Garoña

Eraistea: beste hogei urterako lana

Ituna lortutakoan, Madrilek jasoko du Garoña deseraikitzeko ardura. Prozesu luzea izango da, eta galdera handi bat utziko du erantzun gabe: epe luzera, zer gertatuko da hondakin erradioaktiboekin?

Garoñako zentrala. /
Garoñako zentrala. / David Aguilar/EFE

Samara Velte -

2017ko abuztuak 2

Garoña ez dute berriz zabalduko. Hala iragarri du Espainiako Energia ministro Alvaro Nadalek gaur eguerdian. Horretarako arrazoiak ere eman ditu. Batetik, haren inguruan piztutako eztabaida politikoa eta alderdien arteko adostasun nahikorik eza —PP ez beste alderdi guztiek egin dute itxieraren alde Kongresuan—; eta, bestetik, hura kudeatzen duten enpresek lehendik ere esan izana zentrala ez dela errentagarria, eta, beraz, haren jarduna luzatzeko "interesik eza". Horretaz gain, zehaztu du erabaki hau soilik Garoñari dagokiola, eta ez duela eraginik Espainian zabalik diren gainontzeko zentraletan. "Garoña oso zentral txikia da, eta bost urte daramtza itxita. Berriz zabaltzeko baimena emango bagenu ere, beste bi urte beharko lituzkete, eta inbertsio handiak".

2012an itzali zuten Garoña, eta 2013an bukatu zitzaion baimena. Ordea, Endesak eta Iberdrolak 2031. urtera arteko ustiapen baimena eskatu zuten, eta CSN Segurtasun Nazionalerako Kontseiluak eman zuen onespena, baldintza batekin. Horretarako, hala ere, arauak aldatu zituen erakundeak. Izan ere, Garoñak ez zituen egin CSNk eskatutako hobekuntzak, argudiatuz zain zegoela haren iraupena luzatuko zutenentz jakiteko.

Era batera edo bestera, CSNren baimena jaso ostean, Espaniako Gobernuaren onespena behar zuen Nuclenorrek, nahiz eta azken hitza eurena izan. Hala, apirileko bileran atzeratu egin zuten erabakia, besteak beste, Endesak eta Iberdrolak akordiorik lortu ez zutelako. Endesak nahiago izan zuen uda arte itxaron, Espainiako Gobernuaren azken erabakiaren arabera zirt edo zart egiteko. Aldiz, Iberdrolak hasieratik esan du zentrala ez dela errentagarria, eta nahiago duela hura itxi.

Endesak energia nuklearraren gaineko zerga arintzeko eskatu izan du hainbatetan. Jomugan du 2013tik indarrean dagoen energia nuklearraren gaineko zerga. Horrek zentral nuklearren bideragarritasuna ezbaian jarri duela hausnartu dute Garoñako zentralaren bi jabeek. "Egungo energia politikak hasiera bateko negozio asmoak aldatu ditu".

Alde eta kontra

Artean, joan den astean amaitu zen zentrala irekitzearen aurkako helegiteak aurkezteko epea. Azken egun horiek baliatu zituzten Eusko Jaurlaritzak, legebiltzarrak eta Arabako Aldundiak itxieraren aldeko argudioak aurkezteko. Elkarte ekologistek ere zentral nuklearra itxita edukitzea galdegin dute. Aldiz, Gaztela Mantxako Gobernuak jarraitzearen alde egin du, baita zentral nuklearretatik gertu dauden udalerrien elkarteak ere.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna