gaur egin duten protesta. / / Isabelle Miquelestorena

Ekhi Erremundegi Beloki -

2017ko ekainak 15

Baxoa euskaraz pasatu ahal izateko eskubidea aldarrikatu dute Seaskako ikasle, guraso eta irakasleek, baxoko azterketak hasi diren lehen egunean. Angeluko Saint Anne lizeoaren aitzinean elkarretaratu dira Aitzina pausoa, euskaraz baxoa lelopean. "Sinpleki hizkuntzaren ezagupena aldarrikatzen duguna, hau da, euskara ez dela etxean mintzatzen den hizkuntza bat. Karrikan eta azterketetarako balio duela, beste hizkuntzek bezainbat", azaldu du Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak. "Azken finean, murgiltze ereduaren ezagupena da baxoa. Baxoa ukatuz, murgiltze eredua ukatzen dute".

Gaur zuten lehen proba ikasleek: filosofiako azterketa. Heldu den ekainaren 22ra arte, kasik egunero izanen dituzte azterketak. Berreskuraketak uztail hasieran izanen dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna