KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

9.000 polizia eta guardia zibil gehiago, erreferenduma eragozteko

Gaur amaituko du Espainiako Gobernuak Kataluniara tokiz aldatu dituen segurtasun indar gehigarrien bidalketa. Estatuko zenbait tokitan, txalo zaparrada, Espainiako bandera eta animo oihuen artean agurtu dituzte segurtasun indarrak, Kataluniara abiatu aurretik.

Guardia Zibila Algecirasko kuarteletik irteten, Kataluniara bidean, hamarnaka herritarren babesarekin.
Guardia Zibila Algecirasko kuarteletik irteten, Kataluniara bidean, hamarnaka herritarren babesarekin. A.Carrasco Ragel / EFE

Berria -

2017ko irailak 26

Guztira, 9.000 polizia eta guardia zibil bidaliko ditu Madrilek Kataluniara, han diren segurtasun indarrei erreferenduma eragozten laguntzeko. Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko bozeramaileak errefortzuak bidaltzeko erabakia defendatu zuen joan den astean. Katalunian daudenak baino polizia eta guardia zibil gehiago behar direla ziurtatu zuen, "manifestazio iskanbilatsuak" direla eta.

Atzo irten ziren errefortzu horietako batzuk kuartel eta komisaldegietatik. Erakunde militarreko eta Poliziako kideak txalo artean agurtu zituzten Espainiako hainbat tokitan. Sare sozialetan zabaldu diren zenbait bideotan ikus daiteke Espainiako bandera eta oihuen artean nola agurtu zituzten. Besteak beste, kirol arloan erabili ohi diren leloekin adierazi zieten babesa dozenaka herritarrek.

Hemen ikus daitezke bideo horietako batzuk:

Gaur ere guardia zibil eta polizia gehiago abiatu da Kataluniara. Guadalajarako irudiak dira ondorengoak:

Irudiek eztabaida piztu dute sare sozialetan.

Bideo gehiago ikusgai hemen.