Albistea entzun

Garoña

Eraistea: beste hogei urterako lana

Ituna lortutakoan, Madrilek jasoko du Garoña deseraikitzeko ardura. Prozesu luzea izango da, eta galdera handi bat utziko du erantzun gabe: epe luzera, zer gertatuko da hondakin erradioaktiboekin?

Garoñako zentrala. /
Garoñako zentrala. / David Aguilar/EFE

Samara Velte -

2017ko abuztuak 2

Garoña ez dute berriz zabalduko. Hala iragarri du Espainiako Energia ministro Alvaro Nadalek gaur eguerdian. Horretarako arrazoiak ere eman ditu. Batetik, haren inguruan piztutako eztabaida politikoa eta alderdien arteko adostasun nahikorik eza —PP ez beste alderdi guztiek egin dute itxieraren alde Kongresuan—; eta, bestetik, hura kudeatzen duten enpresek lehendik ere esan izana zentrala ez dela errentagarria, eta, beraz, haren jarduna luzatzeko "interesik eza". Horretaz gain, zehaztu du erabaki hau soilik Garoñari dagokiola, eta ez duela eraginik Espainian zabalik diren gainontzeko zentraletan. "Garoña oso zentral txikia da, eta bost urte daramtza itxita. Berriz zabaltzeko baimena emango bagenu ere, beste bi urte beharko lituzkete, eta inbertsio handiak". 

2012an itzali zuten Garoña, eta 2013an bukatu zitzaion baimena. Ordea, Endesak eta Iberdrolak 2031. urtera arteko ustiapen baimena eskatu zuten, eta CSN Segurtasun Nazionalerako Kontseiluak eman zuen onespena, baldintza batekin. Horretarako, hala ere, arauak aldatu zituen erakundeak. Izan ere, Garoñak ez zituen egin CSNk eskatutako hobekuntzak, argudiatuz zain zegoela haren iraupena luzatuko zutenentz jakiteko.

Era batera edo bestera, CSNren baimena jaso ostean, Espaniako Gobernuaren onespena behar zuen Nuclenorrek, nahiz eta azken hitza eurena izan. Hala, apirileko bileran atzeratu egin zuten erabakia, besteak beste, Endesak eta Iberdrolak akordiorik lortu ez zutelako. Endesak nahiago izan zuen uda arte itxaron,  Espainiako Gobernuaren azken erabakiaren arabera zirt edo zart egiteko. Aldiz, Iberdrolak hasieratik esan du zentrala ez dela errentagarria, eta nahiago duela hura itxi.

Endesak energia nuklearraren gaineko zerga arintzeko eskatu izan du hainbatetan. Jomugan du 2013tik indarrean dagoen energia nuklearraren gaineko zerga. Horrek zentral nuklearren bideragarritasuna ezbaian jarri duela hausnartu dute Garoñako zentralaren bi jabeek. "Egungo energia politikak hasiera bateko negozio asmoak aldatu ditu".

Alde eta kontra

Artean, joan den astean amaitu zen zentrala irekitzearen aurkako helegiteak aurkezteko epea. Azken egun horiek baliatu zituzten Eusko Jaurlaritzak, legebiltzarrak eta Arabako Aldundiak itxieraren aldeko argudioak aurkezteko. Elkarte ekologistek ere zentral nuklearra itxita edukitzea galdegin dute. Aldiz, Gaztela Mantxako Gobernuak jarraitzearen alde egin du, baita zentral nuklearretatik gertu dauden udalerrien elkarteak ere.

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Beatriz Artolazabal sailburua (erdian), bere saileko kide Monika Hernando eta Jose Antonio Rodriguez Ranzekin, atzoko aurkezpenean. ©JON RODRIGUEZ BILBAO / IREKIA

Jaurlaritzak Udaberri plana onartu du, eta «gogoeta kritikoa» eskatu

Gotzon Hermosilla

Planak Jaurlaritzaren lan ildoak zehazten ditu bizikidetzaren, giza eskubideen eta aniztasunaren arloetan. Presoei harrera egiteko ekitaldiak gaitzesten dituen pasarte bat sartu dute azken bertsioan
 ©BERRIA

Aitortza ezetz esan zutenei

Ion Orzaiz

Nafarroako Gobernuak intsumisioari eta kontzientzia eragozpenari buruzko «ahozko eta idatzizko memoria» bildu du. Sarean eskuragai jarri dituzte dokumentu eta testigantza ugari
Miarritzeko pisu turistiko batera sartu ziren atzo Aldako kideak. ©BOB EDME

Airbnb plataformaren iruzurra salatu du Aldak Miarritzen

Oihana Teyseyre Koskarat

Miarritzeko pisu turistikoen herenak ez direla behar bezala deklaratuak salatu du mugimenduak. Manifestazioa eginen dute azaroaren 20an
Jaurlaritzak COVID-19aren biktimei egindako omenaldia, atzo, Gasteizen. ©IREKIA

Arintzea, egonkortzen

Uxue Rey Gorraiz

Testen %1,7 izan dira positiboak. Jaurlaritzak espero du bizpahiru aste barru bukatzea egoiliarrei hirugarren dosia ematen

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.