Euskal presoak

Getxotik Baionara igeri, presoen alde

Paxkal Elgart amikuztarrak zazpi egun emango ditu bi euskal herri horien artean igerian. Bideoa: egitasmoaren aurkezpena (Paxkal Elgart).

2017ko uztailaren 7a
08:37
Entzun

Uztailaren 8tik 14ra, Getxo eta Baionaren artean dauden 180 kilometroak igerian egingo ditu Elgartek. Egunean 25 eta 30 kilometro artean egingo ditu, euskal itsasertza zeharkatuz, Getxotik hasi eta Baionara heldu arte.

Erronkari Ekimena izena jarri dio, eta haren helburua presoen familientzako dirua biltzea da, presoen alde lan egiten duten kolektiboei emango baitie lortzen duen guztia.

Zazpi etapatan banatu du bidaia: Getxo, Bakio, Lekeitio, Zumaia, Hondarribia, Miarritze eta Baiona. Bidea, baina, ez du bakarrik egingo; harekin joango dira belaontzi bat, zodiak bat, eta hainbat kayak eta paddle. Azken hilabeteotan, Elgart buru-belarri ibili da desafioa prestatzen, eta astean bitan joan da itsasoan igeri egitera. Esan duenez, bere helburua ez da marka ona egitea, eta gorputzak eskatzen dion erritmora joango da. "Neure buruari zerbait frogatu nahi diot. Baina, batez ere, presoekiko elkartasuna bultzatu nahi dut".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.