Bozketako emaitzak

enekoitz esnaola
2017ko uztailaren 1a
00:22
Entzun

Hauek dira EPPK-k barne eztabaidaz eman dituen emaitzak:

345 presoko errolda. EPPK-k agiria egitean kolektiboan 334 kide zeuden, baina 345 lagunek izan dute botoa emateko aukera, batzuek prozesuan kalera irteteko aukera izan baitute.

Prozesuko parte hartzea: %87,2koa. 301 lagun.

Txostenaren alde: %73,4. 221 boto.

Kontra: %14. 42 boto.

Txuriz: %5,9. 18 boto.

Prozesuan parte hartu dutenen abstentzioa: %6,6. 20 preso.

Beste 40 kasu. EPPK-k dio beste 40 kideren ekarpena edo botoa ez duela izan jasotzerik, «arrazoi eta arazo desberdinengatik»: batzuek hurbil zutelako aske irteteko eguna, beste batzuen gaixotasunagatik, «sakabanaketaren traba gaindiezinagatik», ez dutelako parte hartu prozesuan, edo «beren burua EPPKtik kanpo kokatzen dutelako».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.