Negoziazio kolektiboa

Bizkaiko bulegoetako langileek manifestazioa egingo dute bihar

Herrialde mailako lan hitzarmena berreskuratu nahi dute ELAk, LABek eta ESKk, baina Cebekek negoziazioa "blokatuta" duela salatu dute.

Bulego bat Lemazan.
Bulego bat Lemazan. Marisol Ramirez / Argazki Press

Irune Lasa

2017ko urriak 25

Zortzi bilkura egin dituzte ELA, LAB eta ESK sindikatuetako delegatuek Cebek Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioko ordezkariekin baina haietatik ez da aurrerapauso erabakigarririk lortu. Gauzak horrela, eta ostiralean bi aldeek Lan Harremanen Kontseiluaren bulegoetan berriz ere bilera dutela ikusita, Bizkaiko bulegoetako langilean manifestaziora deitu dituzten bihar arratsalderako Bilbon. Gatazka honek, gutxi gorabehera 25.000 langileri eragiten die.

Bizkaiko bulegoetako beharginen lan baldintzak ezartzen zituen azken herrialdeko hitzarmena 2012. urteko abenduan iraungi zen. Orduz geroztik, sindikatuen arabera, lau urteotan ez dira sektoreko soldatak berritu, ezta subrogazio eskubidea bermatu ere. Aurtengo martxoan abiatu ziren berriz herrialde mailako ituna adosteko negoziazioak. Baina Cebekek haiek "blokatuta" dituela uste dute ELAk, LABek eta ESKk, patronalak hitzarmenaren "funtsezko bi oinarri, gutxieneko bermea eta antzinatasuna, edukiz hustu eta ezabatu nahi dituelako".

Langileen ordezkarien arabera, herrialdeko hitzarmena are beharrezkoagoa da kontutan hartzen bada Bizkaiko zenbait bulegotan Aholkularitzetako eta Ingeniaritzetako Espainiako hitzarmenak aplikatzen hasi direla, "baldintza soziolaboral negargarriekin".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna