ETAren agiria

 

Berria -

2006ko martxoak 20
ETAren agiria Euskal Herriari Euskadi Ta Askatasunak, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, honako ekintza armatuak hartzen ditu beregain: - Otsailaren 16an, Trapagan, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko diru laguntza emateari uko egiteagatik, "Enrique Otaduy" eraikuntza enpresaren aurka lehergailuz buruturiko ekintza, kalte materialak eraginez. - Otsailaren 22an, Boluetan, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko diru laguntza emateari uko egiteagatik, "Barrenechea Goiri" enpresaren aurka lehergailuz buruturiko ekintza, kalte materialak eraginez. - Otsailaren 27an, Mungian, Espainiako Justizia Aparatuaren aurka, Epaitegian lehergailuz buruturiko ekintza, kalte materialak eraginez. Leherketaren ondorioz, Espainiako Polizia Autonomiko bat eta udaltzain bat arinki zauriturik gertatu ziren. - Otsailaren 28an, Mutrikun, Espainiako Administrazioaren aurka, Itsas Segurantza Institutuan lehergailuz buruturiko ekintza, kalte materialak eraginez. - Martxoaren 8an, Santoľan (Kantabria), Espainiako Falangearen egoitzaren aurka lehergailuz buruturiko ekintza, kalte materialak eraginez. - Martxoaren 9an, Espainiako errepide sarean buruturiko lau ekintza, kalteak eta errepide kolapsoa eraginez: - Bianan, N-111 errepide ertzean lehergailuz buruturiko ekintza. - Onton-en (Kantabria), A-8 errepide ertzean lehergailuz buruturiko ekintza. - Gallur-en (Aragoi), A-68 errepide ertzean lehergailuz buruturiko ekintza. - Miranda de Ebro-n (Burgos), N-1 errepide ertzean lehergailuz buruturiko ekintza. Aldi berean, Martxoaren 3an Espainiako Aranjuez-ko espetxean hildako Roberto Sainz Olmos euskal borrokalariaren heriotzagatik sentitu dugun samina agertzearekin batera, une latz hauetan gure doluminak helarazi nahi dizkiegu haren senitarteko eta lagunei. Igorren heriotzaren ostean, Robertoren heriotzak euskal preso politikoek egunero sufritzen duten zanpaketa egoera agerian utzi digu. Oraingoan ezin izan dute ezkutatu. Bi euskal borrokalarien heriotzak presoak bahitu politiko gisa erabiltzen dituzten politiko-kartzelariek eskuak odolez zikinduak dituztela erakutsi digu. Isiltasun konplizeaz politika hiltzaile horrekin kolaboratzen dutenen ardura agerian geratu den bezalaxe. Baina oker dabiltza bizi osorako espetxe zigorrak ezarriz, presoak isolatuz eta sakabanatuz, hildako gudarien gorpuak bahituz edota ezker abertzaleko kideak kartzelatuz askapen borroka suntsitzea bilatzen dutenek. Oker dabiltza ezker abertzalea kikilduko dela uste dutenek. Ezker abertzalearen aurkako mehatxuak errepikatzea edota bere aurkako ilegalizazio estrategia eraso berriekin elikatzea, etorkizunik gabeko bide itxiak dira. Eragin dezaketen sufrimenduaz haratago, ezker abertzalea ez da amilduko, Euskal Herriak ez du etsiko! Eraso eta oztopo guztien gainetik halere, euskal herritarrek Igorri eta Robertori beren maitasuna adierazi diete, euskal preso politikoei sostengua adieraziz eta sakabanaketaren aurka agertuz milagarren aldiz. Egunetako mobilizazioak eta Martxoaren 9ko greba eguna, herri duintasunaren agerpen indartsua eta Euskal Herriaren etsaien ezintasunaren adibide argienak izan dira. Bide beretik, aurrerantzean Euskal Herriarentzat aukera guztiak borroka bideak jorratzetik eta herritarren tinkotasunetik iritsiko dira. Kartzelan, atzerrian edota sasitan independentziaren alde eguneroko borrokan guztia ematen ari diren gudarien ekarpenarekin batera. Igorri, Robertori, eta bidean eroritako borrokalari guztiei eskainiko diegun saria eskuratu arte, Euskal Herriaren askatasuna lortu arte! Guztion indarrez, lortuko dugu! Agur eta ohore, Igor eta Roberto! Euskal Herrian, 2006ko martxoan Euskadi Ta Askatasuna E.T.A.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna