Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Politika Liher Aretxabaleta atxilotu du Guardia Zibilak

Publizitatea

Politika

EUSKAL PRESOAK

Liher Aretxabaleta atxilotu du Guardia Zibilak

Joan den ekainaren 28 eta 29an, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu zuten, eta, orain, epaileak fiskalaren argudioei arrazoia eman die. Horren ondorioz, bilbotarra atxilotu du Guardia Zibilak.
'Liher auzoan eta libre' dinamika. /
'Liher auzoan eta libre' dinamika. / @AdaxkaKE

2017-07-17 / Berria

Sei urteko espetxe zigorra bete ondoren, aske geratu zen, 2013ko urtarrilean. Oraingo honetan, baina, beste auzi batengatik atxilotu dute.

Aretxabaleta Frantzian atxilotu zuten, 2007an, eta Fresnes, Soto del Real eta Ocañako espetxeetan bete zuen zigorra. Aurtengo ekainean, Liher azoan eta libre dinamikakoek salatu zuten epaiketa hori "konponbiderako beste traba bat" zela, eta "iraganean kokatutako mendekotasun politika bati erantzuten dion Espainiar estatuaren estrategia errepresiboan" kokatzen zutela.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak