Kataluniako erreferenduma

155.aren aurretik independentzia deklaratzea nahi du CUPek

Kataluniako Legebiltzarrean gehiengo independentista osatzen duten taldeen artean desadostasuna sortzen ari dira. Junts Pel Siko kide eta Puigdemoten gobernuko kide izanda espero zitekeen gisan, ERC ados agertu da Puigdemontek idatzi duen gutunarekin, eta babes osoa eman dio. CUP, baina, ez dago pozik.

Benet Salellas artxiboko irudi batean. /
Benet Salellas artxiboko irudi batean. / Marta PĂ©rez/Efe

Berria -

2017ko urriak 16

CUP negoziaketak egitearen alde dago, baina uste du negoziaketak egiteko ezinbestekoa dela Espainiak Katalunia subjektu politiko gisara onartzea. Hori independentzia deklaratuta bakarrik gerta daitekeela uste du. Horregatik, Espainiak 155. artikulua aplikatu aurretik indepedentzia deklaratzeko eskatu dio Generalitateari. "Autodefentsarako instrumentua" litzateke, Benet Salellas diputatuaren arabera.

CUPen ustez, Kataluniako Legebiltzarrari egiteko gelditzen zaion bakarra independentzia deklaratzea da, eta estatu gisa eratzen hastea. Gaur 15:30ean bozeramaileen batzordea elkartzekoa da, hurrengo osoko bilkurako gai ordena erabakitzeko. Bilkura hori monografikoa izatea nahi du CUPek, eta independentzia aldarrikatzeko baliatzea.

Sergi Sabria ERCko kideak alderdiaren zuzendaritzaren bileraren ostean hitz egin du. Ez du argi esan, baina ulertzera eman du ez daudela CUPen eskaera betetzearen alde. Puigdemontek emandako bi hilabeteko epea ontzat jo baitu. Nolanahi ere, bere papera ezinbestekoa dela jakinarazi dio CUPi, eta Legebiltzarretik ez joateko eskatu dio: "Ez dezagula gehiengoa galdu". Independentismoari indarra ematen diona batasuna dela uste du, eta ERCk ez duela hura galtzerik nahi azpimarratu ostean, argi utzi du CUPekin elkarlanean jarraitzeko ahal duten guztia egingo dutela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna