KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

Gero eta gaitzespen ahots gehiago Euskal Herrian eta munduan

Espainiako Poliziaren jokabide neurrigabea gaitzetsi eta kezka agertu dute, besteak beste, Belgikako, Esloveniako eta Eskoziako lehen ministroek. EBko goi kargudunak, oraingoz, isilik daude. Angela Merkelek Mariano Rajoyri telefonoz deitu diola zabaldu du Alemaniako prentsak. Nicolas Madurok ere gaitzetsi du Espainiak indarra erabili izana.

Berria -

2017ko urriak 1

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak uste du Mariano Rajoyk "munduari" kontuak eman beharko dizkiola Katalunian egin duen esku-hartzea dela-eta. "Nire elkartasun osoa Kataluniako herriari. Demokraziarako, askatasunerako eta lasaitasunerako eskubide osoa du".

Europako Batasuneko kargudun nagusiek ez EBko estatu nagusietako buruek ez dute zuzenean hitz egin gaur Kataluniako erreferendumaren karietara jazo denari buruz, baina badirudi mugimendu batzuk izan direla. Die Welt egunkariko Holger Zschaepitz editorearen arabera, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak telefonoz deitu dio Mariano Rajoyri gaur Espainiako indar armatuek Katalunian eragin dituzten zaurituei buruz galdezka.

Erresuma Batuko Atzerri gaietarako ministro Boris Johnsonek "kezka" agertu du Katalunian iznaiko liskarrengatik, baina aldi berean gogoratu du erreferenduma ez dela egin Espainiako Konstituzioaren barruan. "Espero dugu egoera lasaituko dela", esan du.

Korsikako Asanbleako presidente Jean-Guy Talamoni, berriz,  Bartzelonan bertan izan da errefereduma babesten.

 

Sare sozialetean irudiak zabaldu ahala, Europako lehen mailako hainbat politikarik euren gaitzespena agertu dute Twitterren: Belgikako lehen ministroak azpimarratu du indarkeria inoiz ezin dela izan erantzuna, eta "elkarrizketa politikoa"  eskatu du; Esloveniako lehen ministroak aitortu du "kezkatuta" dagoela, eta "soluzio baketsuak eta legea" aldarrikatu ditu; eta, Eskoziako lehen ministroak ere "gaitzetsi" egin du Poliziaren indarkeria.

Halaber, badira Madrilen jarduna salatu duten gobernu karguetatik kanpoko politikariak ere: Jeremy Corbyn, Erresuma Batuko laboristen burua; Benoit Hamon, Frantziako Gobernuko Hezkuntza ministro ohia; Giannis Varufakis, Greziako Finantza ministro ohia; Gerry Adams, Irlandako Sinn Feinn alderdiko burua... Euskal Herriko hainbat politikarik ere arbuiatu dute polizien indarrezko esku hartzea. Hona hemen Twitterren bildutako erreakzio nagusiak:

Martin Schulz, Alemaniako SPD alderdi sozialdemokrataren burua:

Benoit Hamon, Frantziako Hezkuntza ministro ohia:

Paglo Iglesias, Podemoseko burua:

Giannis Varufakis, Greziako Finantza ministro ohia :

Miro Cerar, Esloveniako lehen ministroa:

Jeremy Corbyn, Erresuma Batuko laboristen burua:

Jean-Luc Melenchon, Frantzia Intsumisoko sortzailea:

Charles Michel, Belgikako lehen ministroa:

Nicola Sturgeon, Eskoziako lehen ministroa:

Gerry Adams, Irlandako Sinn Feinn alderdiko burua:

J. K. Rolling, Erresuma Batuko idazlea:

Gaurko gertakariek Kataluniako eta Espainiako gobernuen arteko elkarrizketa zaildu dezaketela ohartarazi du Urkulluk. Bi gobernuen arteko elkarrizketa "guztiz beharrezkoa" da, haren esanetan.

Lehendakariak berretsi egin du adostutako erreferendumaren aldeko jarrera. Kanadaren eta Quebecen, eta Erresuma Batuaren eta Eskoziaren adibideak jarri ditu mahai gainean. "Eredu baliagarriak izan daitezke irtenbide politiko bat eskaintzeko, betiere lege babesa duen itundutako erreferendum bat antolatzeko. Eredu hauek eskaintzen dute, elkarrizketaren bidez, gure gizarteak egun eskatzen eta merezi duen irtenbide politikoa".

Andoni Ortuzar, EAJko presidentea:

Iluntzean, ondokoa idatzi zuen:

Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak ere idatzi du Twitterren:

Arnaldo Otegik txalotu egin du kataluniarren erantzuna, eta herria eraikitzen jarraitzeko deia egin die, "herriak egiten duelako historia". Hain zuzen ere, Katalunian dira EH Bilduko hainbat ordezkari, erreferendumari babesa adierazteko. Nazioarteko begirale lanetan dabil Josu Juaristi eurodiputatua, Sant Boi de Llobregat herrian.

Harekin batera joanak dira Maddalen Iriarte eta Bakartxo Ruiz diputatuak. Iriartek gogor gaitzetsi du Espainiako Gobernuaren jarrera eta baita segurtasun indarren erantzuna ere, eta ohartarazi du munduak epaituko duela nork eraso dion herriari.

Koldo Martinez, Nafarroako Parlamentuko Geroa Bai-ren eledunak ere eman du bere iritzia:

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna