euskal presoak

Justizia trantsizionalerako pausoak eman nahi ditu Sare Herritarrak

Legezko bideak aztertzeko EPPKren erabakia ontzat jo du plataformak, eta espetxeen eskumena Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren esku egotearen alde egin du.

Sare plataformaren prentsaurrekoa, Aiete jauregian.
Sare plataformaren prentsaurrekoa, Aiete jauregian. Jon Urbe / Argazk Press

Jon O. Urain

2017ko irailak 6

Datozen hilabeteetan garatuko duen lanaren oinarri izango duen dokumentua aurkeztu du Sarek Donostiako Aiete jauregian. Agiri horretan, zortzi ataletan banatuta, plataformak iraganaren eta orainaldiaren irakurketa egin du, datozen hilabeteetarako helburuak eta printzipioak plazaratzearekin batera.

Besteak beste, xedetzat ezarri du "bake eta normalizazio kulturan ekarpena" egitea, larri dauden presoak askatzea, torturak jasan dituzten presoen sententziak berrikustea eta zigorrak osorik betetzea ezartzen duen araudia bertan behera uztea. "Funtsean, salbuespen legeria deuseztatzea", Bego Atxak eta Joseba Azkarragak adierazi dutenez.

Bestalde, Sarek jakinarazi du urtarrilaren 13an Bilbon egingo duten manifestazioarekin amaituko dela 0km kanpaina. Ordura arte, presoei eragiten dieten gai juridiko eta politikoak aztertuko ditu Sarek, eta mobilizazioen ildoari eutsiko dio, "Euskal Herritik kanpora irteteko" aukera baztertu gabe.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna