Kataluniako erreferenduma

2.262.424 boto zenbatu ahal izan dituzte, eta %90 baiezkoaren aldekoak dira

Jordi Turull Generalitatearen eledunak eman ditu datuak: 2.262.424 boto paper zenbatu dituzte; horietatik 2.020.144 baiezkoaren aldekoak dira (%90), eta 176.565, ezezkoaren aldekoak (%7,8), 45.586 boto zuriak dira (%2), eta beste 20.129 (%0,8), baliogabeak. Hainbat herritarrek emandako botoak ezin izan dituzte zenbatu. Bozkalekuz bozkaleku Espainiako Polizia eta Guardia Zibila herritarrei oldartu zaizkie, eta hautetsontzi batzuk eraman dituzte. 844dik gora zauritu daude, eta Europako hainbat agintarik kezka agertu dute ikusitakoarekin. Bideoa: Puigdemonten agerraldia.

Berria -

2017ko urriak 1

*Generalitateak esan du 670.000 lagunek ezin izan dutela botorik eman. 400 bozkalekuk ezin izan dituzte beren ateak ireki. Orotara, hiru milioi lagun inguru mobilizatu direla zehaztu dute.

*Taula per la Democraciak greba orokorrera deitu du astearterako, "estatuaren errepresioari erantzuteko".

*Mariano Rajoyk dio ez dela erreferendumik egon, eta Pedro Sanchezek Generalitatearekin elkarrizketa hasteko eskatu dio.

*Boto kutxak 07:00etan hasi dira iristen bozkalekuetara. Hainbat egunez egon dira gordeta zenbait kontsuletxetan.

*Mossoak eskoletara joan dira, baina, han bildutakoekin hitz egin ondoren, alde egin dute. Espainiako Polizia eta Guardia Zibila gogor oldartu zaizkie herritarrei, eta irudi horiek buelta eman diote munduari.

Emaitzen berri jakin aurretik, gobernuko kide guztiekin atera da Carles Puigdemont prentsaren aurrera, eta egunaren balorazioa egin du. Hainbatetan egin bezala, eskerrak eman dizkie herritarrei, erakutsi duten jarreragatik. Espainia Europaren lotsagarri dela salatu du, eta Europari mintzatu zaio: "Europako Batasunak ezin du beste aldera begiratu. Gaur eskubideen urraketa jasan dutenak europarrak dira. Entzuna, errespetatua eta aitortua izateko eskubidea irabazi du. Gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukagu. Eta indarkeria baino eskaini ezin duen estatu batetik kanpo egoteko eskubidea dugu". Kataluniako instituzioek herritarren mandatua betetzeko betebeharra dutela aurreratu du, eta jakinarazi du legebiltzarrera eramango dituela erreferendumaren emaitzak.

Zuzeneko kontakizuna

00:59
2017-10-02

Emaitzen berri jakin aurretik, egunaren balorazioa egun dute Jon Olano, Samara Velte eta Amagoia Mujika Tolaretxipi BERRIAko kazetariek Bartzelonatik.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

00:55
2017-10-02

Guztira 2.262.424 boz zenbatu ahal izan dituzte. Baina hainbat oztopo azpimarratu dituzte Jordi Turullek, Raul Romevak eta Oriol Junquerasek: neurri gabeko poliziaren indarkeria, batetik. Botoa eman ostean, poliziak ebatsi dituzten boto kutxak, bestetik. Eta, ireki ezin izan dituzten hainbat hautesleku ere zenbatu dituzte. Ondorioz, eraikin haietara joan behar zuten boto emaleek beste toki batzuetara joan behar izan dute botoa ematera.

Kazetarien galderei erantzunez, Turullek esan du erreferenduma baldintza normaletan egin izan balitz %50etik gorako partaidetza erraz gaindituko zutela, eta horregatik, izan diren baldintzak aintzat hartuta, partaidetzaren datuak oso onak direla nabarmendu du. Junquerasek honakoa gaineratu die kazetariei: "Zenbat demokrazia ezagutzen dituzue hautetsontziak lapurtzen dituztenak?".

Ez dira gutxi izan urriaren 1ak izan dituen tentsio uneak. Horiek guztiek aintzat hartuta, Turullek, Romevak eta Junquerasek esker beroak eman nahi izan dizkiete erreferenduma aurrera ateratzeko lan egin duten boluntario guztiei, berme guztiak defendatzeko lana egin dutenei.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

00:49
2017-10-02

Gora doa Katalunian independentisten kopurua.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

00:37
2017-10-02
00:33
2017-10-02
00:32
2017-10-02

Jordi Turull Kataluniako Gobernuko eledunak hasi du agerraldia, Oriol Junquerasekin eta Raul Romevarekin. Erreferenduma egin da eta bozkatu da, oztopoak oztopo. Hona emaitzak: 2.262.424 bozka zenbatu ahal izan dituzte. 2.020.144 baiezko (%90) 176.566 ezezko (%7). Txurian 45.586 (%2,03) eta baliogabeak 20.129 (%0,89).

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

00:15
2017-10-01

Nazioarteko hedabide nagusienek Espainiako Gobernuaren jokabidea txarretsi eta poliziaren neurri gabeko erabilera salatu dute izenburu nagusietan.

BBC: polizia errepresioa. Le Monde: Justifikatu gabeko indarkeria. The Guardian: Polizia indarkeria bortitza. La Stampa: hautetsontziak bahituta. The Times: Espainia zatituta, 850 zauritu eragin dituen erreferendumean. Liberation: indarraren kolpea

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

00:01
2017-10-01

Liam Cunningham Game of Thrones telesaileko aktore irlandarrak (Sir Davos telesailean) gaitzetsi egin du Espainiaren jazarpena, alderdi sozialista antikapitalista baten bideoa zabaltzearekin batera.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

23:53
2017-10-01

Espainiak galdu egin du, argi eta garbi dio The Guardian egunkariaren editorialak lerroburuan. "Espainia krisian dago eta presidenteak uko egiten diola dirudi", dio lehen lerroan. Esaten du amaieran Espainiak entzun egin beharko diola Kataluniari.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

23:51
2017-10-01

Nazioarteko begiraleek diote arrakasta izan dela gaurko erreferenduma.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

23:49
2017-10-01

Nazioarteko begiraleek uste dute erreferenduma arrakastatsua izan dela, are gehiago egin den baldintzetan eginda. Espainiako Gobernuari egotzi diote erreferenduma oztopatzea eta Europar Batasunari irtenbide batean engaiatzeko eskatu diote.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

23:47
2017-10-01

"Espainiaren historia modernoan aurrekaririk ez duen biolentzia egun bat", dio The Times egunkariak biharko zenbakian.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

23:46
2017-10-01

Nazioarteko begiraleak harrituta gelditu dira.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

23:38
2017-10-01

Omniumek eguneko irudiekin bideo hunkigarria osatu du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

23:31
2017-10-01

Marta Pascal PDeCATeko koordinatzaileak Rajoyren dimisioa eskatu du eta Kataluniak estatu independente bat edukitzeko eskubidea irabazi duela azaldu du, poliziaren kargen desproportzioaren gainetik, jendearen parte hartzea oso handia izan delako. Rajoyri egotzi dio eskubide demokratikoak urratu izana.

Bestetik, ERC Europako Batasunari eskatu dio aintzat hartzeko Espainiak izan duen jokabidea, eta aztertzeko EBtik bidaltzea. "Borra batekin eskuan agertzen denarekin hitz egitea zaila da", esan du Joan Tardak.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

23:13
2017-10-01

The National, Eskozia

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

23:07
2017-10-01

The Guardian-en azala

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

22:53
2017-10-01

Erreferendumaren emaitza baiezkoa bada, independentzia aldarrikatzeko eskaera egingo dio Puigdemontek parlamentuari

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

22:43
2017-10-01

Jordi Sanchez ANCko eledunak txalotu egin ditu Puigdemonten hitzak. Esan du datozen egunak ere oso garrantzitsuak izango direla, eta herritarrek, berriz ere, prozesua bermatzen segituko dutela.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

22:41
2017-10-01

Puigdemontek gobernu osoko kideekin egin du agerraldia. Gaurko emaitzak Kataluniako Parlamentura eramango ditu eta bere gain hartuko du subiranotasun guztia, erreferendumaren legeak jasotzen duen moduan. Herritarrek erabaki dutena gauzatuko du. Modu libre, baketsu eta demokratikoan bizi nahi dutela esan du. Uste du Espainiako Estatutik kanpo estatu libre bat eraikitzeko eskubidea irabazi dutela.

Europari dei zuzena: "Europako Batasunak ezin du beste aldera begiratu. Gaur eskubideen urraketa jasan dutenak europarrak dira. Entzuna, errespetatua eta aitortua izateko eskubidea irabazi du. Gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukagu. Eta indarkeria baino eskaini ezin duen estatu batetik kanpo egoteko eskubidea dugu".

Polizia indarkeria salatu, nazioarteak ikusi duela esan, eta babesa agertu dioten Europako agintariei eta parlamentariei eskerrak eman dizkie, Mariano Rajoyren gobernuak ezarri duen indarkeria hori salatu eta Kataluniako Gobernua babestu dutelako.

Poliziak zauritu dituen guztiak gogoan izan ditu. Baita gaur erreferenduma posible egin duten guztiak ere.

Estatuaren erantzuna indarkeria eta errepresioa izan dela esan du. Zibismoan eta modu baketsuan lanean segituko duela adierazi du, katalanarren borondatea bideratzeko.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

22:38
2017-10-01

Herritarren mandatua beteko dutela esan du Puigdemontek:

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

22:30
2017-10-01

"Kataluniak irabazi du estatu independente bat edukitzeko eskubidea". Hala esan du Marta Pascal PDeCATeko koordinatzaile nagusiak Katalunian Poliziak gaur izan duen neurriz kanpoko oldarraldiaren ondoren, eta, parte hartzea hain handia izan dela ikusita, uste du irabazia duela eskubidea. Bestetik, eskerrak eman dizkie bozkalekuak eta hautetsontziak defendatu dituzten milaka katalanei, "demokrazia ere babestu dutelako".

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

22:24
2017-10-01

Kataluniako osasun zerbitzuen arabera, 844 zauritu utzi dituzte poliziek

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

22:12
2017-10-01

Grebara deitu dutenak eragile asko dira.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

22:09
2017-10-01

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak Bartzelonatik, Plaza Kataluniatik zoriondu ditu katalanak. Uste du eguna gogorra izan dela, poliziaren errepresioak irudi latzak utzi dituela, baina, egunaren amaierara etorrita, honako hau gaineratu du: "Herritarrek historian orri oso garrantzitsua idatzi dute Kataluniarentzat, eta baita Euskal Herriarentzat ere".

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

21:53
2017-10-01

Urriaren 3an greba orokorra

ANCko eta Omniumeko presodenteak atera dira Catalunya plazan. Eskerrak eman dizkiete herritarrei, eta zorionak. "Kataluniako herriak bere iritzia eman du hautetsontzietan, makinaria errepresibo guztia martxan jarri duen Estatu baten aurrean".

Greba orokorrera deitu dute, urriaren 3an.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

21:45
2017-10-01

The Guardian agerkari britainiarrak editorialaren izenburuan honakoa jarri du: "Estatu espainiarrak galdu egin du". Editorial luze batean kontatzen du prozesuaren nondik norakoa, eta honakoa esaten amaitzen du: "Anabasa honetatik ateratzeko entzutea beharrezkoa da, batez ere herri katalana entzutea".

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

21:28
2017-10-01

Rafael Ribo Kataluniako herri defendatzaileak hainbat ikerketa hasi ditu Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak egin dituen erasoen inguruan. Jakin nahi du nork agindu dituen, eta "zein agindu zehatz" zituzten poliziek. Uste dute poliziek ez dutela bizikidetza errespetatu. Salaketak ikertuko ditu. Besteak beste, hatzak hautsi dizkiotela salatu duen neskarenak. Halaber, "eraso sexual bortitza" jasan du, eta ikertuko du horren ardura nork duen.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

21:22
2017-10-01

CCOO eta UGTk adierazpen bateratua atera dute. Espainiak Katalunian egin duen errepresioa salatu dute. Uste dute irtenbidea ez dela indarkeria, "elkarrizketa eta demokrazia" baizik.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

21:21
2017-10-01

Albert Rivera Ciudadanoseko buruak esan du "lotsa eta tristura" sentitu duela gaur, eta ez duela berriz halakorik errepikatzea nahi. Rajoyrekin elkarrizketa bideak irekita mantentzen segituko du.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

21:15
2017-10-01

Generalitateak Espainiako Polizia eta Guardia Zibila salatu ditu

Bartzelonako zazpigarren instrukzio auzitegiak diligentziak abiatu ditu, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak gaur egun osoan izan duten harrera aztertzeko. Izan ere, bi horien kontrako salaketa jarri du Generalitateak, hautetsontziak kentzera joan denean neurrigabeko indarkeria erabili duela uste duelako.

Ez da hori Kataluniako Auzitegi Nagusiak abiatutako ikerketa bakarra. Auzitegiak jakinarazi du norbanakoek ere jarri dituztela salaketak bi polizia horien kontra, eta ikertuko dituztela esan du. Baina Mossos d'Esquadraren jarrera ere aztertuko du, haiek beraien lana ez dutela behar bezala egin salatu dutelako beste norbanako batzuek.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:52
2017-10-01

Sanchezek "konponbide politikoa" bilatzeko eskatu dio Rajoyri

Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiak Poliziaren jarrera salatu du.

"Kontsultaren helburua Kataluniako gizartea zatitzea zen. Ez zuen bermerik, eta espero dut ez dutela baliatuko alde bakarreko independentzia aldarrikatzeko". PPri babesa eskaini dio: "Siglen gainetik interes orokorra zaindu behar da. Sezesionistek elkarbizitza hankaz gora bota nahi dute".

"Kontsultak demokraziaren kontzeptua desitxuratzen du". Arduragabekeria egotzi die Generalitateko agintariei, "hutsera jauzi egin dute, desakatoan erortzeko". Politika kalera eramatea egotzi die, eta indarkeria irudien erantzuleak haiek ere badirela azpimarratu. "Legebiltzarraren erdiari eta Kataluniako gizartearen erdiari beren ikuspuntua inposatu diete".

Hala ere, Katalunian independentistek indar handia dutela onartu du, eta ohartarazi du horri ezin zaiola erantzun ez balego bezala. "Berritze demokratiko nazionala" behar dela dio, eta azpimarratu du arazoak konpontzeko modurik txarrera "ezer ez egitea" dela.

Itxaropenerako deia egin du, hala ere. "Negoziazio politikorako prozesua" abiatzeko eskatu dio Rajoyri. "Zuzenbide estatuaren alde dago PSOE, gobernu hau izanda ere, eta ditugun ezberdintasun handiak izanda ere". Hori argi utzita, bere lana bete eta negoziaziorako prozesua abiatzeko eskatu dio berriz ere Rajoyri; "haren egitekoa da". "Negoziatu dezala, negoziatu, eta akordioa lortu. Irtenbide politikoa topatu behar du".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:43
2017-10-01

Rajoyk galderarik gabeko agerraldi bat egin berri du. Esan duenez, "Espainiakoa demokrazia jatorra, tolerantea baina irmoa da, eta zuzenbide estatua berme guztiekin betetzen duena".

"Gaur ez da autodeterminazioaren erreferendumik egon Katalunian. Gaur denek ikusi dugu lege baliabide guztiak lasai eta eraginkortasunez erabili dituztela segurtasun indarrek".

Uste du Kataluniako prozesua gidatu zutenek "haurren doktrinatzea, eta epaile eta kazetarien jazarpena baliatu dutela". Horien guztien arduradunak gaurko bozketa antolatu dutenak direla esan du. "Legea bortxatu dutenak eta bizikidetza urratu dutenak dira. Ez daude errudun gehiago". Mobilizazio ilegal batean parte hartu dutela esan du; "ulertzen dut haien frustrazioa".

Rajoyk esan du kataluniar gehienek ez dutela parte hartu nahi izan gaurko erreferendumean. "Gehien-gehienak legezko pertsonak direla erakutsi dute. Ez ikusiarena egin diote galdeketaren deialdiari, eta haiek eskertu nahi ditut. Zibismo eta oinarrizko printzipioen oinarriak erakutsi dute".

Epaile eta fiskalei eskerrak eman dizkie, legea apliikatu dutelako. Polizia ere biziki eskertu du.

"Europaren eta nazioarteko komunitatearen babesa eskertu nahi dut, gure ordena konstituzionala jokoan zegoela ulertu duelako".

Bihar "ordena" berrezartzea espero du. Parlamentuan ordezkaritza duten alderdiekin bildu nahi duela esan du, eta iragarri du Kongresuan bere agerraldia eskatuko duela.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

20:41
2017-10-01

Cochereseko bozkalekuan hautetsontziak itxi dituztenean.

Lara Madinabeitia

Lara Madinabeitia

20:21
2017-10-01

Botoak zenbatzen hasi dira. Jazarpenaren, oztopoen eta oldarraldiaren gainetik, eta lehen zundaketen arabera, uste dute hiru milioi pertsonak bozkatu dutela.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

20:18
2017-10-01

Guztira, 761 lagun zauritu ditu gaur Poliziak. Bi larri, eta 128 ospitaleratuta daude. Gehienak, Bartzelonan, Lleidan eta Gironan.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

20:16
2017-10-01

Hauteskunde gaueko ekitaldi handia Katalunia plazan egitekoak dira.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:13
2017-10-01

Gauean, 22:00etan, lapiko jotzeak antolatu dituzte Euskal Herriko herri guztietan

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

20:12
2017-10-01

Bozkalekuak zabalik mantendu dituzten tokietan, jendea pozez lehertu da haiek itxi dituztenean.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:10
2017-10-01

Euskal Herrian ere egun guztian egin dira Kataluniako herriari elkartasuna agertzeko elkarretaratzeak eta manifestazioak. Irudian, Usurbilgoa.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

20:09
2017-10-01

Toki batzuetara Polizia ez da agertu, baina ez da egun erraza izan inon.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:09
2017-10-01

Amaitu da bozkatzeko garaia. Orain, kontaketa eta balorazioak hasiko dira.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:07
2017-10-01

L'Hospitaleten botopaperak kontatzen ari dira: 'Si' askoren artean 'No' gutxi batzuk entzuten dira.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

20:07
2017-10-01

Oriol Junqueras CCOOren egoitzatik atera da. Greba orokor baterako deialdi orokorra egon daiteke.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

20:02
2017-10-01

Bozkalekuak ixten ari dira, jendearen txalo artean.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

20:00
2017-10-01

Pablo Iglesias Podemoseko buruak Rajoyren gobernuaren jarrera txarretsi du. Pedro Sanchezen PSOEri egotzi dio beste aldera begiratu izana, eta PP gobernutik ateratzeko eta Ciudadanosekin batera "oposizioan jartzeko" eskua luzatu dio berriro.

Erreferendum hitzartua da irtenbiderako giltza, Iglesiasen ustez.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

19:47
2017-10-01

Mundu osoan ikusi dira Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren indarkeriazko irudiak. Asaldatu egin dira asko, eta salaketa publikoa egin dute batzuek. Pribatuan aritu dira beste batzuk.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:42
2017-10-01

Sevillan ere jendetza atera da kalera Kataluniako herriarekin bat egiteko.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

19:41
2017-10-01

Angela Merkelek Mariano Rajoyri deitu dio, Holger Zschaepitz kazetari alemaniarrak jakinarazi duenez. Kontu hartu dio 465 zauritu eragin dituelako Poliziak.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

19:32
2017-10-01

Parte hartzearen datu batzuk ematen hasi dira. Cervellón, erroldaren %68k parte hartu dute 18:00etarako; Taradelen, %72k, 19:00etarako; Vilassar de Marren, %60k,18:00etarako; Sant Cugat del Vallèsen, %47k, 18:00etarako; Matadeperan, %62k.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

19:22
2017-10-01

Ada Colau Bartzelonako alkateak "koldarra" deitu dio Mariano Rajoyri, eta dimititu dezala eskatu du, ez delako gai izan irtenbide politiko bat emateko. Familien aurka, herritarren aurka, Polizia oldarkor bidali izana salatu du. Colauk esan du Bartzelonak herritarrak babestuko dituela eta beharrezko bideak irekiko dituela gaur oinarrizko eskubideak urratu zaizkien herritarrei babesa emateko.

Berme guztiak dituen erreferenduma eskatu du, "gaur herritarrek pairatu dutena ezin da zigorgabe geratu, eta herritarrek merezi dute euren etorkizuna erabakitzea".

Eskerrak eman dizkie boluntarioei, botoa eman ahal izan duelako. Ihes egin dio zer bozkatu duen argitzeari, eta salbuespen egoera salatu du, herritarren antolakuntzari esker bozkatu ahal izan duela gogoratu du, eta hori eskertu. "Hori da garrantzitsuena".

19:20
2017-10-01

Suhiltzaileekiko miresmena, egunetik egunera handiago da Katalunian. Herritarrak babesten aritu dira gaur toki batzuetan, Poliziari aurre eginez.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:02
2017-10-01

Sonia Farre En Comu Podemeko Kongresuko diputatuak baiezkoa bozkatu du. Txio batean eman du horren berri: "Bozkatu dut! Itxarotea merezi izan du! Eta orain kontaketaren zain!"

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

19:01
2017-10-01
18:47
2017-10-01

Turull Generalitateko eledunak herritarrak zoriondu ditu, duin eta alai eutsi diotelako egunari. Esan du ezin izan dela normal bozkatu. Poliziek 319 bozkaleku itxi dituzte. Zaurituak 465 izan dira; "basakeria" bat izan da Poliziak egin duena. "Espainiako Estatuak oinarrizko eskubideak urratu ditu, eta nazioarteko auzitegietan erantzun beharko du. Nazioarteko buruzagiek izan dute horren berri".

Kontaketa zaila izango dela esan du, eta pazientzia eskatu du. Oraindik ere bozka daitekeela esan du.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

18:40
2017-10-01

Jeremy Corbin Erresuma Batuko Alderdi Laboristako buruak Theresa May lehen ministroari eskatu dio zuzenean Rajoyri eska diezaiola polizia indarkeria gera dezala Katalunian. "Irtenbide politiko bat eta erakunde krisi hau bidera dezan" eska diezaiola galdegin du Corbinek.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

18:39
2017-10-01

Jendetza botoa ematen Gironan

Girona hirian hiru bozkaleku besterik ez da gelditzen irekita. Haietan jendetza dago: botoa emateko ilaran batzuk, eta bozkalekua babesteko beste batzuk.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:36
2017-10-01

Barne Sailak jakinarazi duenez, sei pertsona atxilotu dituzte Bartzelonan, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak erresistentzia, desobedientzia eta autoritatearen aurkako atentatua egotzita.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

18:31
2017-10-01

Europako Parlamentuko ALDE liberalen taldeko buruzagiak, Guy Verhofstadtek "irtenbide negoziatua" eskatu du Kataluniarako. EAJ talde horren barruan dago, baita Ciudadanos ere. Gaur izandako indarkeria gaitzetsi du: "Ez dut Espainiako barneko arazoetan sartu nahi, baina gaur Katalunian gertatutakoa gaitzesten dut, erabat".

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

18:26
2017-10-01

Martin Schulz Alemaniako SPD alderdi sozialdemokratako buruak ere kezkagarritzat jo du gaur Katalunian gertatu dena. "Madril eta Bartzelona" artean elkarrizketa lortu behar dela esan du. Modu horretan, gaur Europako hainbat agintariri gehitu zaie, Espainiaren jarrera kezkagarritzat joz. Kritika horien aurrean, Espainiako Gobernuak erantzun bat ematera behartuta ikusi du bere burua, eta aurten Europako beste herrialde batzuetan izan diren oldarraldiak gogorarazi ditu.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

18:20
2017-10-01

Barça Hubeko Jordi Monesek ere dimisioa eman du, RAC1en arabera, Bartzelonak futbol partida jokatu duelako. Las Palmasen aurka ateak itxita jokatu dute, eta 3 eta 0 irabazi du.

18:18
2017-10-01

CGTk greba orokorrera deitu du astearterako, urriaren 3rako.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

18:16
2017-10-01

Anna Gabriel CUPko kideak asteartean greba orokorrean parte hartzera deitu du

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

18:10
2017-10-01

Anna Gabriel CUPeko kideak eskatu du jendeak batuta segitzeko. Azken egunetan, eta, batez ere gaur, testuinguruak bultzatuta, intuizioz eta irudimenez herritarrek elkartuta botoa emateko oztopoei aurre egin dieten moduan, eusteko, eta "ahalduntze herrikoiak" indarrean segitzeko deia egin du.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

18:06
2017-10-01

Sei epailek Mossoen aurkako salaketak ikertuko dituzte, erreferenduma debekatu ez dutelakoan Kataluniako Justizia Auzitegiak agindu zien moduan.

18:03
2017-10-01

Gomazko pilotaz begian jo duten gizonak begia gal dezake. Salaketa bat jartzea aztertzen ari dira. Zaurituak 465 dira guztira.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

17:57
2017-10-01

Botoak zenbatu eta eskola ixten

Gironako Eixiems ikastetxea ixtea erabaki dute mahaietako arduradunek. Gironan irekita gelditzen zen bozkaleku bakarrenetakoa zen, eta ikaragarri boto pila jaso dituzte goizean ireki dutenetik orain arte. Zurrumurrua zegoen Polizia bertara zihoala. Jende ugari elkartu da erresistentziarako. Hala ere, hautetsontzietan zeuden botoak ez galtzeko, Polizia etorri aurretik haiek zenbatu eta eskola ixtea erabaki dute.

Beste toki batzuetan ere erabaki bera hartzen ari dira.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

17:56
2017-10-01

Bartzelona futbol taldeko nazioarteko eta erakunde arteko harremanen lehendakariordeak, Carles Vilarrubik, dimititu egin du futbol partida jokatzea erabaki dutelako, nahiz eta ate itxiekin izan. Gaurko egoeran Bartzelonak ez zuela jokatu behar uste zuen Vilarrubik.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

17:52
2017-10-01

"PPren errepresioaren aurka" elkarretaratzera deitu dute gaur, 19:00etan, Madrilen, Solen. 25S koordinakundeak deitu du elkarretaratzera, 'Madril errepresioaren aurka, errepublikaren alde, erabakitzeko eskubidearen alde' lelopean. Podemosek bat egin du.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

17:46
2017-10-01

Negar gasa

Aiguaviva herrian negar gasa erabili du Guardia Zibilak. 80 bat lagun bazkaltzen ari ziren Guardia Zibila joan denean. Erresistentzia egiten hasi dira, eta gasa bota die Guardia Zibilak. "Ezin genuen arnasa hartu eta azkura sentitu dugu begietan. Orduantxe oldartu dira", esan du lekuko batek.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

17:43
2017-10-01

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak 465 pertsona zauritu dituzte oldarraldietan, Generalitateko Larrialdietarako Zerbitzuak arratsaldean emandako datuen arabera; haietako bi, larri. Gizonezkoak dira biak. Horietako bat gomazko pilota batekin jo dute begian. Legez, gomazko pilotak debekatuta daude Katalunian, 2014tik; hain zuzen, Esther Quintanak 2012an manifestazio batean begia galdu zuenetik gomazko piloten ondorioz. Beste gizonezko bat ere larri dago, bozkaleku batean Polizia sartu denean, tentsio giroan, bihotzekoak eman dio.

Poliziaren oldarraldiak toki ugaritan izan dira Katalunia osoan. Oldarraldi nagusiak, besteak beste, Sant Julià de Ramisen, Bartzelonako Ramon Llull institutuan, Barcelonetako Infant Jesus eskolan, Gironan eta Sabadellen izan dira orain artean. Azken horretan eman behar zuen botoa Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

17:32
2017-10-01

Eixiems ikastetxean polizia joaten denerako prestatzen ari dira. Jendetza elkartu da, eta haien denak ondo antolatzen saiatzen ari dira. Suhiltzaileak dituzte lagun.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

17:25
2017-10-01

Euskal Herrian Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketak ari dira egiten. Gaur, agurretan, Katalunia ezinbesteko mintzagai.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

17:22
2017-10-01

Gironan oso bozkaleku gutxi gelditzen dira irekita. Eixiems ikastetxekoa da bat. Polizia etor daitekeelako, gero eta jende gehiago ari da elkartzen ikastetxe horretako atarian. Udalbiltzarekin joandako behatzaile batzuk ere han dira.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

17:15
2017-10-01

Adolfo Muñoz: "Ezin da herri oso bat espetxeratu"

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak babes osoa agertu dio berriz ere Kataluniako gizarteari. "Estatuaren errepresioak ez du geratuko herri antolatu baten borondatea, zeina erakundeetako ordezkarien ausardia politikoari lotuta dagoen. Borroka demokratikoaren orri hunkigarri bat idazten ari zarete Europan".

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

17:10
2017-10-01

Camp Nou hutsik dela jokatuko dute gaur Bartzelonak eta Las Palmasek, Bartzelonak partida atzeratzeko egindako eskaera Federazioak atzera bota ostean. Irudian, 'Democracia' leloa agertzen da pantaila batean, Camp Noun. Irudia El Carrusel Deportivo-k jarri du sarean.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

17:04
2017-10-01

Espainiako Barne Ministerioaren arabera, hiru lagun atxilotu dituzte; haietako bat adingabea.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:59
2017-10-01

Granadan Kataluniako erreferendumari babesa emateko elkarretaratzea egin dute. Han ere oldartu egin da Espainiako Polizia. Borrakadaka desegin dute elkarretaratzea.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

16:52
2017-10-01

Ez dute erraz jarri zenbait tokitan hautetsontziak lapurtzea

Bozkalekuak ireki orduko hasi dira guardia zibilak eta Espainiako poliziak boto kutxak lapurtzen. Zenbait tokitan, baina, ez diete erraz jarri.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

16:45
2017-10-01

Zailtasunak zailtasun, bozkatzen segitzen dute

Boto emaileak toki gehienetan ilara luzeak egiten ari dira botoa eman ahal izateko. Zailtasun tekniko zein fisikoen gainetik, eutsi egiten diote. Boluntario askoren lana ere azpimarratzekoa da, botoa eman nahi dutenei bidea irekiz, botoa ematera lagunduz.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

16:45
2017-10-01
16:39
2017-10-01

Nazioarteko babes zabala

Nazioarten babes zabala jasotzen ari dira Kataluniako herritarrak. Nazioarteko zenbait erakundek eta hedabidek Espainiako Gobernuaren jarrera salatzeaz gain, hainbat hiritan babesa ematera atera dira herritarrak. Irudia, Londresen egindako elkarretaratzea.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

16:37
2017-10-01

Ultraeskuindarrek independentista bat jipoitu dute Plaça Catalunyan

Ultraeskuindar talde bat gazte independentista bat jipoitu du Bartzelonako erdigunean, Katalunia plazan. Herritarrek esku hartu dute, eta lortu dute gazte independentista hortik ateratzea.

Gurutze Izagirre

Gurutze Izagirre

16:27
2017-10-01

Bozkalekuetan geratzera deitu dituzte herritarrak. Esan dute batzuetan jende gutxi geratzen ari direla, eta hautetsontziak babesik gabe daudela. Zenbait lekuetan 19:00etarako espero dituzte poliziak; besteak beste, Gironan.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

15:57
2017-10-01

Jazarpenak jarraitzen du arratsaldean ere. Gironan suhiltzaileei oldartu zaie Espainiako Polizia. Tarragonan salatu dute auzoz auzo doazela hautetsontzien bila.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

15:44
2017-10-01

L'Hospitaleteko alkate eta PSCko lehen idazkari Nuria Marin kalera atera da gaur erreferenduma babesten ari ziren herritarren alde, nahiz eta erreferendumaren kontrakoa izan. Espainiako Polizia L'Hospitaletera iritsi dela jakin duenean, Espainiako Gobernuaren ordezkariari eskatu dio ezer ez egiteko, normaltasuna zela nagusi. Institutu batean Polizia herritarrei oldartzen ari zitzaiela jakin duenean, poliziaburuari eskatu dio operatiboa bertan behera uzteko eta hiri horretatik joateko.

Joan direnean, institutu batera joan da: "Kristalak apurtzen eta jendea jotzen sartu dira. Erabat lekuz kanpo zegoen, eta oso penagarria da. Zaurituak daude, eta batzuek antsietateak jota daude", esan du.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

15:27
2017-10-01

Bozkaleku gehienak zabalik

Generalitateko eledun Jordi Turullek jakinarazi duenez, bozkalekuen %96 zabalik daude egunotan.

Parte hartze datuei dagokienez, berriz, Turullek aurreratu du zenbait tokitan %50 ingurukoa izan dela; baina ez du datu gehiagorik eman nahi izan.

Bitartean gune askotan ilaran jarraitzen du jendeak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

15:26
2017-10-01

Mossoen eta Guardia Zibilaren arteko tentsioa ere izan da bozkaleku batzuetan.

 

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:19
2017-10-01

Sormena ere bada hautetsontziak babesteko erreminta.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:01
2017-10-01

Angels Martinez Podem-eko diputatua, botoa ematen. Ezkerreko militante beteranoa Katalunian, handik kanpo ezagun egin zen Erreferendumerako Legea onartu zuten osoko bilkuran PPkoek utzitako Espainiako banderak kendu zituelako.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

14:53
2017-10-01

Espainiako Poliziak El Periódico Kataluniako egunkariko kazetari bat jo du. Hala jaso du unea kazetariak berak.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

14:52
2017-10-01

Generalitateak Europan salatuko du Espainiako polizien idarkeria "kriminala"

Raul Romeva Kataluniako Atzerri Gaietarako kontseilariak ohartarazi du Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren "indarkeria kriminalak" arriskuan jartzen duela Europaren irudia, "giza eskubideen bermatzaile" gisa, eta iragarri du haien jokabidea Europako erakundeetan salatuko dutela.

Poliziek 337 zauritu eragin dituzte, Kataluniako Gobernuaren arabera. Generalitateak elkartasuna adierazi die zaurituei, eta eskatu die erietxera joan daitezela, egiaztagiri medikua eska dezatela eta aurkez dezatela salaketa bat Mossoen aurrean.

Jordi Turull Kataluniako Gobernuko bozeramaileak salatu du poliziek gobernuko Hezkuntza kontseilariari eraso diotela. "Hori ez da Europako inongo tokitan gertatzen".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:50
2017-10-01

Bartzelona-Las Palmas partida bertan behera utzi dutela argitaratu dute hedabide batzuek. El Mundo Deportivo-ren arabera, bertan behera utzi dute Poliziak ezin zuelako estadioan eta inguruan segurtasuna bermatu.

16:15ean jokatzekoa zen Nou Campen, eta goizean Bartzelonak eskatu du bertan behera uzteko.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

14:47
2017-10-01

Katalunian jende anitz nazioarteko agintarien isiltasunaz kexu da. Aginte postuak ez dituzten ordezkariak lehenago eta gehiago mintzatu dira, baina bertzeak ere pixkanaka hasi dira zerbait erraten. EB Europako Batasunean, Belgikako lehen ministroaren ondoren, Esloveniakoaren adierazpena:

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

14:44
2017-10-01

Espainiako Gobernuko eta PPko ordezkariak bi ideia nagusi ari dira errepikatzen egin dituzten agerraldi guztietan: ezin zaio erreferenduma deitu —Poliziak eta Guardia Zibilak paratutako trabek eragotzi dutela diote—, eta Poliziaren eta Guardia Zibilaren indarkeria "proportzionala" ari da izaten.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

14:37
2017-10-01

Jean-Luc Melenchon Frantzia Intsumisoa ezkerreko alderdiko sortzailea: "Espainiako Estatuak sosegua galdu du. Nazioa ezin da izan alkandora hertsagarri bat".

Eta Jeremy Corbyn Erresuma Batuko Alderdi Laboristako liderrak Poliziaren indarkeria salatu du.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

14:24
2017-10-01

Jordi Turull Kataluniako Gobernuko bozeramaileak eman du datu berria: 337 lagun zauritu dituzte Espainiako poliziek eta guardia zibilek, "batzuk larri". "A por ellos oihuari erantzun bertzerik ez diote egin". Mariano Rajoy Espainiako presidentea eta "PPren gobernua" egin ditu erantzule.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

14:21
2017-10-01

300 zauritu baino gehiago eragin dituzte Espainiako poliziek

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak 337 zauritu eragin dituzte erreferendumaren kontrako oldarraldietan, Kataluniako Gobernuaren arabera. Horietatik, gutxienez 54 lagunek zauri larriak dituztela jakinarazi du SEM Kataluniako emergentzia zerbitzuak, eta zaurituetako bati ebakuntza egin behar diote begian, gomazko pilota batekin jo duelako poliziak. Gomazko piloten erabilera debekatuta dago Katalunian, 2014. urteaz geroztik.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:17
2017-10-01

Soraya Saenz de Santamari Espainiako presidenteordearen agerraldia: "Zuzenbide estatuak, proportzionaltasunarekin, erreferenduma eragotzi du". Zoidoren eta PPko bertze ordezkarien bidetik, gaurkoa ezin dela erreferendum baten gisan hartu adierazi du. Espainiako polizien eta guardia zibilen jarduna goraipatu du. "Helburua ez dira pertsonak izan, hauteskundeetarako materiala, baizik". Generalitateari eta erreferendumaren aldeko alderdiei erran die "iruzurra" berehala gelditzeko. "Ez du helmuga onik".

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

14:09
2017-10-01

Bartzelona futbol taldeak gaurko ligako partida bertan behera uzteko eskatua du (16:15ean da, Nou Campen). Las Palmasek, berriz, jokalarien kamisetetan Espainiako bandera bat paratzea erabaki du. "Espainiako bandera gure jantzian paratuta inork deitu ez duen alegiazko galdeketa batean bozkatu nahi dugu: Espainiaren batasunean sinesten dugu". Adierazpen osoa hemen

Kataluniako Futbol Federazioak bertan behera utzi ditu maila txikiagoko partida guztiak.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

13:59
2017-10-01

Segur aski, EB Europako Batasuneko estatu bateko agintari goren baten lehenbiziko adierazpena. Charles Michel Belgikako lehen ministroa: "Indarkeria ezin da inoiz izan erantzuna!".

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

13:47
2017-10-01

Louis Aliot Frantziako Fronte Nazionaleko presidenteordea, "elkarrizketa eta negoziazioa" eskatzen.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

13:42
2017-10-01

Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak La Sexta kateari: "Lortu dute nahi zuten argazkia; orain, berreskuratu dezatela seny-a". Generalitateari eskatu dio "antzerkia" gelditzeko.

Espainiako Barne Ministerioak adierazi du 11 polizia eta guardia zibil zauritu direla. Guardia Zibilak dio "jazarpena" eta "probokazioak" jasaten ari dela, baina "proportzionaltasunez" jokatzen ari dela.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

13:30
2017-10-01

Miquel Iceta PSCko burua: "Bozketa simulakro bat egiten ari den herri mobilizazio garrantzitsua indarkeriaz eragozteko ahalegina gelditzeko eskatzen dugu". Carles Puigdemont Kataluniako presidenteari eta Mariano Rajoy Espainiakoari elkarrizketak hasteko edo hauteskundeak aitzinatzeko eskatu die.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

13:20
2017-10-01

Artur Mas Kataluniako presidente ohiari elkarrizketa TV3n. Erran du egunaren bukaeran ikusiko dela ea bozketak balioko ote duen edo ez. Oraingoz, "eguneko irudiarekin" gelditu behar dela uste du: "Estatu bortitz bat, estatu zapaltzaile bat, herri baketsu baten kontra". Mezua eman die Espainiako oposizioko alderdiei: "Kataluniako herriak zentsura mozio bat egin dio gaur Mariano Rajoyri". Masen arabera, "Kataluniako herriaren zati handi bat Espainiako Estatutik banatu da gaur". Hasieran "Espainiatik" erran du, baina errandakoa zuzendu du ondoren.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

13:06
2017-10-01

Botoa ematea posible den bozkalekuen zerrenda eman du Generalitateak.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:04
2017-10-01

Bartzelonako Sant Pau ospitalean ebakuntza ari zaizkio egiten Espainiako Poliziak pilotakada batekin zauritutako herritar bati. Kataluniako larrialdi zerbitzuen arabera, poliziek hiru herritar larri zauritu dituzte. Guztira, goizean min hartutakoak 38 direla erran du. Generalitateak zaurituei erran die salaketak paratu ditzatela Mossos d'Esquadraren polizia-etxeetan.

Kataluniako Parlamentuak 2013an debekatu zituen gomazko pilotak. Esther Quintanaren kasuak azkartu zuen debekua eskatzeko herri ekimena —2012ko greba orokor batean begi bat galdu zuen mossoek jaurti zioten pilotakada baten ondorioz—.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

13:01
2017-10-01

J.K. Rowling idazle eskoziarra, Harry Potter-en sagaren egilea: "Nazkagarria" eta "justifikaziorik gabea". 2014an, Eskoziako erreferendumaren aitzinetik, idazki bat egin zuen independentziaren aurka zegoela azaltzeko.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

12:53
2017-10-01

Kataluniari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea Baionan,

Donibane Garazin,

eta Maulen.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

12:46
2017-10-01

Urkullu: "Sahiestu ditzagun egoera traumatikoak"

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du atsekabez bizi duela Katalunian gertatzen dena, eta "egoera traumatikoak" sahiestera deitu du, "amildegira gerturatzen jarraitu aurretik". Gaurko gertakariek Kataluniako eta Espainiako gobernuen arteko elkarrizketa zaildu dezaketela ohartarazi du Urkulluk. Bien arteko s olasa "guztiz beharrezkoa" da, haren esanetan.

Lehendakariak berretsi egin du adostutako erreferendumaren aldeko jarrera.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

12:29
2017-10-01

Lapiko jotzera deitu dute Euskal Herrian, 22:00etarako

Sare sozialen bidez ari da zabaltzen lapiko-jotze deialdia, "espainiar bortizkeriaren, errepresioaren eta inposizioaren aurka", 22:00etan. Euskal Herriko herri guztietara zabaldu dute deia. "Entzun gaitzatela Madrilen eta mundo osoan", dio mezuak.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

12:29
2017-10-01

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroaren mezuak. "Gero eta kezkatuago" dago egoerarekin, eta Poliziaren indarkeria gaitzesteko eskatu du. Espainiari jarrera aldatzea galdegin dio, "norbait larri zauritu aitzinetik".

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

12:22
2017-10-01

Hedabide batzuek jakinarazi dutenez, Bartzelona futbol taldeak ligako gaurko partida bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Futbol Federazioari. 16:15ean jokatzekoa da Nou Campen, Las Palmasen aurka.

Gerard Pique Bartzelonako jokalariak botoa eman du.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

12:18
2017-10-01

Espainiako poliziak jendearen gainera jauzika, eskaileretatik beheiti bultzaka, ostikoak, ileetatik tiraka...

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

12:07
2017-10-01

Cornellako Fontsanta auzoa. Bozkatu nahi zutenei erasoka.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

12:01
2017-10-01

Carles Puigdemonten deklarazio instituzionala. "Milaka herritar bozkalekuak defendatzen" ari direla erran du, eta "mirespena eta emozioa" sortzen diola horrek. "Borrak hautetsontzien kontra" erabili direla salatu du. "Batzuk lotsaren irudiarekin geldituko dira, eta bertzeak, duintasunarenarekin".

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

12:00
2017-10-01

Irudi ikusgarriak biltzen ditu bideo honek. Espainiako Polizia Bartzelonako Ramon Llul ikastetxearen barruan, botopaperak eta hautetsontziak herritarrei eskuetatik kentzen.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:55
2017-10-01

Xavi Hernandez Bartzelona futbol taldeko jokalari ohia eta Espainiako selekzioarekin munduko txapeldun izandakoa: "Katalunian gaur gertatzen ari dena lotsagarria da. Ezin da onartu herrialde demokratiko batean jendeak ezin bozkatu ahal izatea. Nire babes osoa bozkatzeko eskubidea modu baketsuan bete nahi duen jende guztiari".

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

11:53
2017-10-01

Espainiako poliziek 38 pertsona zauritu dituzte, eta horietako hiru larri daude

Kataluniako Gobernuaren datuak dira. Espainiako polizien oldarraldien ondorioz, 38 lagun daude zaurituta, eta horietatik hiru egoera larrian daude.

Erreferendumeko bozkalekuak babesteko elkarretaratu diren herritarren aurka oldartu da Polizia, hautetsontziak eta botopaperak eramateko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:38
2017-10-01

Espainiako poliziak Gironako eskola batean itxita zegoen hesiaren gainetik jauzi egiten.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

11:33
2017-10-01

Espainiako Barne Ministerioak dio Guardia Zibilak bertan behera utzi duela errolda unibertsala, eta, horren arabera, une honetan pertsona batek bi aldiz bozkatu ahal du ondorioz. Bozketa debekatzen saiatu dira, eta orain zilegitasuna kendu nahi diote, bi aldiz bozkatu daitekeela esanez.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

11:32
2017-10-01

Udalbiltzak ordezkari talde bat bidali du Kataluniara, nazioarteko gonbidatu gisa. Euskal Herri osoko 100 hautetsi daude bertan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:29
2017-10-01

Motza izan da Puigdemonten agerraldia. Sant Julia de Ramisko alkatea izan du ondoan, eta jendetza inguruan, presidentearen aldeko oihuak egiten. Puigdemontek jakinarazia zuen herri horretan emanen zuela botoa 09:30ean, baina ordu hori baino lehen Guardia Zibila agertu da, eta indarrez sartu da, bozkalekuaren kanpoan zegoen jendearen aurka oldartu ondoren. Puigdemontek Cornella del Terri herrian eman du botoa, geroago.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

11:24
2017-10-01

Puigdemont: "Gaur Espainiako Estatuak orain arte galdu duena baino gehiago galdu du. Gaur Kataluniako herriak orain arte irabazi duena baino gehiago irabazi du".

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

11:24
2017-10-01

Puigdemont: "Espainiako Estatuaren indarkeria justifikatu gabeak eta proportziorik gabeak ez du bozketa eragotzi, eta gaurko inkognita guztiak argitu ditu: zer zen urriaren 1a, demokrazia".

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

11:22
2017-10-01

Puigdemonten lehenbiziko adierazpenak jendaurrean: "Indarkeria, borrak, gomazko pilotak modu baketsuan bozkalekuetan bildu den jendearen aurka. Uste dut gaur dena errana dagoela".

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

11:17
2017-10-01

Sant Julia de Ramisko bozkalkura ailegatu da Puigdemont.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

11:12
2017-10-01

TV3ek dio poliziek 40 pertsona zauritu dituztela Lleidan.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

11:01
2017-10-01

Argazkia lehenago hedatu da, baina Puigdemont presidenteak Twitterreko kontu pertsonaletik ere jakinarazi du botoa eman duela.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

11:00
2017-10-01

Mahaien %73 irekita daudela nabarmendu du Kataluniako Gobernuak

Jordi Turull Kataluniako Gobernuko bozeramaileak ontzat eman du gaur goizean bozkatzeko ahalbidetu den mahai kopurua. Adierazi duenez, bozkalekuen %73 irekita daude eta herritarrak normaltasunez ari dira bozkatzen mahai horietan.

Espainiako Estatuaren "blokeo eta eraso informatikoak" direla eta, "pazientzia" eskatu die herritarrei. Mahaietako arduradunek aurreikusita zituzten gorabeherentzako laguntza teknikorako baliabideak dituztela azaldu du.

Informazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:57
2017-10-01

Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak ere oraintxe eman du botoa. "Espainiako Estatuak azaldu beharko du zer ari den egiten Katalunian gaur".

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

10:50
2017-10-01

"Munduak epaituko du"

Katalunian gertatzen ari dena gaitzetsi du EH Bilduko eledun Maddalen Iriartek, ohartaraziz herritarrek epaituko dutela "nork eraso dion demokraziari".

Josu Juaristi europarlamentariarekin eta Bakartxo Ruiz diputatuarekin batera joana da Iriarte Kataluniako erreferendumari babesa ematera.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:36
2017-10-01

Nuria Parlon Santa Coloma de Grameneteko alkate eta PSCko lehen idazkariordea, Mariano Rajoy Espainiako presidentearen dimisioa eskatzen duen traolarekin.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

10:30
2017-10-01

Espainiako Polizia tiroka Bartzelonan.

Poliziek jaurtitako gomazko pilota bat.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

10:26
2017-10-01

Ferran Pedret PSCko diputatua: "Politikaren porrot ikaragarria".

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

10:19
2017-10-01

Artur Mas Kataluniako presidente ohia bozkatzera joan berri da Bartzelonako Infant Jesus eskolara.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:17
2017-10-01

Junqueras: "Ikusten ari gara zein ari den izaten bertze pertsona batzuen eta bertze erakunde batzuen jarrera. Mundu guztia ari da hori ikusten".

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

10:15
2017-10-01

Junqueras: "Herri honek beharrezko bide guztiak topatuko ditu demokrazia defendatzeko".

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

10:07
2017-10-01

Sareetan hedatzen ari dira Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren indarkeriaren irudiak.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

09:57
2017-10-01

Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak eman du botoa. Cornella del Terri herrian eman du. Sant Julia de Ramisen emanen zuela errana zuen. Guardia Zibila indarrez sartu da Sant Julia de Ramisko bozkalekuan gaur goizean.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

09:55
2017-10-01

Ada Colau Bartzelonako alkateak koldar esan dio Mariano Rajoyri, eta hiriburua poliziaz bete duela salatu du.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

09:54
2017-10-01

Podemosen kritika gogorrak. Albano-Dante Fachin Kataluniako adarreko idazkari nagusia eta Pablo Iglesias Espainiako Podemosen idazkari nagusia:

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

09:45
2017-10-01

Ada Colau, Bartzelonako alkatea

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

09:32
2017-10-01

Enric Millo Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkaria: "Egin nahi ez genuena egitera behartuta gaude". Mariano Rajoy Espainiako presidenteak irailaren 15ean aitzinatu zuen mehatxua: "Egin nahi ez duguna egitera behartuko gaituzte". Millok agerraldia egin du Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan. Mossoak kritikatu ditu, Guardia Zibila eta Espainiako Polizia egiten ari direna haiek egin behar zutelakoan. "Baina irizpide politikoa nagusitu da". Millok erran du guardia zibilen eta polizien helburuak ez direla "pertsonak", erreferendumerako materiala baizik.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

09:30
2017-10-01

Guardia Zibila Interneterako konexioa mozten ari dela salatu du Escoles Obertes plataformak. Sakelakoak, kargagailuak eta luzagarriak eramateko eskatu diete herritarrei.

09:17
2017-10-01

Guardia Zibila sartu aitzinetik, hautetsontziak gorde dituzte Sant Julia de Ramisen. TV3k zuzenean eman du.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

09:14
2017-10-01

Guardia Zibila herritarrei oldartu zaie Sant Julia de Ramisen. Jon Olano Urain BERRIAko kazetaria bideoa bidaltzen ari da handik, zuzenean.

09:11
2017-10-01

Guardia Zibila Sant Julia de Ramisen

Guardia Zibila heldu da Gironako Sant Julia de Ramis herrira, eta bozkalekurako sarrera irteerak itxi ditu. Jendea sartzen saiatu denean, indarrez kanporatu du. Herri horretan bozkatzekoa da Carles Puigdemont presidentea.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:00
2017-10-01

Jordi Sanchez ANC Kataluniako Biltzar Nazionaleko presidentearen eta Jordi Cuixart Omnium Culturalekoaren gomendioak herritarrei, Polizia leku batzuetan bozketa trabatzeko ahaleginean hasi dela eta. Lasaitasunerako eta erresistentzia baketsurako deia

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

08:54
2017-10-01

Carles Puigdemont Kataluniako presidentearen eguneko lehenbiziko mezua. 09:30ean bozkatzekoa da, Gironan

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

08:49
2017-10-01

Erreferenduma "desegina" dela dio Espainiako Gobernuak

Bozkalekuak irekitzeko 45 minutu falta zirela bozkatzeko arauak aldatu izanak "errespetagarritasun demokratikoaren zantzu oro desagerrarazi" duela adierazi dute Espainiako Gobernuko iturriek.

"Historian lehen aldiz, bozkatzeko 45 minutu falta direnean arauak aldatu dituzte, emaitza eurek nahi dutena izan dadin. Irailaren 6an eta 7an gertatutakoa demokratikoki lotsagarria izan bazen, gaurkoa bozketa lotsagarria da".

Jordi Turull Generalitateko bozeramaileak jakinarazi du errolda unibertsala erabiliko dutela, hau da, herritarrek Katalunia osoko bozkalekuetan bozkatu ahalko dutela.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

08:46
2017-10-01

Bartzelonako portutik ez dira polizia guztiak uniformea jantzita atera. Terradellen, kaleko arroparekin jantzita zegoen polizia bat identifikatu dute bozkalekuaren barruan. Txalo artean joanarazi dute. Idurre Eskisabelek kontatu digu.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

08:22
2017-10-01

Bartzelonan Hizkuntza Eskola Ofizialeko bozkalekuan mossoek boto kutxak eraman dituen taxi gidaria identifikatu dute. Han dute autoa geldi.

Mossoen aurrean Poloniako desobedientzia lekukotza bat irakurri du emakume batek Bartzelonako bozkaleku batean.

Azkenean, joan egin dira mossoak.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

08:18
2017-10-01

Hasi dira bozkatzeko ilarak sortzen

09:00etan irekitzekoak dira bozkalekuak, baina jada ilara luzeak sortzen hasi dira.

Mikel Rodriguez

Mikel Rodriguez

07:38
2017-10-01

Kataluniarrek edozein bozkalekutan eman ahalko dute botoa

Errolda unibertsala erabiliko du Kataluniako Gobernuak erreferendumerako. Hau da, errolda bakarra izango da, eta herritarrek edozein bozkalekutan bozkatzeko aukera izango dute.

Espainiako Estatuak Generalitatearen hauteskunde sistemaren kontra egin dituen erasoak salatu ditu Jordi Turull Kataluinako Gobernuko bozeramailleak. Haren esanetan, erreferenduma "bermeekin" egiteko modua izango da, nahiz eta ez den egingo Generalitateak "nahiko lukeen" moduan.

Hala, dagokien bozkalekua itxia duten herritarrek beste edozeinetan bozkatzeko aukera izango dute, errolda unibertsalaren sistemari jarraikiz. Horretarako, Generalitateak sistema elektroniko gehigarri bat erabiliko du, erroladaren kontrola eramateko ohiko sistemaz gain, eta mahaiko kideek errolda osoa kontsultatzeko aukera izango dute, bozkatzaileak aurretik botoa eman ez duela ziurtatzeko.

Kataluniako Gobernuaren helburua da "guztiek bozkatzeko aukera izatea, bozkaleku bakar batek irekita jarraitzen duen artean".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

07:06
2017-10-01

Euskal Herriko hainbat suhitzaile Katalunian dira, erreferenduma babesteko

Euskal Herritik hainbat suhitzaile joan dira Kataluniara, gaurko erreferenduma egin ahal izateko languntza ematera. Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkide eta suhiltzaileak bideo batean azaldu duenez, ANCk egindako laguntza eskariari erantzun diote, eta haien eginkizuna izango da jendeak bozkatu ahal izateko segurtasun hesiak eratzea eta liskarrak eragoztea.

Otero eta beste hainbat suhitzaile Santa Colomako eskola batean daude.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

07:03
2017-10-01

06:00etan amaitu da mossoek bozkalekuak husteko epea. Lekukoek adierazi dutenez, zenbaitzuetara joan dira, eta han zeudenei joan egin behar dutela esan diete. Horiek ezetz erantzun dute, ordea, eta txaloka hasi dira. 06:00ak pasatu ostean hasi dira bozkalekuetan hautetsontziak eta botopaperak jartzen.

Ordubete geroago, 07:00etan, bozkaleku bakar bat ere ez dute itxi. Bi ordu besterik ez dira falta erreferenduma hasteko, eta ilara luzeak ari dira sortzen bozkatzeko. Espainiako Barne Ministerioak dio bozkaleku gehienak itxita daudela, baina 04:00etan 1.124tan zegoen jendeak bozkatzeko eskubidea babesteko.

Kataluniako Auzitegi Nagusiak ostiralean agindua eman zuen 06:00etarako hautetsontziak eta botopaperak kentzeko. Uniformea jantzita joan behar dute mossoek, eta bozkalekuetan daudenak identifikatu behar dituzte, horiek hustu eta ixteko. Osasun etxeak hustu ezin direnez, horietan erreferendumarekin lotutako edozein jardunbide uzteko eskatu behar dute.

Pasatu dira 06:00ak, ordea, eta normaltasuna da nagusi.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

06:14
2017-10-01

Hautetsontziak eta botopaperak prest daude Badalonako Can Casacuberta liburutegian. Txalo artean hartu dituzte. Ehunka pertsona bildu dira han, Poliziak bozkalekua itxi ez dezan. Epailearen aginduaren arabera, eraikinak hutsik behar luke 06:00etan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

06:09
2017-10-01

Guardia Zibila, Bartzelonko Portutik ateratzen

06:00ak arte zuten baimena erreferendumaren aldekoek ikastetxeetan egoteko. Ordubete lehenago hasi dira Guardia Zibilaren ibilgailuak Bartzelonako portutik ateratzen. Guztira, 10.000-12.000 polizia gehiago dira egunotan Katalunian, gehienak bi itsasontzitan pilatuta.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

05:50
2017-10-01

Eraso bakarrak, erreferendumaren kontrakoek eragindakoak

Lapiko hotsa izan da bart bozkatzeko gogoa adierazteko, baina gaua lasai joan da gainerakoan. Izan dira salbuespenak, ordea, eta erreferendumaren kontra daudenek eragin dituzte. Hainbat lagunek salatu dute zenbait pertsona bozkalekuen barruan daudenei oldartu zaizkiela. TV3i adierazi diote, adibidez, Badalonako Sant Jordi ikastetxean ateak jotzen aritu direla "Viva España" oihukatuz, eta hesiak ere pasatu dituztela. TV3k jakinarazi leku horretan Espainiako banderak zeramatzaten batzuek auto baten lau gurpilak zulatu dizkietela.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

05:41
2017-10-01

Jendea bozkalekuen sarreratan pilatzen ari da. Polizia iristen denean herri harresi bat egitea da helburua, ez ditzaten bozkalekuak itxi. TV3ek dio iritsi eta iritsi ari dela jendea. Mossos d'Esquadra eta Espainiako Polizia hurbildu dira horietako batzuetara, baina oraingoz ez dute ezer egin.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

05:38
2017-10-01

Assamblea Pagesa nekazarien elkarteak jakinarazi du traktoreak jarri dituztela 30 herritan.

Lleida: Alcano, Alcarras, Algerri, Almenar, Agramunt, Aspa, Les Avellanes i Santa Linya, Barbens, Barruera, Belianes, Bellcaire, Bellpuig, Les Borges Blanques, El Cogul, L'Espluga Calba, La Fuliola, Juneda, Llardecans, Malda, Pont de Suert, Preixens, La Sentiu de Sio, Sort, Vall de Boi, Vall Fosca, Vallbona de les Monges eta Vilanova de Segria.

Bartzelona: Vic, Tordera eta Mataro.

Girona: Sant Julia de Ramis.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

05:35
2017-10-01

Polizia ere hasi da mugitzen

Mugimendua geroz eta handiagoa da bozkalekuen inguruan. Gaua eskoletan pasatu dutenak atera dira jada kalera, eta jendea biltzen ari da. Bartzelonako portuan ere hasi da mugimendua, TV3 Kataluniako telebistak jakinarazi duenez. Espero da 06:00etatik aurrera iristea Polizia.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

05:31
2017-10-01

"Gabon! Sants-eko eskola batean gaude, itxialdian, eta bertako askori izugarri gustatu zaie gaurko azala. Hainbatek poster gisa nahiko luketela esan digute. Zorionak!". Mezu hori helarazi dute BERRIAra bart gauean. Hau da BERRIAren gaurko lehen orria.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

05:21
2017-10-01

Geroz eta jende gehiago ari da biltzen bozkalekuetara.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

05:09
2017-10-01

Bozketa eguna da gaur Katalunian, eta BERRIAk 05:00etatik emango du gaur han gertatzen denaren berri. Bozkalekuetan 04:30ean piztu dituzte argiak, baina 09:00ak arte ezingo da bozkatu. Espainiako Polizia ere Tarragonan mugitzen hasi delako zurrumurrua dabil.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna