KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

"Preso nahi gaituzte, uste dutelako horrela gure ideiak geldituko dituztela"

Demokraziaren aldeko maratoia lelopean 500 ekitalditik gora antolatu dituzte Kataluniako beste hainbat herritan. Bartzelonakoan izan dira Jordi Sanchez, Jordi Cuixart eta Carme Forcadell, ANCko, Omniumeko eta Kataluniako Parlamentuko presidenteak, hurrenez hurren.

Barzelonako ekitaldia. /
Barzelonako ekitaldia. / BERRIA

Samara Velte -

2017ko irailak 24

Jendetza bildu da herriz herri antolatutako erreferendumaren aldeko ekitaldietan. Enkarteladak, elkarretaratzeak eta parlamentari nahiz gizarte zibileko ordezkarien hitzaldiak ikusi eta entzun ahal izan dira horietan. Bartzelonakoa izan da jendetsuenetako bat. 

Diktadura garaiak izan ditu gogoan Carme Forcadell parlamentuko presidenteak, esanez hura hil eta 42 urtera berriz ere "kalera irten beharrean" daudela. Atxilotuak ere gogoan izan ditu Forcadellek, eta eskerrak eman dizkie haien alde mobilizatu diren guztiei: "Sedizioa egozten digute, horrek espetxe zigorra dakarrelako. Preso nahi gaituzte, uste dutelako horrela gure ideiak geldituko dituztela".

Zuzenbide estatua "atzeko atetik desegin" nahi izatea egotzi dio Madrili ANCko buru Jordi Sanchezek. "Hilabeteak daramatzate demokraziaren altxorraren bila; igandean topatuko dute hautesontzietan". Bide batez, probokazioetan ez erortzeko eskatu die han bildutakoei.

Generalitateak eta Parlamentuak egindako lana txalotu du, bere aldetik, Jordi Cuixartek eta Kataluniako fiskal nagusiari zuzendu zaio esanz, baietz zuzen dagoela, moblizazioak antolatu dituztela eta berriz ere egingo dutela."Koronel bat jarri nahi zuten mossoen buru, eta orain Enric Millo jarri nahiko dute presidente. Baina ez dute lortuko".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna