Gizartea

Mendizale bat hil da Leze kobazuloko inguruetan, eroriko bat izanda

Arabako Asparrena herrian dago koba; eskaladan ibiltzen direnen ohiko topalekua da

Arantxa Iraola -

2017ko urriak 7

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, gaur eguerdian gertatu da ezbeharra; Leze kobaren inguruetan gizonezko bat erori da, 80 metro inguru egin ditu beheraka, arbola baten goiko aldean geratu da, eta larrialdi zerbitzuak harengana heldu direnerako, hilotz zen. Aguraingo suhiltzaileek eta Ertzaintzako erreskate taldeek parte hartu dute operazioan.

Inguruan zebiltzan hainbat lekukoren arabera, Leze kobazuloaren inguruan eskalatzaile asko batzen badira ere, hildako gizona ez zen ari eskalatzen, eta horretarako tresneriarik ere ez zeraman gainean. Zabaldutako lehen datuen arabera, 30-50 urte artean zituen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna