KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

Polizien jokabide "kriminala" salatu du Kataluniako Gobernuak

Goizean goizetik hasi dute erreferendumaren kontrako erasoaldia Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak. Bozkalekuetan hautetsontziak babesteko bilduta zeuden herritarrei oldartu zaizkie, bortizki, eta 300 zauirtu baino gehiago eragin dituzte, Generalitatearen datuen arabera. Horietako batzuk, larriak.

Espainiako Polizia erreferendumaren aldeko herritarren kontr oldartuta, Tarragonan.
Espainiako Polizia erreferendumaren aldeko herritarren kontr oldartuta, Tarragonan. Jaume Sellart / EFE

Berria -

2017ko urriak 1

Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak boza ematekoa zuen bozkalekuan, Sant Julià de Ramiseko ikastetxean, agertu da lehenik Guardia Zibila, 09:00 inguruan. Hautetsontziak babestean ari ziren herritarrak eraikinaren kanpoaldean pilatu dira, eta harresi bat osatu dute Poliziari bidea oztopatzeko. Guardia Zibilak harresia bortizki desegiten zuen bitartean, hauteskunde mahaiko kideek hautetsontziak gorde dituzte. Azkenean, Poliziak lortu du ikastetxera sartzea, baina ez ditu hautetsontziak atzeman, eta alde egin du.

Antzera aritu da Polizia gainontzeko bozkalekuetan ere: herritarrak erresistentzia baketsuan, eta polizia oldartuta, indarkeria neurrigabez. Poliziaren lehen helburuetakoa izan da Kataluniako Parlamentuko presidente Carme Forcadellek bozkatu behar zuen bozkalekua ere.

Kataluniako Gobernuaren hitzetan, Espainiako segurtasun indarren jokabidea "kriminala" izan da, eta iragarri du Europako erakundeetan salatuko duela. Jordi Turullek bozkalekuak itxi aurreko agerraldian gaineratu du nazioarteko epaitegien aurrean erantzun beharko duela. Herritarren kontrako erasoak gaitzetsi ditu Generalitateak. Bereziki, Kataluniako Hezkuntza ministro Clara Ponsatiren kontrakoa.

Horrez gain, zaurituetako bati ebakuntza egin behar izan diote, Poliziak gomazko pilotaz jo duelako begian. Generalitateak gogorarazi du gomazko piloten erabilera debekatuta dagoela Katalunian, 2014. urteaz geroztik.

Kataluniako Gobernua ez da izan polizien bortizkeria salatu duen bakarra. Nazioartetik hainbat gaitzespen mezu zabaldu dira sare sozialetan.

Hala jaso dute sare sozialetan berehala zabaldu diren hainbat bideok:

 

 

 

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna