Kataluniako erreferenduma

Erreferendumaren webguneak blokeatzeko saiakera salatu dute

Generalitatearen Zibersegurtasunerako idazkariak "esku hartzeko" eskatu dio Europako Batzordeari. Mossoen agintean Madrilen esku uztea aginduta "legezkotasunetik urruntzea" egotzi dio Generalitateko eledunak Kataluniako fiskal nagusiari, eta ohartarazi du Guardia Zibila gobernuaren egoitzak sartzen saiatzen bada ez diotela "bidea erraztuko".

Erreferendumaren aldeko elkarretaratze bat, atzo, Palman. /
Erreferendumaren aldeko elkarretaratze bat, atzo, Palman. / Clara Margais/efe

Berria -

2017ko irailak 24

*Telekomunikazio enpresei erreferendumarekin lotutako webguneak blokeatzeko agindua ematea leporatu diote Espainiako Estatuari.

*Bartzelonako alkate Ada Colauk ohartarazi du eztabaida ez dela independentzia bai edo ez, baizik "askatasun eta eskubideei buruz", eta galdetu dio Espainiako gobernuburuari "noraino heltzeko asmoa" ote duen. 

*Josep Lluis Trapero mossoen burua bihar bilduko da hirugarrenez Kataluniako fiskal nagusiarekin, Kataluniako poliziaren gaineko kontrolaz hitz egiteko. Diego Perez de los Cobos koronela Bartzelonan da dagoeneko, segurtasun indarren gaineko kontrola hartzeko prest. 

*Espainiako Gobernuko eledun Iñigo Mendez de Vigoren arabera, urriaren 2an alde bakarreko independentzia aldarrikatzen badute ere, ez duela eraginik horretarako "norbaitek onartu" beharko lukeelako.

Zuzeneko kontakizuna

15:59
2017-09-24

Zaragozako adierazpena

Adostutako erreferendum baten aldeko adierazpena sinatu dute Zaragozan (Espainia), Podemosen ekimenez egindako bileran. Bertan izan dira, besteak beste, EAJ, Compromis eta ERC; baina azken horrek ez du adierazpena sinatu, argudiatuz "beranduegi" datorrela.

Bitartean, eraikinaren kanpoaldean eskuin muturreko hainbat manifestari bildu dira, eta botila batekin eraso diote Violeta Barba, Aragoiko Gorteetako presidenteari. Poliziak, bere aldetik, lanak izan ditu egoera kontrolpean hartzeko, aitortu duten moduan ez zutelako "nahikoa jende".

Gertatutakoa salatu du Dolors Sabater Badalonako alkateak bere Twitterreko kontuan: "Ez da poliziarik geratzen Zaragozako intoleranteen erasoengandik babesteko, guztiak Katalunian daudelako demokrazia zapaltzen".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

15:19
2017-09-24

Kataluniarekiko elkartasuna

Gaur ere ateak zabalik izan dituzte AsCatasunera plataformak Donostiako Intxaurrondo auzoan jarritako karpan. CUPeko David Fernandez, EH Bilduko Maddalen Iriarte eta ERCko Teresa Jorda izan dira hizlari gonbidatuak.

"Dagoeneko galdu dute. Ez dakigu amore ematen. 150 urtez erresistentziari eutsi dion herria da Kataluniakoa", aldarrikatu du Fernandezek txalo artean.

Jai giroan eta L'estaca abestuz amaitu dute ekitaldia.

14:56
2017-09-24

Zentsura salatu du Kataluniak Bruselan

Telekomunikazio, Zibersegurtasun eta Gizarte Digitalerako Generalitateko idazkari Jordi Puignerok aurkeztu du salaketa. Bertan eskatzen dio Europako Batzordeari esku har dezala Espainia bultzatzen ari den zentsuraren aurrean.

Europako Merkatu Digital Bakarrerako presidenteordeari bidalitako gutunean Puignerok salatzen du Espainiako telefonia enpresek aginduak jaso dituztela erreferendumarekin zerikusia duten webguneak blokea ditzaten.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

14:06
2017-09-24

Eskoziako parlamentari talde batek gutuna bidali diote Espainiako Gobernuari erreferenduma egitea ahalbidetu dezan.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:01
2017-09-24
12:00
2017-09-24

Erreferendumari buruz arituko dira Kongresuan

Senatuan eta Kongresuan kontrol saioak egingo dituzte astearte eta asteazkenean, eta horietan erreferendumarekiko hartu duen jarrerari buruzko azapenak eman beharko dituzte ministroek, izan ere, Mariano Rajoy presidentea AEBetan da datozen egunetan.

Besteak beste, ERCk, Podemosek eta EAJk egingo dituzte galderak; ordea, sozialistek iragarri dute ez dutela galderarik egingo eta horren tokian lurraldetasun ereduari buruzko batzorde bat jarriko dutela martxan.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:51
2017-09-24

Orotara Katalunia osoko 500 herri eta hiritan egin dituzte erreferendumaren aldeko eta Guardia Zibilaren esku hartzeen aurkako elkarretaratzeak, Demokraziaren aldeko Maratoia leloarekin.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:46
2017-09-24
11:45
2017-09-24

Jordi Cuixart

"Fiskalak arrazoi du gauza batean, mobilizazioetarako deia egin dugu, eta berriz egingo dugu. Denak kalera, ez dadila inor etxean geratu!"

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:31
2017-09-24

Mossoen gaineko kontrola

Generalitateko bozeramaile Jordi Turullek berretsi du mossoek orain arte bezala lanean jarraituko dutela, eta konfidantza osoa dutela Josep Lluis Trapero auren arduradunarengan. Horretaz gain, iragarri du fiskalak atzo hartutako erabakiaren aurkako helegitea prestatzen ari direla, eta gogorarazi du "errepresioa bultzatzen dutenek" ez dituztela bozak irabaziko.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:21
2017-09-24

Carme Forcadell

11:04
2017-09-24

Erreferendumerako iragarkia emango dute TV3 katean

Auzitegi Konstituzionalak zuzenean jakinarazi zion TV3 kateko zuzendariari "legez kontrakoa" litzatekeela erreferendumerako iragarkia emititzea, hura ahalbidetu zuen legeak Konstituzioa urratzen duelako.

Ordea, Vicent Sanchis zuzendariak jakinarazi du emititu egingo dutela iragarkia, Parlamentuak onartutako Erreferendumerako Legeak indarrean jarraitzen duelako.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:47
2017-09-24

Guardiola, erreferendumaz

"Ez gara independentziaz ari, bozkatzea erabakitzeko eskubideaz eta demokraziaz baizik. XX. mendeko beharrak ez dira XIX. mendeko berak, eta XXI.ekoak ez dira XX. mendekoen berdinak. Legeek legeak egiten dituzte, eta legeak aldatzen. Baina azken erabakia herritarrena da", dio Guardiolak ANCrentzat egindako bideoan, eta hitz egiten jarraitzeko deia egiten die alde guztiei.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:37
2017-09-24

Ordu erdi barru hasiko da herriz herri eguneko ekitaldi nagusia, demokraziaren aldeko enkartelada. Lleidan den prest dute hasteko.


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna