Futbola

Athletic 0-1 nagusitu zaio Eibarri, denboraldiko lehen derbian

 
Gorka Rubio/Argazki Press

Berria -

2017ko abuztuak 28

Eibarrek itxaropena zuen aurreko astean bezala partida irabazteko, eta atzo arratsaldean animo handiz zeuden zaleak Ipuruan. Indartsu hasi zuten partida, baina ez zen hori nahikoa izan Athletici irabazteko.

Iñaki Williamsek egindako jokaldiari jarraituz, partidako gol bakarra sartu zuen Aritz Adurizek 38. minutuan. Handik aurrera, talde zuri gorriak menderatu zuen partida. Etxeko taldeak izan zituen aukerak partida berdintzeko, baina, ez zuten asmatu baloia Keparen zaintzapean zeuden sareetara bidaltzen.

Hala, hiru puntu eskuratu zituen Athleticek aurtengo lehen derbian. Lau puntu ditu talde zuri-gorriak eta hiru Eibarrek.