Albistea entzun

Memoria historikoa

Desmemoria borrokatzeko orrialdeak

Eusko Gudarostearen historia liburu batean jaso dute Aranzadi elkarteak eta Azpeitiko Udalak. Azpeitiko Komandantziako 561 boluntarioren memoria ere berreskuratu dute. Bideoa: liburuaren aurkezpen ekitaldia (Argazi Press).

Maite Asensio Lozano -

2017ko uztailak 2 08:08

1936ko abuztuaren 5aren eta 8aren artean, hain zuzen ere. EAJk, ANVk, Jagi-jagik, ELA-STVk eta Euskal Nekazarien Batzarrak komandantzia sortu zuten toki berean, Loiolan, aurkeztu dute Azpeitiko udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak elkarlanean egindako lana: Eusko gudarostea liburua. Bertan bildu dituzte milizia hartan egon ziren herritarren izen abizenak. Besteak beste, Javi Buces aritu da datu horiek guztiak biltzen. Ekitaldian omenaldia egin diote komandantziako buru izan zen Kandido Sasetari.

1936ko abuztuaren hasieran, ia 1.300 lagun elkartu ziren Loiolan tropa faxistei aurre egin nahian. Altxamendu faxistaren hasieran EAE-ANV bakarrik bazen ere kolpistei aurre egiteko konpromisoa hartu eta antolatu zen milizia bakarra, Loiolan, abuztuaren 5etik aurrera milizia abertzale guztiak elkartu ziren. Saseta izan zen Azpeitiko Komandantziako buru, eta haren agindupean gerra frontea mendira eraman eta han erresistitzea izan zen beren helburua: "Eusko Gudarostea ez zegoen borrokarako prestatuta, eta bere helburua, hasierati, kolpistei Bidasoatik Donostia aldera eta Gipuzkoa erdialdera sartzen ez uztea izan zen", azaldu du Bucesek.

Liburua doan eskuratzeko aukera izan dute gaur ekitaldira gerturatu direnek. Bihartik aurrera, berriz, BERRIAlagunek ere doan eskuratu ahal izango dute webgunean. Kioskoetan ere lortu ahal izango da hiru euroren truke, egunkariarekin batera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Bada euskara bidegurutzetik ateratzeko garaia»

Lander Muñagorri Garmendia

Euskal Herrian Euskaraz taldeak oinarriak berritu ditu, eta, besteak beste, independentzia galdegingo du aurrerantzean. Euskalgintzak ere bide bera egin dezala nahi dute kideek.

COVID-19a: urtebete gure artean

Izurri arorako lezioa

Arantxa Iraola

Zientzia ezinbestekoa izan da COVID-19a ulertzeko. Miren Basaras, Izortze Santin eta Ana Galarraga batu zituen BERRIAk 'online' solasaldi batean, ikasteko, ikasitakoa kontatzeko eta azken lezioak esplikatzeko; sarean dago.

Jendea paseatzen, Bilbon, iazko maiatzean. ©LUIS TEJIDO / EFE

HAMAIKA BIDE EBAKI DITU

Edurne Begiristain-Mikel P.Ansa

Gaur urtebete da SARS-CoV-2 birusaren lehen kasuak atzeman zirela Euskal Herrian. Lehen kasu haien ondorengo erauntsiak milaka lagunen bizitza jo du: birusaren ondorioz, 5.000 lagun hil dira, eta 20.000 inguru ospitaleratu behar izan dituzte. Urtebetean, hamaika bizitza zeharkatu ditu gaitzak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna