Albistea entzun

Euskal presoak

Espetxean hil da Kepa del Hoyo euskal presoa, bihotzekoak jota

Barne Ministerioaren arabera, kirola egiten ari zela gertatu da. Sortuk mobilizazioetara deitu du gaurko, eta manifestaziora larunbaterako.

Hoyo preso politikoaren heriotza dela eta, elkarretaratzea egin dute Iruñean, PP egoitza aurrean. /
Hoyo preso politikoaren heriotza dela eta, elkarretaratzea egin dute Iruñean, PP egoitza aurrean. / Jagoba Manterola/Argazki Press

Jokin Sagarzazu -

2017ko abuztuak 1 12:53

Hogei urte zeramatzan preso Kepa del Hoyok Badajozen (Espainia). Sare plataformak eta haren gertukoek jakinarazi dutenez, astelehen honetan hil da, bihotzekoak jota.

Berri agentzietara bidaliko ohar batean, Espainiako Espetxeetako Zuzendaritzak berretsi du senideei esandakoa. Azaldu du goizean modulu bereko kideekin kirola egiten ari zela bihotz-biriketako geldialdia izan duela eta espetxeko sendagileek aurrena eta hara joandako urgentziazko zerbitzuetakoek gero ezin izan zutela suspertu. Eguerdi aldera eman die heriotzaren berri Badajozko espetxeko zuzendaritzak senideei eta epaileari.

Del Hoyo 1999an atxilotu zuten, bi urte lehenago Daniel Villar polizia hiltzeaz akusatuta. 2012an Badajozen preso zegoela salatu zuen funtzionario batek iraindu eta mehatxatu egin zuela. Etxerat elkarteak adierazi zuenez, "funtzionario horrek aspalditik erakutsi du jarrera txarra euskal preso politikoekiko oro har, oso jarrera oldarkorra duelarik haiekin". Del Hoyok, orduan, espetxeko zuzendaritza egoeraren berri eman zuen, eta moduluz aldatzeko eskatu. Ezezkoa jaso zuen, ordea.

Ezker abertzaleko eta EH Bilduko hainbat erakundek espetxe politikarekin lotu dute heriotza, eta salaketak egin dituzte sare sozialetan. Mobilizazioak antolatzen ere hasi dira: Iruñean, PPren egoitzaren aurrean eta Azpeitian.

Mobilizazioak, omenaldia eta manifestazioa

Sortuko kideek Donostian eginiko agerraldi batean mobilizazio gehiago deitu dituzte astearterako, "herri guztietan", 19:00etan. Eta omenaldi bat antolatu du asteazkenerako, Galdakaoko tanatorioan. Larunbaterako, berriz, manifestazio nazionala, Galdakaon, 18:00etan. Baionan ere egingo dute protesta, asteartean, 19:00etan Espainiako kontsularen egoitzaren aurrean, Sortuk deituta.

Agerraldian izan dira Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramailea, Antton Lopez Sortuko Presoen batzordekoa, Rufi Etxeberria Gatazkaren Ondorioen Konponbiderako batzordekoa, Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia eta Ernaiko kideak. Rodriguezek azpimarratu duenez, "salbuespenezko espetxe politikak" hil du Del Hoyo. Gogoratu du presoak 20 urte eman dituela Espainiako Estatuko espetxeetan "dispertsatuta eta isolatuta", eta horrek "ondorio jakinak" dituela: "estresa, ezinegona...".

Nabarmendu du, halaber, Del Hoyo kalean beharko lukeela, 30 urteko espetxealditik 20 urte beteta zituelako. "Espainiar legedia aplikatuta kalean behar luke. Gerra estrategia baten baitako salbuespen legediak mantentzen zuen espetxean". Sortuk gogor salatu du Espainiako Estatuaren "gerra estrategia". "Ezker abertzaleko kideek", aldiz, "bake eta askatasunaren bidea" urratzen jarraitzeko konpromisoa dutela adierazi du. Horrekin loturik eragile politiko, sozial eta sindikalei dei egin diete "salbuespen legediarekin amaitzeko bidea elkarrekin egiteko".

Antzera mintzatu da Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak, bideo batean. Adierazi du presoak "kaleratzeko" beharrezkoa dela eragileen artean bide orri bat adostea. Elkartasuna helarazi die Del Hoyoren senideei eta adierazi du atzokoa "dolua eguna" izan dela Euskal Herrian: «Abertzale bat hil dute».

Aralarrek, ohar batean, "larritzat" jo du gertatutakoa eta adierazi du "inoiz gertatu behar ez zuen gertakaria" izan dela. "Halako egoera batek agerian uzten du Espainiar estatuak indarrean duen salbuespeneko legedia bertan behera uztea ezinbestekoa dela".

Sortu eta EH Bilduko talde batek Badajozera egingo du bidaia, senideekin batera Del Hoyoren gorpua ekartzeko. EH Bilduren izenean Julen Arzuaga izango da eta Sorturen partetik Rufi Etxeberria eta Antton Lopez.

Etxerat-ek, berriz, urtero Azpeitiako Loiolako Santutegiaren aurrean egiten duen elkarretaratzea baliatuz, prentsaurrekoa emango du Del Hoyoren heriotzari buruzko balorazioa egiteko eta senide eta lagunei babesa eta elkartasuna helarazteko. 

AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ere salatu du Del Hoyoren heriotza. "Bizi osorako zigorra ezartzen diotenari kartzelan hiltzea izaten dela naturalena". "Borrokarako" deia egin du AEMk. Elkarretaratzea antolatu du astearterako, Donostiako Bulebarrean, 19:30ean

Hamasei preso kartzelan hilak

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren datuen arabera, hamasei presok galdu dute bizia kartzelan. Horietatik, zortzi hil ziren gaixotasunen edo osasun arazoen ondorioz; beste zortzi, ziegan urkatuta aurkitu zituzten. Horiez gain, beste 11 preso hil ziren gaixotasunen eraginez, zigorra beteta aske geratu ondoren edo baldintzapekoa lortu eta gutxira. Hauek dira espetxean bertan hilik aurkitutako hamaseien zerrenda:

Jose Ramon Goikoetxea Bilbao. 1985ean, Alcala Mecon (Espainia). Urkatuta.

Joseba Asensio Artaraz. 1986an, Herrera de la Manchan (Espainia). Osasun arazoa.

Mikel Lopetegi Larrarte. 1988an, Herrera de la Manchan (Espainia). Urkatuta.

Juan Carlos Alberdi Martiarena. 1988an, Herrera de la Manchan (Espainia). Osasun arazoa.

Mikel Zalakain Odriozola. 1990ean, Martutenen (Euskal Herria). Osasun arazoa.

Jean Groix. 1991n, Fresnesen (Frantzia). Urkatuta.

Peio Mariñelarena Imaz. 1993an, Paisen. Osasun arazoa.

Jose Maria Aramendi Arbulu. 1997an, Alcala Mecon (Espainia). Urkatuta.

Juan Carlos Hernando Gonzalez. 1997an, Albaceten (Espainia). Urkatuta.

Oihane Errazkin Galdos. 2004an, Fleury Merogisen (Frantzia). Urkatuta.

Jose Angel Altzuguren Perurena. 2005ean, Sorian (Espainia). Urkatuta.

Igor Angulo Iturrate. 2006an, Cuencan (Espainia). Urkatuta.

Roberto Sainz del Olmo. 2006an, Aranjuezen (Espainia). Osasun arazoa.

Xabier Lopez Peña. 2013an, Parisen. Osasun arazoa.

Arkaitz Bellon Blanco. 2014an, Puerto de Santa Maria (Espainia). Osasun arazoa.

Kepa del Hoyo. 2017an, Badajozen (Espainia) Osasun arazoa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Milaka lagun elkartu ziren atzo Donostian egindako manifestazioan. ©JON URBE / FOKU

Milaka urrats «etxera bidean»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea, «bizi osorako» zigorrak etetea eta gradu progresioei bide ematea galdegin dute Donostian. Urtarrilaren 8an berriro kalera ateratzeko deia egin du Sarek
Grande-Marlaska, artxiboko irudi batean. ©Javier Lizon / EFE

Grande-Marlaska: «Ezker abertzaleak ongietorriak saihestu behar ditu»

Paulo Ostolaza

El País egunkariak Espainiako Barne Ministroari egindako elkarrizketa argitaratu du. Esan du euskal presoen sakabanaketak jada ez duela zentzurik, eta EH Bilduk eta Sortuk egindako adierazpena ez dela nahikoa.

Maria Txibite, PSNren buru gisa berretsi dutenean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Maria Txibite PSNko idazkari nagusi izendatu dute berriro ere

Gotzon Hermosilla

Botoen %97,22 eskuratu ditu alderdiaren XII. batzarrean. Txibiteren ustez, PSN beharrezkoa da «Nafarroak aurrera egiten jarrai dezan»

Laba, "Oso latza izan da" solasaldia

Gatazka kontatzeko moduaren inguruko mahai ingurua, BERRIAn

Joxerra Senar

Samara Velte eta Maider Galardi ikerlariek, Emilio Majuelo historialariak eta Emilio Lopez Adan 'Beltza'-k hitzaldia eskaini dute transmisioaz, memoria inklusiboaz eta metodologiaz, besteak beste. Labak antolatutako lehen ekitaldia izan da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.