IMMIGRAZIOA

Bost immigrante hil eta 50 desagertu dira Yemengo kostaldean

180 immigrante behartu dituzte beren burua itsasora botatzera. 24 orduko epean gertatu den bigarren aldia da.

24 orduko epean, birritan bota dituzte itsasora immigranteak.
24 orduko epean, birritan bota dituzte itsasora immigranteak. / @UNmigration

Berria -

2017ko abuztuak 10

Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak eman du gertatutakoaren berri. Ehun bat lagun bizirik erreskatatu dituzte, eta horietatik 25i osasun arreta ematen ari zaizkie, erakundeak Adenen duen bulegoko zuzendari Lina Koussaren esanetan.

Xebua probintzia aurrean gertatu da ezbeharra, Adengo golkoan. Asteazkenean, beste 120 immigrante behartu zituzten horiek zihoazen itsasontzitik jauzi egitera. 29 ito ziren, eta 22 desagertuta daude.

Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak uste du, urte hasieraz geroztik, 55.000 immigrante joan direla Afrikako Adarretik Yemenerantz. 30.000 inguru Somaliatik eta Etiopiatik joandako adingabeak dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna