Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Gizartea Donostiako metroaren pasabidea ez egiteko eskatu dute manifestazio batean

Publizitatea

Gizartea

Azpiegiturak

Donostiako metroaren pasabidea ez egiteko eskatu dute manifestazio batean

Lau kilometro eskaseko bidea egiteko "200 milioi euroko" gastua egin beharra deitoratu dute Satorralaia mugimenduko kideek
Metroaren aurkako protesta. /
Metroaren aurkako protesta. / Satorralaia

2017-07-15 / Arantxa Iraola

Eguerdian abiatu da manifestazioa, Easo plazatik, eta Kontxako hondartzaraino ailegatu da. Hain justu, azpiegitura horrek, egiten bada, hantxe izango du geltokietako bat. Lugaritz-Kontxa-Easo bidea da, zehazki, herritarren artean desadostasuna piztu duena; kontra daudenak adierazten ari dira oso garestia izango dela, eta ez dela beharrezkoa, gainera. Obrak egiten badira lau bat urtean hiria "hankaz gora" egongo dela salatu dute, eta horrek arazo handiak sorraraziko dituela: inguruko eraikin askori kalteak eragingo dizkiela adierazi dute, eta hautsak eta zaratak eragozpen asko sortuko dituztela.

Satorralaia mugimenduak antolatu du manifestazioa, eta jende askok erantzun dio deiari. "Metroari STOP" esaldia osatu dute denen artean. Mobilizazioan parte hartu dute, besteak beste, Sortuko ordezkari Joseba Alvarezek, LABeko ordezkari Joxean Urkiolak eta AHT Abiadura Handiko Trenaren kontrako mugimenduko eledunek. Jai giroan egin da.

Publizitatea

Sortu kontua
Arantxa Iraola

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak