Politika

Mayor Oreja: "Nafarroan, gobernuaren zati bat ETArena da"

Telebistako programa batean egin ditu adierazpenok PPren europarlamentari izandakoak. Haren esanak gogor gaitzetsi ditu Geroa Baik.

Jaime Mayor Oreja, artxiboko argazki batean. /
Jaime Mayor Oreja, artxiboko argazki batean. / Victor Lerena/EFE

Berria -

2017ko uztailak 12

Miguel Angel Blanco bahitu zutela hogei urte bete direla eta, hainbat elkarrizketa eman ditu garai hartan Espainiako Barne ministro izandako Jaime Mayor Orejak azken egunetan. Horietako batean egindako adierazpenek, baina, hautsak harrotu dituzte; izan ere, duela gutxi arte Alderdi Popularreko eurodiputatu izan denak esan du Nafarroako Gobernuaren zati bat "ETArena" dela: "ETA ez da bakarrik erakunde terrorista bat, haustura helburu duen proiektu politiko bat da. Espainia hausteko jaio zen. EAJren alternatiba bilakatu dira", adierazi du buruzagi popularrak.

Ministro ohiaren hitzak "tamalgarriak eta lotsagarriak" direla salatu du Geroa Baik. Koalizioak onartezintzat jo ditu Nafarroako Gobernuaren eta hura sostengatzen duten indarren kontra "etengabe esandako gezurrak".

Alderdiak leporatu dio Mayor Orejari "terrorismoak eragindako mina erabiltzea" kritika politikoa egin eta irabaziak lortzeko. "Badirudi itzuliko ez den iragan batera atzera egin nahi dutela batzuek, baina, zorionez, ezinezkoa da. Bitartean, beste batzuek bakearen eta elkarbizitzaren alde lanean jarraitzen dugu, indarkeriak tokirik izan ez dezan".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna