FUTBOLA

Athleticek eta Realak Elgoibarren jokatuko dute VII. Euskal Herriko Kopa, igandean

12:00etan ariko dira aurrez aurre, Mintxetan.

Iazko edizioan, Athleticek 3-0 irabazi zion Realari.
Iazko edizioan, Athleticek 3-0 irabazi zion Realari. Jaizki Fontaneda / Argazki Press

Berria -

2017ko abuztuak 22

Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta Athletic nagusitu da aurreko seietatik bostetan. Reala 2012an izan zen txapelduna. Iazkoa Gernika-Lumon (Bizkaia) jokatu zuten, eta aise irabazi zuen Athleticek: 3-0.

Irailaren 3an Espainiako Ligari ekin aurretik jokatuko dute kopa. Ahleticek Santa Teresaren etxean jokatuko du ligako lehen partida, eta Realak Valentzia hartuko du Zubietan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna