Nepal

Oposizioak ez du Nepalgo erregearen proposamena onartu eta protestek aurrera jarraitzen dute

"Herriari aginte boterea buelatzen diogu", iragarri zuen atzo Gyanendra Nepalgo erregeak. Hortaz, jazarraldi honen bultzatzaile izandako oposizioko indarrei lehen ministro bat proposatzeko eskatu zien. Oposizioko zazpi alderdiek, baina, guztiz arbuiatu dute erregeak egindako eskaintza eta demokrazia eskatuz egiten ari diren protestaldiak ez dira amaitu. Poliziak, gaur ere, gogor zanpatu ditu manifestariak eta gutxienez sei lagun zauritu dira.
Gaur ere, segurtasun indarrek gogor zanpatu dituzte manifestariak
Gaur ere, segurtasun indarrek gogor zanpatu dituzte manifestariak GAUTAM SINGH/AP

Berria -

2006ko apirilak 22
Oposizioak, konstituzioa aldatzeko konpromisoa hartzeko eskatzen dio Gyanendra erregeari."Aldarrikapenak ez du esangurarik", adierazi zuen atzo Girija Prasad Koirala lehen ministro ohiak erregeak telebistan egindako iragarpenari buruz. Gaurko protestaldietan ere Nepalgo Poliziak negar egiteko gasak jaurtiz eta tiroka erantzun die manifestariei. Lekukoen arabera, gutxienez sei lagun zauritu dira. Etxeratze aginduari muzin egin eta milaka lagun Katmandu hiriburuko erdigunera abiatu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna