Futbola

Realak kalitate handiagoa du (2-0)

Azken hamar minutuetan sarturiko bi goli esker irabazi du Alavesen aurkako derbia

Kevin Realekoa eta Medran Alavesekoa baloiarengatik borrokan.
Kevin Realekoa eta Medran Alavesekoa baloiarengatik borrokan. A. R. H. / EFE

Imanol Magro Eizmendi -

2017ko urriak 14

Golak:  0-1: Oiartzabalek (76. min.). 0-2: Elustondok (80. min.).

Realak fin dabil ate aurrean, eta eraginkortasun hori agerian utzi du Mendizorrotzan. Alavesek bere arean sartuta itxaron dio kontraerasoaren zain. Estrategiak emaitza ona eman dio hasieran, aukera hobeak izan dituelako. Realak, bitartean, ezin zuen zirrikiturik aurkitu, azken txanpara hobeto iritsi den arren. Kalitate tanta bat behar zuen, eta Mikel Oiartzabalek jarri du jaurtiketa eder batekin (1-0, 76. min.). Alavesek ez du erreakzionatzeko betarik izan, hurrengo jokaldian jaso baitu 0-2koa, gaizki zaindutako korner batean.

Garaipen honekin, Realak azken asteetako bolada txarra eten du, eta zazpigarren postura igo da. Alavesek, aldiz, azken aurreko postuan dago oraindik ere.