Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Politika Gazteen aldeko elkarretaratzera deitu dute Madrilen

Publizitatea

Politika

Altsasuko auzia

Gazteen aldeko elkarretaratzera deitu dute Madrilen

 
Kontzentraziorako deia egiten duen kartela. /
Kontzentraziorako deia egiten duen kartela. / BERRIA

2017-07-15 / Berria

Altsasuko gazteentzat «justizia eskatzeko», elkarretaratzera deitu du Madrilgo Altsasuarekin elkartasuna plataformak datorren ostegunerako, uztailak 20. Elkarretaratzea Estatuko Fiskaltza Nagusiaren aurrean egingo dute, 20:00etan.

Atzo, zortzi hilabete bete ziren gazteetako hiru espetxeratu zituztela. Horren harira, Altsasuarekin Elkartasuna plataformak prentsaurreko bat egin zuen Madrilen, «zortzi gazteen kasua gaitzetsi eta argitara ateratzeko asmoz».

Plataformak erabat gaitzesten ditu estatuak gizartearen osotasunaren aurka eginak dituen «eskubide zibil eta politikoen urraketak», batez ere «mozal legea indarrean sartu zenetik». Madrilgo plataformakoek bat egiten dute Altsasuko gazteen gurasoen kezkarekin, gertaerak judizialki «terrorismo» delitutzat kalifikatu direla jakinik. Plataformako kideek salatu dute «zigor eskaeraren proportzionaltasun faltak eta legeen interpretazio estentsiboak» urratu egiten dituztela pertsona guztiak babestu behar dituzten «askatasunak, berme prozesalak eta segurtasun juridikoak».

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak