Alderdi Eguna

Egungo estatu eredua "porrot egina" dagoela aldarrikatu du Urkulluk

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ohartarazi dio Madrili erreferendumaren aurka hartzen ari den neurriek "ondorioak" izango dituztela.

Iñigo Urkullu, Forondan egin duten Alderdi Egunean. /
Iñigo Urkullu, Forondan egin duten Alderdi Egunean. / Iñigo Uriz/Argazki Press

Berria -

2017ko irailak 24

Erabakitzeko eskubidearen alde egin du Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Forondan ospatu duten Alderdi Egunean. Iñigo Urkulluk gogorarazi du Kataluniak "berme guztiekin bozkatzeko eskubidea" duela, eta hark bezala baita Euskadik ere. "Beren geroa demokrazian, askatasunez eta bermeein erabakitzeko eskubidea duten bi nazio daudela aitortzea da lehen urratsa", adierazi du eta galdera zuzena egin dio Espainiako Gobernuari: "Non dago arazoa?".

Urkulluk leporatu dio Madrili duela zazpi urte herritarrek onartuta estatutua atzera bota eta gaurko egoerara iritsi izanaren erantzukizuna. "Ez zituzten ondorioak neurtu, eta gaur galdetzen diet ea neurtu dituzten bultzatzen ari diren erabaki judizial, zigor eta polizialen ondorioak". 

Gatazka konpontzeko bide bakarra elkarrizketa eta negoziazioa dela berretsi du lehendakariak, eta ohartarazi du orain arte bezala jarraituz gero "erabateko banaketa" eragingo dutela gizartean.

Bitartekari lanetarako prest

EAJren EBBko lehendakari Andoni Ortuzarrek azaldu du Kataluniako agintariekin harremanetan daudela uneoro, eta iragarri du alderdia prest dagoela bi aldeen arteko bitartekaritza lanak egiteko. "Kataluniaren alde egon gara beti, eta hala egongo gara aurrerantzean ere".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna