Albistea entzun

Aldaketa Euskararen Legean

40.000 herritar, eremu ez-euskaldunetik mistora

Parlamentuak aurrera atera du euskararen legearen aldaketa, laukoaren botoekin. 44 herri pasatuko dira eremu ez-euskaldunetik mistora, eta bat mistotik euskaldunera.

Nafarroako Legebiltzarreko osoko bilkura.
Nafarroako Legebiltzarreko osoko bilkura. Idoia Zabaleta / Argazki Press

Garikoitz Goikoetxea -

2017ko ekainak 22 07:22

Hilabeteetako tramitazioa izan du, baina amaitu da bidea: euskararen legea aldatzea erabaki du Nafarroako Parlamentuak. Zonifikazioan aldaketak egingo dituzte. Udalek mozioen bidez eskatu zuten eran, 44 herri pasatuko dira eremu ez-euskaldunetik mistora. Herri txikiak dira gehienak, baina badira handiak ere tartean; esaterako, Tafalla, Zangoza eta Erriberri. Beste herri bat, Atetz, eremu mistotik euskaldunera pasatuko da.

Atetzen euskara ofizial egingo da aldaketarekin, eremu euskaldunaren ezaugarria hori baita. Eremu mistora sartu diren herrietan, berriz, ez da ofizialtasunik: herritarrek eskubidea dute erakundeetara euskaraz jotzeko, baina ez du gaztelaniaren pareko mailarik. Erakundeentzat borondatezkoa da, beraz, euskara sustatzeko neurriak hartzea.

Laukoteak babestu du aldaketa: Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak. Euskararen legea aldatzeko adostasunik ez dute egin, eta pausotzat jo dute oraingo aldaketa. Izatez, hizpide hartu dute lege berri bat egiteko beharra; EH Bilduk eta Ahal Dugu-k argi adierazi dute beste lege bat nahi dutela, zonifikazioa bertan behera utzita.

Oposizioak elkar hartu du aurka bozkatzeko. Aurreko aldietako argudioak erabili dituzte: “inposizioa” dela aldaketa, “sektarioa”, eta ez dagoela justifikatua herri batzuk eremu mistora sartzea. Bereziki gogor aritu da PSNko ordezkaria, Inma Jurio. “Euskara ez da arazoa herritarrentzat. Ez dago aldaketak egiteko eskaririk”. Areago: “Gehienek ez dute euskara ikasi nahi. Minoria bat gehiengo gisa azaldu nahi duzue”. Ezkerraren aurka jo du PSNko ordezkariak, aldaketa babestu duelako.

Gogoan izatekoa da beste eremu aldaketa bat onartu zutela 2010ean: parlamentuak baiezkoa eman zion Aranguren, Noain, Galar eta Belaskoain eremu mistoan sartzeari. PSNk babestu egin zuen aldaketa hura. Orain esan du ez dagoela “justifikatua” zona mistoan sartzea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Onkologikoko pazienteek kezka azaldu dute zentroak «erreferentziazko izaera» galdu duelako

Onkologikoko pazienteek kezka azaldu dute zentroak «erreferentziazko izaera» galdu duelako

Arantxa Iraola

Manifestazio baterako deia egin dute langileekin batera, hilaren 15erako; 'Onkologikoa monografikoa eta bizirik' aldarriak batuta irtengo dira dira kalera guztiak.

San Cristobal de las Casas herriko irudia, Chiapasen, Mexikon. ©Carlos López, EFE

Chiapasen desagertu diren bi euskal herritarrak aurkitzeko laguntza eskatu dute haien familiek

Uxue Rey Gorraiz

Gutxienez hilabete daramate desagerturik, Frantziako Enbaxadak jakinarazi duenez. Bat Donibane Lohizunekoa da; bestea, Ziburukoa.

Grebalari bat, gaur, foru jauregiaren aurreko protestan. ©Monika del Valle / Foku

Bizkaiko zahar etxeetako hiru greba egunen «balorazio positiboa» egin du ELAk

Maite Asensio Lozano

Lan itunaren negoziazioa desblokeatzeko eskatu dute langileek, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza aurrean egindako protestan. Prest agertu dira greba gehiagora deitzeko.

Lapurtzen saiatu diren bankua, Gasteizko Done Jakue hiribidean. ©Google Maps

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen banku batean lapurtzen saiatu ostean

Julen Otaegi Leonet

Bi gizon saiatu dira lapurreta egiten, suzko arma batekin. Bata atxilotu egin du Udaltzaingoak, eta besteak ihes egitea lortu du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...