SAIOA ITXI

Hasiera / Gizartea

SEXU ERASOAK

Eraso sexisten aurkako kanpainak Zornotzako eta Ordiziako jaietan

Zornotzako (Bizkaia) eta Ordiziako (Gipuzkoa) udalek sexu erasoen kontrako eta jai parekideen aldeko kanpainak jarri dituzte martxan, bereziki jaiei begira. Bideoa: Zornotzako Udalak egindako EZ beti da EZ kanpaina

Ane Zurutuza Irastorza

2017ko uztailak 19

Gero eta gehiago dira herritarrengan sexu erasoen kontrako kontzientzia sortu nahi duten udalerriak, eta hanbat kanpaina jarri dituzte martxan uda honetan. Udalerri horietako jaiei begira pentsatuta daude batez ere, bertan gertatzen baitira eraso gehienak.

Zornotzako jaiak hilaren 15ean hasi ziren, eta 27ra arte iraungo dute. Erasoen kontrako kanpainaren barruan, hainbat bideo kaleratu dituzte, non ikus daitezkeen hainbat pertsona parekidetasunari eta sexu erasoei buruz hizketan. Horrez gain, hainbat iragarki labur sortu dituzte txosnetan jartzeko.

Hona hemen bideo horietako bat —Youtuben daude guztiak—:

Gainera, atzoko bertso saioan, feminismoarekin eta parekidetasunarekin harremana duten gaiak eman zizkieten bertsolariei:

Ordiziako jaiak uztailaren 24tik 31ra arte ospatko dituzte, eta bideo bat egin dute hainbat ordiziar ezagunekin:

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan BERRIAlaguna