Zonifikazioa kendu egin behar dela ohartarazi du Kontseiluak

2017ko ekainaren 22a
13:37
Entzun

Nafarroako Legebitzarrak egindako aldaketa ez da nahikoa Kontseiluaren irudiko. "Ez da egin herritarren arteko berdintasun printzipioa bermatzeko urratsik", salatu du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak legebiltzarretik atera denean. Nafar guztiak legearen aurrean berdinak ez izatea "onartezina" dela esan du, gainera.

Zonifikazioa da kendu behar dena. Hala uste du Bilbaok, eta baita legebiltzarrean izan diren euskalgintzako beste hainbat kidek ere —Josu Reparaz, Sagrario Aleman, Patxi Abarzuza eta Xabi Garcia—. Horregatik, legegintzaldia amaitu aurretik lege berria egiteko eskatu diote lauko gobernuari: "Oposizioan zeudenean izandako jarrera bera izan dezatela agintea sostengatzen dutenean ere".

Nolanahi ere, zonifikazioa ez kentzearekin kritiko izan arren, eremuz aldatzeko eskatu duten herrien jarrera ulertzen duela azpimarratu du Bilbaok: "Urgentzia dute. Tresnak behar dituzte herritarren nahiak asetzeko". Nolanahi ere, gogora ekarri dute eremu mistora pasatzeak ez duela bermatzen herritar euskaldunen eskubideak errespetatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.