HILBERRIA

Iñaki Beristain frantziskotarra hil da

Arantzazun bizi izan da 1967tik, eta hango aldizkariaren zuzendari aritu da, besteak beste. Euskararen inguruko proiektu ugaritan parte hartu zuen Beristainek.

Iñaki Beristain, Arantzazuko inkunable batzuekin.
Iñaki Beristain, Arantzazuko inkunable batzuekin. Raul Bogajo/ARP

Garikoitz Goikoetxea -

2017ko irailak 25

Errezilen (Gipuzkoa) jaio zen Iñaki Beristain, 1947an. Frantziskotarra zen, eta Arantzazun egin du joan den mende erdia, 1967tik. Arantzazuko ikurretako bat izan da; besteak beste, santutegiko bozeramaile aritu da urteotan, eta Arantzazu aldizkariaren zuzendari. Hedabideetan ere urte luzez aritu da Beristain: ETBko Egi bidean saioaren arduradun izan da 1988tik, adibidez.

Euskaltzaletasuna izan du ezaugarri Beristainek. Gazte-gaztetatik aritu izan da euskarazko sorkuntzan. Erriberrin (Nafarroa) zela, Gure izarra aldizkarian aritu zen —zuzendari izan zen 1965ean—, eta ondoren Jakin aldizkarian ere jardun zuen Arantzazun. Orain urtebete eskas argitaratu zuen azken liburua: Nikolas Segurola. Fraide, artzain eta bertsolari, Xabier Euzkitzerekin eta Eduardo Urarterekin batera. 1968an euskara batuari buruzko biltzarra egin zutenean, han zen Beristain Arantzazun.

Minbiziak jota hil da, 70 urterekin. Haren aldeko hileta elizkizuna bihar izango da, Arantzazuko santutegian bertan, 17:00etan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Sindikatuen agerraldia, gaur. ©BERRIA

Hezkuntza Sailak «planifikazio integralik» ez duela salatu dute sindikatuek

Gotzon Hermosilla

Ohartarazi dute «transmisio kasuak ugarituko» direla neurriak hartzen ez badira. Greba egunetik astebetera, adierazi dute ez dutela baztertzen beste mobilizaziorik egitea.

PCR proba bat, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Lehen aldiz, laurehun kasuren langa gainditu du Nafarroak

Uxue Rey Gorraiz

Beste 830 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Horietatik 425 Nafarroan detektatu dituzte. Positiboek goia jo dute lurralde horretan, eta hildako bat izan da. 496 lagun daude erietxean Hegoaldean: horietatik 81, ZIUetan.

Azkoienen lasaitasuna zen nagusi atzo. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Azkoien, ia bakartuta

Joxerra Senar

Bihartik, ezinbesteko arrazoiengatik ez bada, ezingo da herrian sartu edo irten. Edukiera erdira jaitsiko dute, eta tabernak 22:00etan itxiko dituzte

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna