KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

Alkateek kereila aurkeztu dute Espainiako fiskal nagusiaren kontra

Espainiako fiskal nagusi Jose Manuel Mazak haren eskumenak gainditu dituela iritzita, kereila aurkeztu dute AMI Independentziaren aldeko Udalen Elkarteak eta Kataluniako Udalen Elkarteak, Auzitegi Gorenean. Mazari alkateak bortxatu eta mehatxatzea leporatzen diote udal elkarteek.

Erreferendumaren aldeko Kataluniako alkateak, Kataluniako gobernuko eta parlamentuko agintariekin, joan den irailaren 16an, elkarretaratzean. TONI ALBIR / EFE
Gorka Berasategi Otamendi.
2017ko irailaren 28a
17:11
Entzun

 

Neus Lloveras AMIko presidentearen esanetan, fiskala "alkateak izutu nahian ari da, haiek deklaratzera deituz". Mazak bere eskumenak gainditu dituela argudiatu du Lloverasek, eta Kataluniako Auzitegi Nagusiak hala baieztatu duela deritzo, erreferendumaren gaineko ikerketaren ardura bere gain hartzeko hartu duen erabakiarekin.

Lloverasek herritarrei dei egin die urriaren 1ean bozkatzera, eta emaitza "zilegi" izango dela aurreratu du, "hain zuzen, bozkatzera joango den jendetzarengatik".

Erreferendumaren egunean udaltzaingoak izango duen eginkizunari buruz adierazi du alkateek izango dutela "azken hitza".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.