KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

Espainiako polizien "gehiegizko indarkeria" salatu du Human Rights Watchek

Giza eskubideen aldeko elkarteak Kataluniako erreferendumean izan ziren gertakariak ikertu eta txostena argitaratu du. Ikerketarako oinarri hartu ditu urriaren 1eko argazkiak, bideoak eta poliziaren indarkeriaren hainbat biktimen testigantzak.

Herritar talde bat era baketsuan erresistitzen Espainiako Poliziaren aurrean, urriaren 1ean, Bartzelonan. /
Herritar talde bat era baketsuan erresistitzen Espainiako Poliziaren aurrean, urriaren 1ean, Bartzelonan. / Alberto Estevez/EFE

Berria

2017ko urriak 12

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak mila zauritu baino gehiago utzi zituzten Katalunian, autodeterminazio erreferenduma egin zen egunean. Human Rights Watch elkarteak urriaren 1ean izan ziren gertakariak aztertu ditu eta ondorioztatu du Espainiako segurtasun indarren indarkeria "gehiegizkoa" izan zela. "Poliziak legea izan zezakeen bere alde, baina horrek ez dio eskubidea ematen manifestari baketsuen aurka indarkeria erabiltzeko", adierazi du Kartik Raj ikerlariak.

Txostenak jasotzen duenez, "momentu hauetan bereziki garrantzitsua da agintariek giza eskubideak errespetatzea, biltzeko eskubidea, adierazpen askatasuna eta zuzenbide estatua barne". Elkarteak dei egin die Kataluniako eta Espainiako gobernuei urriaren 1eko indarkeriari buruzko ikerketa independente batekin elkarlanean aritzera.

Human Rights Watchek gogorarazi du Espainiako Estatuak Giza Eskubideen Europako Hitzarmena eta Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Hitzarmena izenpetu dituela. Ohartarazi duenez, estatuak ezin du indarkeria neurriz gain erabili, herritar batzuk legearen aurka jarduten badute ere, ezin dituelako urratu herritarrei dagozkien eskubideak.

Kataluniako Gobernuko hainbat kidek ikerketaren ondorioei oihartzun eman diete sare sozialetan:

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna