euskara

Eta zuk?

Soziolinguistika Klusterrak bideo batean jaso ditu uztailean argitaratu ziren euskararen erabileraren datuak.

Soziolinguistika klusterra (ikusi bideoa/beherago).

Berria -

2017ko irailak 5

Euskara gutxiago erabiltzen da kalean. Emaitza argia eman zuten uztailean Soziolinguistika Klusterrak argitaratu zituen 2016ko Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren datuek. Orain, infografia batean laburtuta, bideo batean ikus daitezke ikerketaren ezaugarri nagusiak eta emaitzak.

Neurketa 1989tik egiten dute, eta 2006ra arte erabilera hazi egin zen. Geroztik, ordea, gain behera doa. Euskal Herria osotasunean hartuta, neurketak dio kalean hizketan entzun dituztenen %12,6 ari zirela euskaraz. 1997tik izandako portzentajerik txikiena da hori. Erdarak nagusi dira, beraz. Kaleko hiztunen %76 gaztelaniaz sumatu dituzte, %8 frantsesez, eta %3 beste hizkuntza batzuetan. Izatez, Baionan eta Bilbon gaztelania eta frantsesa ez diren beste erdara batzuk erabiltzen dituzte euskara baino gehiago kalean; Gasteizen eta Iruñean, antzekoa da beste erdaren eta euskararen erabilera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna