Kataluniako erreferenduma

Puigdemont: "Garaipena behin betikoa izateko, igandean prozesua amaitu behar dugu"

Kanpaina amaierako ekitaldi bateratua egin dute erreferendumaren aldeko alderdi politiko eta eragileek. Kataluniako Auzitegi Nagusiak emana dauka igandean hautetsontziak jarri asmo dituzten eskolak ixteko agindua, baina ez da hain erraza izango: eskola horiek babestera joateko jendea elkartzen ari da jada, Escoles Obertes egitasmoak eskolak irekitzeko egin duen deiari erantzunez. Mossoak eskola batzuetara joaten hasi dira, eta haietan ekitaldiak zeudela egiaztatu, akta hartu eta igandean goizeko seiretarako hustu behar dituztela jakinarazi diete. Trapero mossoen buruak indarkeria ez erabiltzeko agindu die. Bestalde, erreferendumaren inguruko argibideak eman ditu Generalitateak, eta boto kutxak aurkeztu ditu.

Berria -

2017ko irailak 29

*Guardia Zibila joan da Generalitateko Telekomunikazioen eta Informazioaren Teknologien Zentrora, eta agindu du 29 datu base eta aplikazio geldiarazteko. Epaileak eman du agindua; uste du erreferendumaren kontaketa egiteko eta errolda erabiltzeko baliatu nahi dituztela aplikazio eta datu base horiek.

*Herritarrak hasi dira eskoletara sartzen, igandera arte irekita mantentzeko asmoz; baina mossoak ikastetxeak ixten ari dira. ANCk eta Omniumek eskolak hartzeko egindako deiari erantzuten ari dira herritarrak.

*Generaliteak kereila aurkeztu du Espainiako eta Kataluniako fiskal nagusien aurka.

*Indarkeria ez erabiltzeko agindua eman die Traperok mossoei.

*Erreferendumaren kanpaina itxierako ekitaldia Montjuïcen egin dute, eta ekitaldi handia antolatu dute PDECatek, ERCk, CUPek, Podemek, ANCk, Omnium Culturalek, AMIk eta ACMk.

Zuzeneko kontakizuna

00:12
2017-09-30

Manlleuko Puig-Agut eskola zaintzen ari ziren herritarrei perdigoiekin tiro egin die pertsonaren batek. Bozkalekua da eskola hori, eta igandeko galdeketan irekita egongo dela bermatzeko joan da herritar talde bat bertara. Lau perdigoi tiro izan bide dira, eta zauri arin txiki batzuk baino ez dituzte egin. Dena den, polizia ikertzen ari da, nor izan den tiroak egin dituena, eta zergatik.

23:52
2017-09-29

U-1eko erreferendumari buruzko inkesta bat argitaratzekoa da, larunbatean, The National Eskozialako egunkaria, baina aurreratu du baiezkoak irabaziko duela igandean. "Mundu mailako esklusiba bat" dela dio, hitzez hitz, kazetak. Eskoziaren independentziaren aldekoa da egunkaria, eta Kataluniari sostengua agertzeko ekimen bat baino gehiago egin ditu azkeneko asteetan; #ScotsForCatalonia traola zabaldu du, adibidez. Hau du larunbateko azala:

23:49
2017-09-29

Puigdemont: "Garaipena behin betikoa izateko, igandean prozesua amaitu behar dugu"

Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak Kataluniako herriaren garaipena aldarrikatu du gaur, erreferendumaren kanpaina amaierako ekitaldian egin duen hitzartzean. "Honaino heldu gara", adierazi du, eta eskertu egin die herritarrei Kataluniako erakundeak eta "batez ere, kataluniarren eskubideak" defendatzeko mobilizatu izana.

Kataluinako gizarteak mehatxuak, gezurrak eta probokazioak garaitu dituela ziurtatu du; baita "estatu autoritarioa" ere, Espainiari erreferentzia eginez. "Ez zuen honaino bakean iristerik nahi".

Hala ere, "garaipena behin betikoa izan dadin", jendearen parte hartzera deitu du presidenteak iganderako. "Historia egiteko prest, prozesua amaitu behar dugu, aurrerabidea hasteko".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

23:31
2017-09-29
23:30
2017-09-29
23:09
2017-09-29

Puigdemont: "Ametsa zena, ikutzear gaude".

23:07
2017-09-29

Carles Puigdemont Kataluniako presidentea: "Garaipena behin betikoa izateko, igandean etxetik irten, historia aldatzeko prestatu eta prozesua burutu behar dugu".

22:54
2017-09-29

Kataluniako Auzitegi Nagusiak Generalitatearen 29 aplikazio informatiko indargabetzeko agindu du

Kataluniako hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, Guardia Zibila Kataluniako Telekomunikazio eta Teknologia Zentroan agertu da, Kataluniako Auzitegi Nagusiaren agindu bat aurkezteko. Auzitegiak Generalitatearen 29 aplikazio informatiko eteteko agindua eman dio Kataluniako Gobernuari. Auzitegiaren iritziz, eteteko agindu dituen aplikazioak urriaren 1eko erreferenduma egiteko erabili ditzake Kataluniako Gobernuak. Zehazki, botoak zenbatzeko edo boto telematikoa errazteko.

Auzitegiak Kataluniako Teknologia eta Telekomunikazioen Zentroari galdegin dio hartu ditzala beharrezko neurriak bozketa elektronikorako guneak atzemateko.

Epailearen agindua eman ostean, Guardia Zibila joan egin da zentrotik.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

22:42
2017-09-29

Sanchez: "Ez gara gaizkileak. Bozkatu nahi dugun herritarrak gara, eta munduaren begien aurrean bozkatuko dugu igandean".

22:40
2017-09-29

Sanchez: "Ez dugu beldurrik eta ez gara gutxiengo bat. Munduari erakutsiko diogu herri honen etorkizunarekin dugun konpromisoa sendoa dela. Gure duintasunarengatik, eta gure seme-alabenengatik".

22:38
2017-09-29

Jordi Sanchez ANCko presidentea: "Igandean bozkatuko dugu eta askatasuna irabaziko dugu".

22:37
2017-09-29

Cuixart: "Nazio hau altxatu da guztiari buruz erabakitzeko. Inork ez digu esango berriz zer pentsatu behar dugun".

22:36
2017-09-29

Ciuxart: "Esaten ziguten ezin zutela, baina kontua zen ez zutela nahi. Guk nahi dugu eta ahal dugu".

22:35
2017-09-29

Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidenteak azpimarratu du hamarnaka milaka herritar mobilizatuta daudela igandean erreferenduma posible egiteko.

22:31
2017-09-29

Lloveras: "Kataluniak duen indarra da hau gizarteak bultzatutako mugimendua dela, behetik gorakoa. Hori ezin da gelditu. Horrez gain, egiteko moduak ematen digu indarra. Era baketsuan egiteak".

22:28
2017-09-29

Neus Lloveras Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko presidentea: "Eskerrik asko mobilizazio urte guzti hauengatik. Gaur hemen baldin bagaude, zuei esker da".

22:26
2017-09-29

Michel Buch Kataluniako Udalerrien Elkarteko presidentea: "Espainia Korea edo Turkia baino okerragoa da".

22:14
2017-09-29

Marwick: "Asaldatu egiten nau Europako Batasunak Espainiako Estatuaren errepresioaren aurrean esku ez hartzeak".

22:12
2017-09-29

Tricia Marwick Eskoziako parlamentuko presidente ohia: "Harrituta nago erreferendumaren aldeko mobilizazioa baketsua izan dadin erakutsi duzuen sendotasunarekin".

22:03
2017-09-29

Ekitaldiko bideo bilduma bat BERRIAren Twitter kontuan:

21:50
2017-09-29
21:29
2017-09-29

Pascal (PDECat): "Gu gara demokrazia defendatzen ari garenak, eta haiek isilarazi nahi dutenak. Baina ez dugu halakorik onartuko".

21:28
2017-09-29

Marta Pascal (PDECat): "Mundu osoak ikusi du nor den Mariano Rajoy jauna. (...) Badakite barregarri geldituko direla eta beldur dira. Baina gu kalera irtengo gara, badakigulako gurea helburu justua dela".

21:26
2017-09-29

Rovira (ERC): "Ez diezaiogun utzi aukera honi ihes egiten. Igandean dena irabaziko dugu. Osasuna eta errepublika!"

21:25
2017-09-29

Rovira (ERC): "Erabaki nahi dugu guztiontzako herrialde hobe bat eraikitzeko".

21:23
2017-09-29

Marta Rovira (ERC): "Errepresio politikoa gainditu dugu. Zer pentsatzen zuten ba?"

21:22
2017-09-29

Boya (CUP): "48 gelditzen dira Kataluniako Errepublika aldarrikatzeko. Ez badugu egiten, iruzurrak jarraituko du, diktadurak jarraituko du. Baina egiten badugu, gu izango gara faxismoaren kontrako horma".

21:20
2017-09-29

Boya (CUP): "Erreferenduma loteslea da. Hala dela hoberen dakiena Espainiako Estatua da". Boyak ziurtatu du bestela Madrilek ez zituela hartuko hartu dituen neurriak.

21:18
2017-09-29

Mireia Boya (CUP): "Urriaren 1ekoa ez da mobilizazio bat, ez da parte hartze prozesu bat, autodeterminazio erreferenduma da Kataluniako Errepublikako independentzia aldarrikatzeko"

21:15
2017-09-29

Fachin (Podem): "Kataluniako herria egiten ari dena ez da inoren kontrako ezer. Kataluniako herria egiten ari dena munduarentzako oparia da".

21:15
2017-09-29

Albano Dante Fachin (Podem): "Urriaren 1ean dagoeneko gertatzen ari den zerbait gertatuko da. Independentista izan ala ez, gure eskubideak defendatuko ditugula".

21:11
2017-09-29

Jaume Asens Bartzelonako alkateordea (Catalunya en Comu): "Rajoyk ez du bidali Guardia Zibila Katalunian indarkeria dagoelako, indarkeria egotea nahi duelako baizik".

21:00
2017-09-29

Antoni Castella, Democratas de Catalunyako bozeramailea: "Azken 36 urteetan izan ez dugun aukera daukagu. Estatu Espainiarrak ezin du kataluniarren kontrako indarkeria erabili, eta gizartea batuta dago"

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:55
2017-09-29

Lluis Llachek L'Estaca abestu du, 1976. urtean Bartzelonako Kirol Jauregian egin zuen bezala.

20:33
2017-09-29

Asteburuan, Katalunian egon litezkeen prentsa askatasunaren aurkako erasoak bilduko ditu Ramon Barnils kazetari elkarteak, Media.cat webguneko lifelog batean.

19:52
2017-09-29

Google-k eten egin du On Votar 1-O aplikaziorako sarbidea, Kataluniako Auzitegi Nagusiaren aginduz. Aplikazioa Kataluniako Gobernuak sortu zuen, herritarrek erreferendumean zein bozkalekutan bozka dezaketen argitzeko.

19:50
2017-09-29

Colauk zuri bozkatuko du urriaren 1ean

Ada Colau Bartzelonako alkateak zuri bozkatuko du igandeko erreferendumean. Azaldu duenez, nahiago luke baiezkoa ala ezezkoa bozkatu, "konbentzimenduz", baina "egungo baldintzetan" boto zuria da bere jarrera "hoberen ordezkatzen duena".

Colauk berretsi egin du erreferendum adostu bat egitearen aldeko jarrera. Adierazi duenez, independentziaren aldeko eta kontrako jarreren eztabaida sakona ezinbestekoa da, bozketaren aurretik. Igandekoa "mobilizazio jendetsua, familiarra eta baketsua" izatea espero du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:38
2017-09-29

PPko kide bat eta Katalunia independentearen aldeko ekintzaile ezkertiar bat, bikote. Nola bizi ote dituzte azken aste hauek elkarrekin? Esperientzia kontatu nahi izan dute sareetan zabaldu duten ondorengo bideoan:

 

19:27
2017-09-29

Escoles Obertes plataformaren webgunea itxi du Guardia Zibilak, baina Telegram kanala irekita du informazioa zabaltzeko.

19:24
2017-09-29

Crida per la Democracia elkarteak bere webgunea berreskuratu du helbide berri batean, Guardia Zibilak aurrekoa itxi ostean. "Ematen duenez, baten batek ez du ulertu webgune bat ixteak beste bat irekitzea ekarriko duela", adierazi dute Twitterreko kontuan.

19:01
2017-09-29

Xavier Garcia Albiol PPk Kataluniako parlamentuan duen bozeramaileak, urriaren 1eko hautetsontziei buruz: "Nire emazteak horrelakoxe bat du, arropa zikinarentzako"

18:40
2017-09-29

Kanpaina amaierako ekitaldiarako azken prestaketa lanetan ari dira antolatzaileak. 19:00etan hasiko da, eta bertan da BERRIAko lantaldea.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:07
2017-09-29

Kataluniako Auzitegi Nagusiak Google-i agindu dio erreferendumari buruzko aplikazioa eta loturak ezabatzeko

Kataluniako Auzitegi Nagusiko Mercedes Arma epaileak agindua eman dio Google enpresari, urriaren 1ean non eta nola bozkatu azaltzen duten mugikorrerako aplikazioa eta informazio horretara bideratzen duten loturak ezabatzeko.

TV3 Kataluniako telebista publikoak jakitera eman duenez, Google-k Bartzelonan duen egoitzako langileak atxikita egon dira ordu batzuetan, haien lantokian.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:01
2017-09-29

Generaliteak kereila aurkeztu du Espainiako eta Kataluniako fiskal nagusien aurka

Kataluniako Justizia kontseilariak iragarri duenez, Kataluniako Gobernuak kereila aurkeztu du Espainiako eta Kataluniako fiskal nagusien kontra; alegia, Jose Manuel Maza eta Jose Maria Romero de Tejadaren aurka, hurrenez hurren. Azken aste hauetan eman dituzten aginduekin, dagozkien ahalmenak gainditu dituztela argudiatu du Mundok, eta Kataluniako Auzitegi Nagusiak erreferendumaren antolaketa ikertzeko abiatu zuen ikerketari entzungor egitea leporatu die. Azaldu duenez, epaile batek ikerketa hasiz gero, fiskaltzak ezin ditu agindu polizialak eman, ezta haien arteko koordinazioa gidatu ere.

Mundok gogor kritikatu du Espainiako Estatuaren jokabidea. "Delitua ez dena jazarri da delitu balitz bezala". Mondoren hitzetan, Espainiako legediak jasotzen du erreferendum bat egitea ezin dela delitu izan.

Justizia kontseilariak salatu du Espainiako Estatuak oinarrizko eskubideak urratu dituela, eta Kataluniako autonomia indargabetzeko Espainiako konstituzioaren 155. artikulua ezarri duela, ezkutuan. Horren adierazgarri aipatu ditu Mossos d'Esquadraren gaineko kontrola Gaurdia Zibileko koronel baten esku uzteko fiskaltzaren agindua eta Kataluniako Gobernuaren diru kontuen gaineko kontrola hartzeko Espainiako Gobernuaren esku hartzea.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:28
2017-09-29

Mundo: "Eskubideen urraketak Espainiako Estatuko instantzia guztien konplizitatea izan du".

16:27
2017-09-29

Mundo: "Guardia Zibilak uko egin dio Generalitateko kideen atxiloketen arrazoiak komunikatzeari, baita haien kokapenari buruzko informazioa emateari ere".

16:25
2017-09-29

Mundo: "Indar polizialak kazetariak identifikatu, inprentak miatu eta hedabideak mehatxatu dituzte. Adierazpen askatasuna urratu dute".

16:25
2017-09-29

Mundo: "Fiskaltzak entzungor egin dio Kataluniako Auzitegi Nagusiak erreferendumari buruz ireki duen ikerketari, eta aginduak ematen jarraitu du, halako erabakiak hartzea ez dagokion arren".

16:23
2017-09-29

Mundo: "Guardia Zibilak miaketak egin ditu epailearen baimenik gabe, eta kartazalak ireki ditu, horretarako baimenik gabe".

16:23
2017-09-29

Mundo: "Audientzia Nazionalari ez dagokio sedizio delitua ikertzea".

16:21
2017-09-29

Mundo: "Espainiako Estatuak konstituzioaren 155. artikulua ezarri du atzeko atetik".

16:21
2017-09-29

Mundo: "Fiskal batek ezin du erabaki nola antolatu behar diren indar polizialak. Legez kontrako jarduera da".

16:20
2017-09-29

Carles Mundo Kataluniako Justizia kontseilaria: "Delitua ez dena jazartzen ari da Espainiako Estatua. Erreferenduma antolatzea ez da delitua, eta hala jasotzen du Espainiako legediak ere".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:13
2017-09-29

Indarkeria ez erabiltzeko agindua eman die Traperok mossoei

Mossos d'Esquadraren buru Jose Lluis Traperok indarkeria ez erabiltzeko agindu die mossoei, barne ohar baten bidez. Oharrak jasotzen duenez, "erresistentzia pasiboaren aurrean, indarraren erabilerak ezin izango du gainditu pertsonak hauteslekuen kanpoaldera laguntzea edo poliziari agindu judizialak bete ahal izateko bidea irekiko dion korridorea irekitzea".

Salbuespena aurreikusi du mossoen buruak. "Agindua bertan behera geldituko da soilik hirugarren baten kontrako edo poliziaren aurkako erasorik baldin bada". Kasu horietan, hala ere, polizien jarduna erasotzaileengana bakarrik zuzentzeko agindu du Traperok, "sekula ez era orokorrean".

Dena den, indarkeria erabili aurretik, erabakiak izan ditzakeen ondorioak aztertu beharko direla zehaztu du Traperok, "ekidin nahi dena baino kalte handiagoa eragitea sahiestuz; bereziki, elkartutako jendearen artean adin txikikoak, adinekoak edo bestelako talde zurgarriak baldin badaude".

Traperok argitu du auzitegiaren aginduak eraikinen barrualdeari eragiten diola soilik, eta ez haren kanpoaldeari. Horrez gain, nabarmendu du mossoak soilik mossoen agintariek gidatzen dituztela. "Urriaren 1eko gure jardunaren araberakoa izango da indar polizial gisa etorkizunean izango dugun izen ona", gaineratu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:53
2017-09-29

Erreferendumari jarraipena egiteko nazioarteko batzordea Kataluniako eragileekin biltzen ari da

Israelgo eta Europako 16 herrialdetako 33 ordezkarik osatzen dute urriaren 1eko erreferendumari jarraipena egingo dion nazioarteko ordezkaritza. Taldearen buru Dimitrij Rupel da, Esloveniako Atzerri ministro ohia.

Ordezkariak haien herrialdetako parlamentariak edo europarlamentariak dira, eta korronte ideologiko desberdinetako alderditako kideak.

2014ko azaroaren 9ko galdeketan eta 2015eko irailaren 27ko hauteskundeetan egin bezala, Kataluniako Diplomazia Publikoaren Kontseiluak bilerak antolatu dizkio nazioarteko ordezkaritzari, erreferendumaren aldeko eta kontrako alderdi politiko eta gizarte eragileekin.

Gaur, Kataluniako parlamentuko presidente Carme Forcadellekin, Carles Puigdemont Kataluniako presidentearekin eta Raul Romeva Atzerri Gaietarako kontseilariarekin bildu dira ordezkariak. Bihar, alderdi politikoekin bilduko dira, besteak beste.

Ondorengoa da nazioarteko ordezkaritza osatzen duten kideen zerrenda (MEPk ordezkaria europarlamentaria dela adierazi nahi du, eta MPk bere herrialdeko parlamentaria dela):

Former Slovenian Foreign Affairs Minister Dimitrij RUPEL / Slovenia(Slovenian Democratic Party S&D)

MEP Mark DEMESMAEKER / Belgium (New-Flemish Alliance ECR Group)

MP Peter LUYKX / Belgium (New-Flemish Alliance ECR Group)

MEP Helga STEVENS / Belgium (New-Flemish Alliance ECR Group)

MP Alex AHRENDTSEN / Denmark (Danish People’s Party ECR)

MP Magni ARGE / Denmark (Member of the Faroe Islands Committee)

MP Lars ASLAN RASMUSEN / Denmark (Socialdemokraterne S&D)

MP Pelle DRAGSTED / Denmark (Enhedslisten)

MP Rasmus NORDQVIST / Denmark (Alternativet)

MP Artur TALVIK / Estonia (Vabaerakond – Free Party)

MP Simon ELO / Finland (Blue Parliamentary Group ECR)

MP Heli Maria JÄRVINEN / Finland (Vihreät – Green League Greens/EFA)

Assembly Bureau President of the Conseil Régional Occitanie / Pyrénées-Méditerranée Gerard ONESTA / France (Europe Écologie Les VertsGreens/EFA)

MP Andrej HUNKO / Germany (Die Linke GUE/NGL)

MEP Stylianos KOULOGLOU / Greece (Syriza GUE/NGL)

MP Birgitta JÓNSDÓTTIR / Iceland (Pirate Party)

MP Mick BARRY / Ireland (Socialist Party GUE/NGL)

MEP Lynn BOYLAN / Ireland (Sinn Féin GUE/NGL)

MP Eoin Ó BROIN / Ireland (Sinn Féinn GUE/NGL)

Senator Trevor Ó CLOCHARTAIGH / Ireland (Sinn Féin GUE/NGL)

MP Ksenia SVETLOVA / Israel (Liberal/Labour - Zionist Union)

MP Veiko SPOLITIS / Latvia (Independent - Former Vienotība)

Former State Secretary Emil KIRJAS / F.Y.R. Macedonia (Liberal International)

Member National Council Alain Victor Raymond FICINI / Monaco (HM Horizon Monaco)

MEP Josu JUARISTI ABAUNZ / Spain (EH Bildu GUE/NGL)

MEP María Lidia SENRA RODRÍGUEZ / Spain (Alternativa Galega de Esquerdas – Izquierda Unida GUE/NGL)

MEP Bodil VALERO / Sweden (Miljöpartiet de gröna Greens/EFA)

MEP Martina ANDERSON / UK (Sinn Féin GUE/NGL)

MP Joanna CHERRY / UK (Scottish National Party Greens/EFA)

MP Douglas CHAPMAN / UK (Scottish National Party Greens/EFA)

MEP Jill EVANS / UK (Plaid Cymru – The party of Wales Greens/EFA)

MP Lord RENNARD / UK (Liberal Democrat Party ALDE)

MP Hywel WILLIAMS / UK (Plaid Cymru – The party of Wales Greens/EFA)

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:29
2017-09-29

Finlandiako parlamentari batek Espainiako Gobernuaren presioak salatu ditu, erreferenduma babesteagatik

Mikko Karna parlamentari finlandiarrak Espainiako Gobernuaren presioak salatu ditu, Kataluniako erreferendumaren alde agertzeagatik. Manuel Camara Espainiak Finlandian duen enbaxadoreak Karnari bidalitako mezua egin du publiko parlamentari finalandiarrak. Mezuak dioenez, Finlandiak inoiz segurtasun arazoren bat baldin badu, "Kataluniaren elkartasuna bila dezake", Espainiarena beharrean.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:13
2017-09-29

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da erreferendumaren aldeko eragileen kanpaina amaierako ekitaldi bateratua. Besteren artean izango dira ANC eta Omnium elkarte subiranistak, eta PDECat, ERC, CUP, Podem, Democrates eta EUiA alderdiak.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:10
2017-09-29

Erreferendumari buruzko informazioa zabaldu eta herritarrek non bozkatu behar duten argitzeko, Cabina por la Democracia ekimena jarri du abian Omnium elkarte subiranistak. Aktore, abeslari, kirolari eta Kataluniako gizarteko hainbat arlotako pertsona ezagun jarri dituzte etxeetara deika, herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:44
2017-09-29

Arratsaldean eskoletara joateko dei egin diete herritarrei, igandera arte zabalik mantentzeko

ANC eta Omnium elkarte subiranistek herritarrei dei egin diete gaur arratsaldean eskoletara hurbiltzeko, bertan antolatu dituzten ekintzetan parte hartzera. Igandean, erreferendumerako hautesleku gisa erabili asmo diren ikastetxeak irekita mantentzea da helburua. Horretarako, txokolatadak, kirol jarduerak, pelikula proiekzioak eta izarrak behatzeko gauak antolatu dituzte, besteak beste, eskoletako arduradunek.

"Ekinaldi hau hil ala bizikoa da eskolak era baketsuan defendatu ahal izateko", adierazi du Jordi Cuixart Omniumeko presidenteak.

Eskolak igandera arte zabalik mantentzeko prestatu dituzten ekitaldiak gaur arratsaldean hasiko dira, klaseak amaitzen direnean.

ANCko presidente Jordi Sanchezek espero du poliziek eskolak ixteko agindu judiziala betearazten baldin badute, "proportzionaltasunez" jokatzea.

Jordi Cuixart Omniumeko presidentearen hitzak, ondorengo bideoan:

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:17
2017-09-29

Erreferenduma gaur egungo Konstituzioan ez dagoela onartuta dio Mendez Vigok, eta Kataluniako Gobernuari ohartarazi dio egin nahi badu, Konstituzioa aldatu beharko duela, eta hori, ezin duela egin PPren Gobernuak berak bakarrik.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:04
2017-09-29

Mendez Vigo: "Ez dago legezko bermerik eta ez beraz, ez da erreferendumik egongo. Gainera legez kanpokoa da"

14:01
2017-09-29

Mendez Vigok azpimarratu du, bera seguru dagoela mossoek epailearen agindua betetzeko dutela.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:55
2017-09-29

Mendez Vigo: "Legeak betearaziko ditu Gobernuak. Norbera da bere ekintzen erantzule, eta ondorioak onartu behar ditu". "Ideia guztiak libreki adierazi ahal izatea bermatuko dugu".

Hiru legeren kontrako helegitea jarriko du Espainiako Gobernuan Konstituzionalean.

13:50
2017-09-29

Mendez Vigo: "Legearen eta arrazoiaren kontra doa, eta txarretxi egin du gehiagoak".

Auzitegien lana goretsi du: "Presioen gainetik, legea aplikatu dute"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:42
2017-09-29

Méndez de Vigo: "Gertatzen ari den guztiaren arduradunak Kataluniako agintariak dira, eta haiek dira zuzenbide estatuaren aurrean erantzun beharko dutenak".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:40
2017-09-29

Espainiako Gobernuaren bilera ere amaitu da. Bozeramaileak bereari eutsi dio: "Igandean ez da erreferendumik egingo".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:24
2017-09-29

Botoa emateko aukera egongo da, zenbatu egingo dira, eta emaitzek zilegitasun osoa izango dute. Horixe izan da Generalitateko kideek prentsaurrekoan eman nahi izan duten mezua. Eta hitzei argazkia ere jarri diete: hautetsontzi bat erakutsi dute, bere prezinto eta guzti.

Datuak eman dituzte: bozkalekuak 09:00etatik 20:00etara egongo dira irekita. 5,3 milioi herritar daude bozkatzera deituta, haientzat 2.315 hautesleku egongo dira, eta 6.249 mahai. Eta Junquerasek azpimarratu du, normaitek mahai horiek desegiten baditu, hala ere, herritarrek izango dutela botoa emateko aukera. Bozkatzeko modu bat baino gehiago dituzte prest.

Informatu ere egingo dute, edozein hauteskundetan egiten duten bezala. Turullek ez du zehaztu zenbat agerraldi egingo dituzten, ezta noiz eta non ere, baina beraien asmoa ohiko hauteskundeetan bezala aritzea dela jakinarazi du.

Prentsaurrekoa baliatu dute herritarrei eskerrak emateko eta erreferendumari zilegitasuna aitortzeko. Turullek herritarrenganako hitzekin hasi du prentsaurrekoa. Pozik dago gizartearen jarrerarekin: "Inoiz biziko genituela uste ez genuen eskubide urraketak jasan ditugun arren, erantzuna erabat zibiko eta baketsua izan da". "Elkarbizitza da daukagun baliorik handiena, froga gogorra gainditu dugu".

Junqueras Espainiari mintzatu zaio, gazteleraz: "Kataluniako Gobernua eta hango herritarrak ez dira ezer txarra egiten ari. Etorkizuna bertako herritarren esku uztea ez da ezer txarra. Asteazkenean atxilotutako jendea jende ona da, langilea, eta kontzientziaz ari dena. Esate baterako, iruzurraren kontra gogor lan egin dute". Bestalde, Espainiak salbuespen neurriak hartu dituela salatu du, eta, horregatik, salbuespen egoera bizitzen ari dela Katalunia.

Espainiari ohartarazi dio beretzat ere aukera ona dela igandekoa: "Hau aukera ezin hobea da Kataluniako herritarrentzat, baina baita Espainiakoarentzat ere. Espainiarentzat aldaketarako aukera bat da".

Eta herritarrei, orain arteko jarrerari eutsi, eta propokazioetan ez erortzeko eskatu die: "Seguru gaude Kataluniako herritarrek bozkatu egingo dutela, beti bezain jarrera zibikoarekin, eta probokazioetan erori gabe".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:09
2017-09-29

Hautetsontzi bat erakutsi dute.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:57
2017-09-29

"Botoa emateko modu asko egongo dira".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:53
2017-09-29

Junquerasek ohartarazi du norbaitek hautetsontziak kentzen baditu edo halakoren bat gertatzen bada "herritarrek berdin-berdin" bozkatu ahal izango dutela.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:52
2017-09-29

Konstituzionalak deseginarazi zuen Hauteskunde Batzordea ordezkatuko ote duten galdetu du kazetari batek, eta Turullek erantzun dio beraiek jarritako berme mekanismo guztiak desegiteko ahaleginak egin dituela Espainiako Estatuak. Hala ere, bermeak emango dituztenak egongo direla jakinarazi du, eta akademikoki prestatutako jendea dela, baina ez du gehiago argitu: "Jakinaraziko dizuegu dagokionean":

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:47
2017-09-29

Zehaztapenik ez dute eman, baina igandean hauteskunde egunetan egin ohi diren gisako agerraldiak egingo direla jakinarazi du Turullek. Bozkalekuen irekieraren balorazioa egingo dute, parte hartzearena, kontaketa... Junquerasek gaineratu du: "Lasai, informatuta egongo zarete".

Bozkalekuak 09:00etatik 20:00etara egongo dira irekita. 5,3 milioi herritar daude bozkatzera deituta; haientzat 2.315 bozkaleku egongo dira, eta 6.249 mahai.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:37
2017-09-29

Junquerasek dio herritarrek botoa emateko aukera edukiko dutela, ezinbestean, eta, beraz, emaitzek balio osoa izango dutela, eta baita zilegitasuna ere.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:33
2017-09-29

Junqueras: "Herri baten etorkizuna bertako herritarren esku uztea ez da ezer txarra"

Oriol Junquerasen txanda orain. Gazteleraz ari da: "Kataluniako Gobernua eraginkorra da ekonomikoki", herrialdearen hazkunde ekonomikoaren inguruko datuak ematen ari da. "Denok jakitun gara Espainiarekin eta Europarekin zein interes partekatzen ditugun". Gizarte gaietan Generalitatean egin dituenak azpimarratzen ari da orain. "Lege asko egin ditugu, eta haiek guztiak baliogabetzen saiatu da Espainiako Gobernua". Generalitatea herritarren mandatuarekin arduratsua dela gaineratu du, eta bainta legebiltzarraren erabakiekin ere: "Gure eginbehar demokratikoak konpromiso erabatekoz hartzen ditugu".

"Ez dugu aukera galdu nahi errespetua, begirunea eta maitasuna azaltzeko Espainiako herri, jende, kulturari..." Espainiarekin ahalik eta harremanik onena izan nahi luke Kataluniak, Junquerasen arabera, "inguruko gainerako herriekin bezala".

"Kataluniako Gobernua eta hango herritarrak ez dira ezer txarra egiten ari. Etokizuna bertako herritarren esku uztea ez da ezer txarra. Asteazkenean atxilotutako jendea jende ona da, langilea, eta kontzientziaz ari dena. Esate baterako, iruzurraren kontra gogor lan egin dute".

Bestalde, Espainiak salbuespen neurriak hartu dituela salatu du, eta, horregatik, salbuespen egoeran dagoela Katalunia.

"Hau aukera ezin hobea da Kataluniako herritarrentzat, baina baita Espainiakoarentzat ere. Espainiarentzat aldaketarako aukera bat da. Seguru gaude Kataluniako herritarrek bozkatu egingo dutela, beti bezain jarrera zibikoarekin, eta probokazioetan erori gabe. Ahal dugun guztia egiten ari gara herritar guztiek botoa eman dezaten, baita ezezkoa eman nahi dutenek ere. Espainiako Gobernua botoa ematea debekatzen tematuta dago. Oso jarrera desberdinak dira horiek".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:19
2017-09-29

Raul Romeva, orain, azalpenak ingelesez ematen. Azpimarratu du botoa ematea ez dela delitua.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:16
2017-09-29

Lasaitasunerako deia egin du, "bozkatu nahi duenak bozkatzeko aukera izango du". Guztien eskubideak errespetatu behar direla azpimarratu du, botoa eman nahi dutenena, eta eman nahi ez dutenena.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:13
2017-09-29

Bozkatzera deituta daudenak zenbat izango diren, 2.315 bozkaleku prestatu dituztela, eta antzeko xehetasun teknikoak ematen ari da.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:13
2017-09-29

Pozik dago gizartearen jarrerarekin: "Inoiz biziko genituela uste ez genuen eskubide urraketak jasan ditugun arren, erantzun erabat zibiko eta baketsua izan da". Bozkatu ahal izateko ahal duten guztia egin dutela azpimarratu du. "Igandean bozkatu egingo dugu"

12:11
2017-09-29

Lehenik eta behin Kataluniako gizarteari eskerrak eman dizkie, erreferendumaren zein independentziaren aldeko eta kontrakoei, eduki duten jarreragatik. "Elkarbizitza da daukagun baliorik handiena, froga gogorra gainditu dugu".

Mobilizazioetan parte hartu dutenei ere, eskerrak.

12:09
2017-09-29

Jordi Turull Kataluniako Gobernuaren ordezkaria prentsaren aurrera atera berri da, igandeko erreferendumaren berri emateko.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:07
2017-09-29

Ardura guztia bere gain hartuko du Clara Ponsati Hezkuntza Kontseilariak. Gaurtik astelehena arte eskola guztien arduradun bera egiten duen agiria sinatu du, eta hala, eskola horietako zuzendariei kendu egin die erabakiak hartzeko gaitasuna, eta baita erabaki horiek hartzeagatik zigorrak jasotzeko arriskua ere.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:26
2017-09-29

Gerturatzen ari da bozketarako unea, eta tentsioa gora doa. Datuen Babeserako Espainiako Agentziak ohartarazi du mahaietan daudenek 300.000 euro arteko zigorrak jaso ditzaketela.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:06
2017-09-29
10:54
2017-09-29

GAPSren inkesta baten arabera, igandean botoa emateko asmoa dute katalanen %63k (3,4 milioi pertsona). Azken bi asteetan, Espainiako Gobernuaren jarrera ikusita, botoa ematera joatea erabaki dute 600.000 herritarrek.

Galdera egin dietenen %74,4ren ustez, modu autoritarioan jokatu du Espainiako Gobernuak, eta %92 asaldatuta daude egoerarekin.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

10:29
2017-09-29

Unio de Pagesos nekazarien sindikatuak deituta, traktoreen martxak egiten ari dira Katalunikako hainbat tokitan. "Demokrazia eta askatasuna defendatzeko". Bartzelonan, Gironan eta Camp de Tarragonan, behintzat, ari dira egiten, eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzetan amaitzeko asmoa dute.


Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:15
2017-09-29

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna