EZBEHARRA

Gizonezko bat hil da Castron itsaslabar batetik erorita

Hildakoa Gallartako bizilaguna zen, 56 urtekoa. Castroko itsaslabar batetik erori da arrantzan ari zela.

Berria

2017ko urriak 12

Kantabriako gobernuak jakinarazi duenez, ezbeharra 08:00ak aldera gertatu da Castroko Cerdigo itsaslabarrean. Hildako gizona beste bi pertsonekin batera ari zen arrantzan erori denean, eta haren lagunek larrialdi zerbitzuetara deitu dute ezbeharraz jabetu direnean. Erreskate zerbitzuek gizonaren gorpua atzeman dute itsasoan, eta urtetaik atera ondoren hura suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna