Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Gizartea Auñamendi Entziklopedia berritu dute

Publizitatea

Gizartea

EZAGUTZA

Auñamendi Entziklopedia berritu dute

120.000 artikulu eta 67.000 irudi baino gehiagorekin, webgune eta diseinu berria ditu. Aurrerantzean, Eusko Ikaskuntzaren webgunean egongo da.

2017-06-30 / Berria

Auñamendi Entziklopedia euskal kultura eta gizartearen inguruko lanik osatuena da egun. 1969an argitaratzen hasi zen Auñamendi editorialak bultzatuta. 1996tik geroztik, Eusko Ikaskuntzak bere gain hartu zituen haren digitalizazio, katalogazioa eta saretze lanak. Orduz geroztik, eguneratze eta sakontze lan jarraian murgilduta dago. Egun, 67.000 irudi eta 120.000 artikulu baino gehiago eskaintzen ditu dohainik sarean.

Gaur, diseinu eta webgune berria aurkeztu dute. Eusko Ikaskuntzaren esanetan, "orain dela 50 urte ibilbidea hasi zuenetik gidatu zituen kalitate-irizpideei jarraikiz, diseinu berriak erraztasuna eta gardentasunaren aldeko apustua egiten du, testuei eta multimedia baliabideei garrantzia emanez". Berrikuntzen artean, bilaketa prediktiboko sistema dago, erabiltzaileek behar dituzten emaitzak "azkar eta eraginkorki" eskura ditzaten.

Artean, hezkuntzan, generoan, euskal antropologian eta beste hainbat gaitan erraz sakontzeko xedez, Nabarmenduak atala egokitu dute: "Aberasten joango den atala izango da, gaien kalitatezko eta interes biziko sintesiak eskainiz".

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak