Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Politika Etzi Bilbora joateko deia egin du GEDek, "herritarron borondateari bide eman behar zaiolako"

Publizitatea

Politika

Kataluniako Erreferenduma

Etzi Bilbora joateko deia egin du GEDek, "herritarron borondateari bide eman behar zaiolako"

Gure Esku Dago-k uste du larunbateko manifestazioa "jendetsua eta plurala" izango dela, Euskal Herriko herritar eta eragileen "gehiengo zabal batek" Katalunia babestu eta erreferendumari "zilegitasun osoa" ematen diolako.

2017-09-14 / Edurne Begiristain

Gure Esku Dago dinamikak prentsaurrekoa eskaini du gaur Gasteizen, etzi Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egiteko. Kataluniari sostengua emateko eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko mobilizazioa izango da. Casillatik abiatuko da manifestazioa, 17:30ean. Kataluniara begira daudela azaldu dute Angel Oiarbide eta Zelai Nikolas GEDeko bozeramaileek gaurko agerraldian. Handik albiste onak eta txarrak jasotzen ari direla-eta, "sentimedu kontrajarriak" dituztela aitortu dute. Batetik, txalotu egin dute herritarren gehiengoaren borondateari bide emateko "konpromiso eta determinazio osoa" erakusten ari diren erakundeen lana eta jarrera. Baina, bestetik, "kezka" azaldu dute egun hauetan Espainiako Gobernuak urriaren 1eko erreferenduma oztopatzeko hartutako eta iragarritako neurriekin. "Gertatzen ari dena oso larria dela uste dugu, onartezina XXI. medeko demokrazian".

Euskal Herriko herritar eta eragileen "gehiengo zabal batek" Katalunia babestu eta erreferendumari "zilegitasun osoa" ematen diola ikusirik, ziur dira larunbat honetarako Bilbon antolatutako manifestazioa "jendetsua eta plurala" izango dela. Kataluniako aldarria bere egin dute GEDeko ordezkariek, eta Euskal Herrian ere erabakiaren bidean urratsak egitea ezinbestekoa dela azpimarratu. "Egiteko dugun bidea elkarrekin egin behar dugu, herritar eta eragile guztiok bat eginda", gaineratu dute. Etziko manifestazioan ikusiko da, Oiarbide eta Nikolasen esanetan, milaka eta milaka euskal herritarrek uste dutela erreferenduma "tresna demokratiko eta zilegia" dela.

Publizitatea

Sortu kontua
Edurne Begiristain

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak