Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Kirola Gaur atsedena hartuko dute txirrindulariek

Publizitatea

Kirola

Frantziako Tourra

Gaur atsedena hartuko dute txirrindulariek

Mollema izan zen garaile igandeko etapan, eta elastiko horiari eutsi dio Froomek.
Trek taldeko Bauke Mollema, atzoko etapan. /
Trek taldeko Bauke Mollema, atzoko etapan. / Guillaume Horcajuelo, EFE

2017-07-17 / Berria

Larri ibili zen atzo Sky taldeko Chris Froome lidergoari eusteko lanetan. Izan ere, AG2R taldeko Romain Bardetek erasora jo zuen une berean, atzean geratu zen Froome, arazo mekanikoen ondorioz. Ordea, gertatzen ari zenaz ohartuta, hari laguntzera heldu zen Mikel Nieve, eta, ondoren, baita Mikel Landa ere. Taldekideen sostenguari esker, aurretik zihoazenekin bat egin zuen berriz ere Froomek.

Faborito guztiak batera heldu ziren helmugara; denak, Nairo Quintana kolonbiarra izan ezik, zeinak hamar minutu baino gehiago galdu baitzituen sailkapenean. Bauke Mollema izan zen lehena helmugara iristen, eta hark irabazi zuen. Haren ondoren sartu zen Diego Ulisi italiarra.

Pozik agertu da Mollema garaipenarekin. Izan ere, aurten Alberto Contadorrena izanik Trek taldeko lidergoa, lasaiago hartu du lasterketa. "Albertok denbora asko galdu du, eta ihes egin dut. Bakarrik egin ditut azken 30 kilometroak, eta luze egin zait, baina azken bietan nuen guztia eman dut. Gustora nago. Handia da Tourrean etapa bat irabaztea".

Gaur atsedena izango dute txirrindulariek. Datorren asteburuan amaituko da lasterketa, baina horren aurretik etapa gogorrei egin beharko diete aurre: besteak beste, Alpeei eta Marseillako erlojupekoari.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak