Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Gizartea Giro bikainean ospatu dute baztandarrek beren jai handia

Publizitatea

Gizartea

Baztandarren Biltzarra

Giro bikainean ospatu dute baztandarrek beren jai handia

54. urtez, eskualdeko hamabost herrietako biztanleak Elizondon bildu ziren, jai giroan eta umorez baztandarren arteko senidetasua aldarrikatzeko. Bideoa: Baztandarren Biltzarra (Argazki Press)

2017-07-17 / Ane Zurutuza Irastorza

1963. urteaz geroztik egiten duten moduan, Baztan osatzen duten hamabost herrietako biztanleak Elizondon bildu ziren atzo, herri horretako kaleak festaz betetzeko.

Goiz hasi zuten festa nafarrek. 10:00etan, eskulangileen azoka jarri zuten Pedro Axular kalean, eta beren produktuak eskaini zituzten. Eguneko ekitaldi nagusia handik ordubetera iritsi zen, 11:00etan ekin baitzioten herrietako orga apainduen desfileari. Baztango herri bakoitzak orga bat egiten du urtero. Normalean, herri horren historiari buzurko motiboak erabiltzen dituzte apaintzeko, edo herrian urte horretan gertatu den gauza adierazgarriren bat. Desfilea alaitzeko, dantzariak, txistulariak eta gaiteroak ere egoten dira.

Desfilea amaitzean, herriko plazan, mutil dantza egin zuten, eta, ondoren, herri bazkari jendetsua. Aurtengo desberdintasun handiena bazkari hori egiteko lekua izan zen, lehen aldiz pilotalekuan egin baitzuten. Bazkalondoan, Baztandarren Biltzarreko mezua irakurri zuten, sari banaketa egin, eta bestelako animazioak ere izan ziren.

Arratsaldea dantzan pasatu zuten. 18:30ean, Laxoako plazan, Trikidantz taldearen dantzialdia egon zen. Haien ondoren, Oharkabe taldearen txanda iritsi zen; 01:00etan, egunari amaiera emateko, DJ Juan Angelek girotu zuen gaua.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak