Europa Liga

Reala nagusi izan da Anoetan, eta Athletic kamuts ibili da Berlinen

Espero zena gertatu da Europa ligako ligaxkako lehen jardunaldian: Realak ez du aukera galdu etxean, eta erraz gailendu zaio Rosenborgi. Athleticek zailago eduki du, eta berdiketa lortu du Berlinen.

Zurutuzak sartu du bigarren gola, buruarekin. /
Zurutuzak sartu du bigarren gola, buruarekin. / Javier Etxezarreta/Efe

Berria

2017ko irailak 14

Reala nagusi izan da. Aukera ona izan du etxean, eta erraz irabazi du etxean. Hiru denboraldiran Europa ligan jokatu gabe egon ostean, ondo hasi du bidea. 4-0 irabazi dio Rosenborgi. 8. minutuan sartu dute lehen Llorentek; 10. minutuan, Zurutuzak; 40. minutuan, Rosenborgek sartu du bere atean; eta, 77. minutuan Llorentek bere bigarren gola sartu du.

Athleticek partida zailagoa zuen. Hertha da aurkaririk gogorrena, eta gainera, haren estadioan aritu dira. Lehen denboran antzeko maila eman dute bi taldeek, baina bigarrengoan alemaniarrak nagusi izan dira. Hala ere, Athletickek eutsi egin dio, eta golik sartu ez badu ere, gutxienez jaso gabe amaitu da partida. 0-0.

Honela kontatu du BERRIAk.

Zuzeneko kontakizuna

23:10
2017-09-14
22:57
2017-09-14
22:57
2017-09-14

Berlinen ere amaitu da partira. Estu ibili da bigarren zatian, baina golik ez hartzea lortu du.

22:55
2017-09-14

Anoetan partida amaitu da. Reala nagusi izan da zelaian eta markagailuan: 4-0.

22:54
2017-09-14

Aketxe atera dute Berlinen, azken minutuak jokatzera. Muniain aldagelara.

22:52
2017-09-14

Haraguchik zelaira sartu eta berehala ia gola sartu du. Baina ez. Husna jarraitzen dute Berlinen. Horrelaxe bukatzea txarra ez Athleticentzat.

22:47
2017-09-14

Vesgak aukera izan du Berlinen, baina kale.

22:45
2017-09-14

Rosenborgen aldaketa: Jovtevic kanpora, Agdebenro barrura.

22:42
2017-09-14

Herthak bigarren aldaketa. Ibisevic kalera eta Leckie barrura. Gero eta aukera gehiago ditu Berlingo taldeak.

22:39
2017-09-14
22:38
2017-09-14

Laugarrena sartu du Realak, Llorente, 78. minutuan.

22:37
2017-09-14

Rosenborgek ere bigarren aldaketa egin du. De Lanlay kanpora; Helland barrura.

22:36
2017-09-14

Athleticek ere egin du lehen aldaketa. Cordoba aldagelara joan da, eta Raul Garcia zelaira.

22:32
2017-09-14
22:31
2017-09-14

Athleticeko San Joseri txartel horia.

22:30
2017-09-14

Realak bigarren aldaketa egin du. Willian Jose aldagelara, Bautista zelaira.

22:26
2017-09-14

Rosenborgek ere lehen aldaketa egin du: Konradsen atera da eta Lundemo zelairatu.

22:25
2017-09-14

Txartel horia atera diote Herthako Ibisevic, Etxeitari falta egin diolako.

22:21
2017-09-14

Hertha gero eta nagusitasun gehiagorekin ari da Athleticen kontra. Aukera mordoa izan du, nahiz eta ez duen asmatu gola sartzen.

22:19
2017-09-14

Realaren aurreneko aldaketa. Prieto aldagelara, eta Juanmi zelaira.

22:13
2017-09-14

Athleticeko atezainak ondo gelditu duen arren, aukera ona izan du Herthak.

22:11
2017-09-14

Hertha lehen zatian baino indartsuago hasi dela dirudi. Athletic baino gehiago dira oraintxe bertan.

22:09
2017-09-14

Hasi dira bigarren zatiak bi partidetan. Realak, lehen bezala jarraitzen badu, markagailuan beste koska bat ateratzeko aukera dauka, eta Athleticek gogor lan egin beharko du Herthari irabazteko.

21:58
2017-09-14
21:55
2017-09-14
21:54
2017-09-14
21:49
2017-09-14
21:46
2017-09-14

Hirugarrena Realak. Norvegiarrek beraiek sartu dute.

21:44
2017-09-14

Athleticen aldeko falta. Kornerra. Athletic nagusi hasi den arren, partida parekatua jokatzen ari dira.

21:37
2017-09-14

Realak aukera aukeraren atzetik. Velak Willian Joseri pase bikaina egin dio, baina, langatik kanpora joan da baloia.

21:34
2017-09-14

Herthako Weiserri txartel horia atera diote. Epaileak txistua jo aurretik atera du.

21:33
2017-09-14

Herharen aldeko penaltia Berlinen. Arriskutsu itxura zuen arren, ez da hala izan.

21:32
2017-09-14

Xabi Prietok ere aukera izan du, baina ezin. Eroso ari da reala, nagusi.

21:31
2017-09-14

Herthak lehen gol aukera izan du Berlinen, baina Herrerinek ongi gelditu du.

21:30
2017-09-14

Realak aukera ona izan du Velari egindako faltarekin, baina atezainak ez dio baloiari sareetarako bidea egiten utzi.

21:25
2017-09-14

Athletic Hertha baino gehiago izaten ari da Berlinen, baina, ez du markagailuan aurretik jartzerik lortzen.

21:21
2017-09-14

Athletic Berlinen ari da jokatzen, eta lehen 15 minutu pasatu direnean ez dago golik. Athleticek partida zaila du.

21:19
2017-09-14
21:16
2017-09-14

Erdiraketa bikaina egin dio Prietok, eta dotore bidali du sareetara.

21:16
2017-09-14

Realak bigarrena sartu du. Zurutuzak buruz. 10. minutuan

21:14
2017-09-14

Llorenteren gola! Reala aurretik jarri da

21:11
2017-09-14

Hasi dira bi partidak. Husna.


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna