Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Gizartea Uztaritzeko hilketan hipotesia guziak irekiak direla dio Baionako prokuradoreak

Publizitatea

Gizartea

GIZARTEA

Uztaritzeko hilketan hipotesia guziak irekiak direla dio Baionako prokuradoreak

Eskuak zein zangoak loturik eta aurpegia hantua aurkitu dute, hilik; haurdun zegoen emaztea. 23 urte zituen. Bikotekideak eman zuen abisua atzo gauean.
Frantziako polizia Uztaritzen, emakumea hilik aurkitu duten etxea miatzen.
Frantziako polizia Uztaritzen, emakumea hilik aurkitu duten etxea miatzen. Aurore Lucas

2017-09-14 / Eneko Etxegarai Urain

Atzo gauean Uztaritzen (Lapurdi) aurkitu gorpuaren inguruan ez du elementu berririk eman Vuelta Simon prokuradoreak. "Hipotesirik ez dugu baztertzen, beraz, denek zabalik segitzen dute", jakiterat eman du. Bordelen autopsia egiten ari zaizkio gorpuari; ez da jakina, beraz, bortxaketarik egon ote den. "Heriotza, seguruenik, jaso kolpeengatik izan da, edo ahoan zeraman mozalak eragin asfixiagatik ere izan daiteke". Borroka arrastorik izan ote den ezin dutela erran azaldu du: "Arrastoak badira baina goizegi da borrokarik egon den jakiteko". Aterik edo leihorik hautsirik ez dela azaldu ere erran dute jendarmeen buruek.

Hilik aurkitu duten emakumeak 23 urte zituen, Beziers hirikoa zen jatorriz, eta haurdunaldiko zortzigarren hilabetean zegoen. Biluzik eskuak zein zangoak loturik aurkitu zuen atzo gauean bikotekideak. Abisua jaso eta gero Uztaritzeko etxera bertaratu ziren jendarmeak eta medikuak gizona "shock egoeran" zegoela azaldu dute. Sostengu psikologikorako talde berezitu batek beregain hartu du. Zendu den haurraren aita dela azaldu die jendarmeei.

Gorpua aurkitu orduko 50 militar mobilizatuak izan dira, Paueko zein Baionako jendarmeriakoak. Oso elementu gutxi dituztela azaldu dute, eta autopsiarekin gehiago jakingo dutela.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak