sanferminak
Ikurrina jarri dute txupinazoan, "hiriaren aniztasuna aitortzeko"
Eguerdian bota dute suziria, udaletxeko balkoian beste banderekin batera ikurrina jarrita. Udalak jakinarazi du txosten juridiko batek babesten duela ikurrina jartzea txupinazoan. Nafarroako eta Espainiako legeek ez dutela hori eragozten argitu du. Txupinazoaren zuzeneko saioa, albiste barruan.

Iruñeko Udaletxe plaza zuri-gorriz jantzi da San Fermin egunaren bezperan, hiriburuko jaiei hasiera emateko. Zuri-gorriz kalean, eta, udaletxeko mastetan, baita berdez ere. Izan ere, txupinazorako ordu laurden inguru falta zela, udaletxeko bost mastetatik hutsik zegoen bakarrean, ikurrina eskegi dute, Iruñekoaren, Nafarroakoaren, Espainiakoaren eta Europako Batasunekoaren alboan.
2015ean itzuli zen ikurrina Iruñeko udaletxeko balkoira, artean Legeen Ikurra indarrean zela. Iaz, ordea, ez zuten jarri. Aurten, legea indargabetuta, berriro itzuli da balkoira. Hura zintzilikatzearen une bertsuan, ohar bat zabaldu du udalak, argudiatuz txosten juridiko batek bermatzen duela ikurrina jartzearen legezkotasuna. Txosten horren arabera, Espainiako eta Nafarroako araudiek ez dute "behartzen ezta debekatzen ere" ikurrina gainerako banderekin batera jartzea. Bideoa: Iruñeko sanferminetako txupinazoak. (Argazki Press).
Hala ere, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak helegitea aurkeztu du horren aurka. Bandera jarri izana "indarrean dagoen legeriaren aurkako ekintza" dela adierazi du.
Edozelan, 12:00etan piztu da, ofizialki, jaia. DYAko Nafarroako ordezkari Paula Remirezek suziria piztu du, San Fermin goratzearekin batera. Zerura begira zeuden zapiek lepoetarako bidea egin dute, festari ekiteko prest.
Sanferminen kontakizuna BERRIAn:
Zuzeneko kontakizuna
Azken urteetan ohitura bihurtzen ari da Nabarreriako iturritik salto egitea. Hemen gaurko irudiak:
Hemen eta orain, Nabarreria plazan #SFk17 #SF2017 #11gaur pic.twitter.com/3APHOhFgFS
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) 2017(e)ko uztailak 6
La Sexta telebista katean txupinazoaren jarraipena egiten ari ziren saioan euskaraz jarri dute "txupinazoa" hitza.
#zapeando907 saioan #txupinazoa euskaraz idatzita. Arraro eta dena egiten da... #sanferminak #SFk17 #SFk2017 pic.twitter.com/OUUsumET8Z
— Urrutiko Agintea (@urrutikoagintea) 2017(e)ko uztailak 6
[BIDEOA] Balkoian ikurrina jarri duten unea
Iaz ez bezala, aurten ikurrina zintzilikatu dute udaletxeko balkoitik. Hementxe zintzilikatu duten momentuko bideoa:
[BIDEOA] Ikurriña jarri duten unea.#SFk17 pic.twitter.com/lFpnLVCCax
— Berria.eus (@berria) 2017(e)ko uztailak 6
Hasi dira Herri Sanferminak
Martxan dira "Herri Sanferminak". Txupinazo alternatiboarekin eman diote hasiera bederatzi eguneko egitarauari.
#SFk17 Herri Sanferminetako txupinazoa Errekoleten Plazan. Chekhouna txantrear senegaldarrak botata. pic.twitter.com/RKHAowfGka
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 2017(e)ko uztailak 6
Andoni Mikelarena
Goiza bideo batean laburtu du Hamaika Telebistak, hemen ikusgai:
4 orduko zuzenekoaren ondoren, goizak eman duena 3 minututan bildu dugu Hamaikan #SF2017 ! Disfrutatu eta gogoratu #ErasoSexistarikEz #SFk17 pic.twitter.com/vVcUI2q4s7
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) 2017(e)ko uztailak 6
Andoni Mikelarena
14:30etan txupinazo alternatiboa
15 minutu barru herri txupinazoa botako dute Errekoletak plazan. Cheikh Dieng (Cheikhouna) txantrearrak emango dio hasiera herri mugimenduak antolatutako egitarauari. Hamar urte daramatza Cheikhounak Euskal Herrian bizitzen eta herri mugimenduan parte hartzen; epaileak bere aurkako kanporatzen agindua emanda dauka.
Andoni Mikelarena
Bederatzi eguneko egitaraua
Bederatzi egun, eta zortzi entzierro. BERRIAn irakurgai duzu aurtengo sanferminetako egitaraua.
Hori eta gehiago izango da bihartik eskura BERRIAren webgune berezian.


Jon Ordoñez
Bukatu da txupinazoa, baina datozen bederatzi egunetan, erabili #SFK17 traola sanferminak euskaraz komentatzeko! @berria
— Ane Zurutuza (@missanezurutuza) 2017(e)ko uztailak 6
"Pamplonesas, pamploneses, iruindarrak" esan dute DYAko boluntarioek, emakumeak lehenago aipatzen dituzten lehen aldia da #SFK17 @berria
— Ane Zurutuza (@missanezurutuza) 2017(e)ko uztailak 6
Eguraldi paregabea sanferminak hasteko 🌞 #SFK17 @berria pic.twitter.com/9R0h1kv0f7
— Ane Zurutuza (@missanezurutuza) 2017(e)ko uztailak 6
Badoaz gaiteroak Iruñeako kaleetan zehar #SFK17 @berria pic.twitter.com/jy6p5koMBE
— Ane Zurutuza (@missanezurutuza) 2017(e)ko uztailak 6
Horrelako irudiak ez dira askotan ikusten. Jai giro paregabea.
Iruñea jai giroan bete-betean sartuta #SFK17 @berria pic.twitter.com/HlFEwaL2R8
— Ane Zurutuza (@missanezurutuza) 2017(e)ko uztailak 6
BERRIA eta Euskalerria Irratia elkarlanean ari dira zuzenekoa eskeintzen.
Udaletxeko plazan ez da inor gehiago sartzen #SFk17 pic.twitter.com/x5QJ4ExUh2
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 2017(e)ko uztailak 6
Plaza pamplonesaren emanaldirako prestatzen ari da #SFK17 @berria
— Ane Zurutuza (@missanezurutuza) 2017(e)ko uztailak 6
Datozen egunetan, Iruñea zuri-gorriz jantziko da festak ospatzeko #SFK17 @berria
— Ane Zurutuza (@missanezurutuza) 2017(e)ko uztailak 6
Bilbon ere txupinazoa jaurti dute Cafe Iruña-ko lagunek San Ferminen hasierarekin batera #SF2017 #SFk17 #11gaur pic.twitter.com/BWXaG6yAOT
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) 2017(e)ko uztailak 6
Hasi da festa! Gora San Fermin! #SFK17 @berria pic.twitter.com/7TJUxDi7Kw
— Ane Zurutuza (@missanezurutuza) 2017(e)ko uztailak 6
Oso gutxi falta da DYAko kideek txupinazoa bota dezaten. Plazan festa giro izugarria.
Izugarrizko giroa udaletxe plazan, inguruko kaleak ere jendez gainezka #SFK17 @berria pic.twitter.com/mnlQZjZXEs
— Ane Zurutuza (@missanezurutuza) 2017(e)ko uztailak 6
Hamabost minutu falta dira, plazan gero eta jende gehiago dago #SFK17 @berria pic.twitter.com/b1WIBTzw6g
— Ane Zurutuza (@missanezurutuza) 2017(e)ko uztailak 6
15 minutu falta dira jaiei hasiera amateko. Giro paregabea Iruñean.
Altsasuko gazteen aldeko bat ere badago. Plazaren erdialdea, aldarrikapenez gainezka #SFK17 @berria pic.twitter.com/jbXIRVcODq
— Ane Zurutuza (@missanezurutuza) 2017(e)ko uztailak 6
Andoni Mikelarena
Bosgarren mastan ikurrina jarri dute! #SFK17 @berria pic.twitter.com/msekhAfiJk
— Ane Zurutuza (@missanezurutuza) 2017(e)ko uztailak 6
Orain, estelada handi bat atera dute #SFK17 @berria pic.twitter.com/p6yhK7WkfX
— Ane Zurutuza (@missanezurutuza) 2017(e)ko uztailak 6
Aurten ere aldarrikapen ugari ikusi daitezke udaletxeko plazan
Dispertsioaren aurkako bandera handi bat atera dute plazan #SFK17 @berria pic.twitter.com/ay2zElcJNa
— Ane Zurutuza (@missanezurutuza) 2017(e)ko uztailak 6
Ikurrinak, Nafarroako banderak eta presoen aldekoak udaletxeko plazan #SFK17 @berria pic.twitter.com/Fv5tXhNgK4
— Ane Zurutuza (@missanezurutuza) 2017(e)ko uztailak 6
35 minutu falta dira Sanferminak hasteko eta jadanik jendez lepo dago udaletxe aurreko plaza
Jantzi zuriak more dituzte askok dagoeneko #SFK17 @berria pic.twitter.com/q3GNjW93dr
— Ane Zurutuza (@missanezurutuza) 2017(e)ko uztailak 6
Ikurren legea indargabetu zutenetik lehenengo txupinazoa da aurtengoa
Bost masta, baina oraingoz lau bandera #SFK17 @berria pic.twitter.com/lbVC4xHmqb
— Ane Zurutuza (@missanezurutuza) 2017(e)ko uztailak 6
Jai giroaz gain, poliziaren presentzia ere nabarmena da
Polizia anitz Iruñeko kaleetan. San Frantzisko Espainiako poliziaz lepo, Mañuetan ere polizia ugari#SFK17 pic.twitter.com/5A1E913wjM
— Iker Tubia (@ikertb) 2017(e)ko uztailak 6
Ordubeteren faltan, giro itzela Iruñean
Ordubete falta da oraindik, baina udaletxeko plaza jendez gainezka dago! #SFK17 @berria pic.twitter.com/qwfeojuNXx
— Ane Zurutuza (@missanezurutuza) 2017(e)ko uztailak 6
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.