Siria

42 zibil hil dira Sirian, gutxienez, 24 orduan

Hildako hemeretzi adingabeak dira. Nazioarteko koalizioaren bonbardeketen ondorioz hil dira, Raqqan (Siria).

Raqqa. YOUSSEF RABIE YOUSSEF, EFE
2017ko abuztuaren 22a
13:13
Entzun

AEBak buru dituen nazioarteko koalizioak bonbardaturiko hiria, Raqqa, Estatu Islamikoaren hiriburutzat jotzen dute. Bonbardeaketak Al-Sajani, Al-Badu eta Al-Hadiqa Baida eremuetan gertatu dira, eta hildakoen artean hemeretzi adingabe daude, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak adierazi duenez.

Eraso horren ondorioz, 167 dira dagoeneko abuztuaren 14tik nazioarteko koalizioaren bonbardeketetan hildakoak. Horietatik 59 adingabeak dira.

Iturri berak adierazi duenez, igandean beste 27 zibil hil ziren Raqqan koalizioaren bonbardeketen ondorioz.

Bonbardeaketek airetik laguntzen diete SDF Siriako Indar Demokratikoen lurreko erasoei. SDFak kurduek osatutako miliziak dira, eta AEBetako indar berezien babesa dute.

Raqqa hiriaren kontrako erasoa ekainaren 6an hasi zen. Joan den astean, FSDek hiriaren %70en kontrola zuten, Siriako behatokiaren datuen arabera.

Nazioarteko koalizioak 2014ko irailaren 23an hasi zuen Siriako operazio militarra, Estatu Islamikoak Sirian eta Iraken kalifa herri bat aldarrikatu eta hiru hilabete geroago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.