Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Mundua Independentzia deklaratu du Kataluniako Parlamentuak

Publizitatea

Mundua

Independentzia deklaratu du Kataluniako Parlamentuak

Kataluniako Errepublika aldarrikatu du Parlamentuak, eta Generalitateari eratzeko prozesua abiatzeko eskatu dio, Trantsizio Legean jasota dagoen bezala. Junts pel Si-k eta CUPek aurkeztutako ebazpenak 70 boto jaso ditu alde eta 10 kontra; bi boto zuri egon dira. Ciudadanos, PSC eta PPko diputatuek ganbera utzi dute. Espainiako Gobernuak Generalitatea kargugabetu du eta esan du Katalunian bozak egingo direla abenduaren 21ean. Independentziaren aldekoak bozketaren emaitza ospatzen hasi dira kalean.
Parlamentuaren kanpoaldean bildutakoak, independentzia deklarazioa ospatzen. /
Parlamentuaren kanpoaldean bildutakoak, independentzia deklarazioa ospatzen. / Alberto Estevez, EFE

* Parlamentuko talde guztiek aurkeztu dituzte ebazpenak, baina soilik Junts pel Si eta CUPena atera da aurrera.

* Lehenik prozesu konstituziogilea eratzea onartu dute, eta gero, bozketa sekretu batean, hitzaurrean independentzia deklarazioa jasotzen zuen proposamena, lehena.

* Kataluniako Parlamentuan hainbat herritako alkateek jarraitu dute saioa, eta kanpoan 15.000 herritar bildu dira.

* Espainiako Senatuan Kataluniaren autonomia bertan behera uztea onartu dute: 214 boto alde, 47 kontra eta abstentzio batekin.

*Espainiako Ministroen Kontseiluak kargugabetu egin ditu Puigdemont eta Generalitateko kontseilari guztiak. Abenduaren 21ean hauteskundeak egingo direla esan du.

Zuzeneko kontakizuna

22:03
2017-10-27

22:02
2017-10-27

22:01
2017-10-27

Bartzelonan, Gracia Pasealekuan, ultrek bi gazte jipoitu dituztela zabaldu dute hainbat hedabidek. Erietxera eraman dituzte. CICeko ikasle adingabe batzuei eraso egin dietela jakinarazi du El Punt Avui kazetak.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

21:42
2017-10-27

Generalitateak gaur bertan egin du independentzia deklaratu osteako lehen gobernu bilera. ANCko eta Omniumeko kideak ere izan dira bilera horretan.

Espainiako Gobernuak kargugabetu egingo dituela jakin ostean elkartu dira, baina ez da espero agerraldirik egiterik.

Atzo Enpresa kontseilaritza utzi zuen Santi Vilaren ordezkoa izendatu dute gaur: Josep Rull izango da.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

21:18
2017-10-27

Gobernuko kideez gain, 141 langile kendu ditu bere lanpostutik Rajoyk. Kontseilaritzetako konfiantzazko karguak dira.

Erabakia BOE Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean sartuko da indarrean.

Carles Puigdemontek eta gainerako Kontseilariek beren karguak uzteari uko egiten badiote, "funtzioen usurpazioa" egitea egotzi diezaiokete.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:39
2017-10-27

Catalunya Radioren kontrako erasoak

Bandera espainiarrak hartuta, 400 bat pertsona manifestazioan atera dira Bartzelonan, eta Catalunya Radioren egoitzara joan dira, Diagonalean. Langileei irteera blokeatu diete momentu batzuz, eta oso modu bortitzean egin diete irain eta mehatxu. Kristal batzuk apurtu dituztela ere esan dute hedabide publikoetako langileek.

Mikel P. Ansa

Mikel P. Ansa

20:31
2017-10-27

"Espainiar guztien eskubideak" bermatzeko erabakia izan dela dio.

Eskerrak eman dizkie PSOEri eta Ciudadanosi, eta senatuan babesa eman dietenei.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:29
2017-10-27

Rajoy: "Inoiz ez dugu honaino iritsi ahi izan, eta salbuespenezko egoera honek ahalik eta denbora laburrena irautea nahi dugu"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:28
2017-10-27

Rajoy: "Generalitatea desegin dut gaur, eta abenduaren 21ean hautskundeak egingo dira"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:27
2017-10-27

Rajoyk dio "autogobernua legalitatera itzultzeko beharrezko diren urratsak" direla erabaki dituztenak.

Independentzia "tristea eta samina" dela esan du. "Kalte gehiago egitea ekidin eta normaltasnera itzultzea da lehentasuna"

"Ez da autogobernua eten, normaltasunera itzultzea da asmoa"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:25
2017-10-27

Rajoy

Konstituzioalari eskatuko diote gaurko deklarazioa atzera botatzeko.

155. artikuluko lehen neurriak:

Puigdemont eta kontseilari guztien kargugabetzea. Espainiako Ministerioek hartuko dituzte ardurak. Bulegoak etabar indargabte. Poliziaren burua kendu.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:23
2017-10-27

Rajoyk dio Espainiako Gobernua neurriak hatzen hasi dela. Estatuak "modu baketu eta moderatuan legalitatea errekuperatzeko" tresnak badituela dio.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:22
2017-10-27

Rajoy: "Egun tristea da. Arrazoigabetasuna legearen gainetik jarri da"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:21
2017-10-27

Ministroak prentsa aretoan dira. Rajoy bidean.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:16
2017-10-27

Mariano Rajoy prentsaren aurrera ateratzear da. 155. artikulua aplikatzen hasiko direla espero da, eta ikuskizun dago nola egingo duen.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:12
2017-10-27

Kataluniako errepublika ez dutela onartuko esan dute herrialde batzuek: Alemaniak, Erresuma Batuak, Italiak, Frantziak, Ziprek, Bulgariak, Lituaniak... NBEk eta NATOk, berriz, "Espainiako Konstituzioaren barruan" egoera konpontzeko eskatu dute.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:54
2017-10-27

20:15ean agerraldia egingo du Rajoyk.

Bien bitartean Kataluniako Gobernua bilera egiten ari da une honetan, Generalitatean.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:51
2017-10-27

Espainiako Ministroen Kontseilua amaitu da. Hainbat iturrik diote gaur gauean bertan kenduko dituztela kargutik Generalitako kideak.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:47
2017-10-27

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak "elkarrizketak eta negoziazioa" eskatzen jarratzen du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:31
2017-10-27

Bartzelona Udaltzaingoaren arabera, 17.000 lagun daude elkartuta Sant Jauma plazan, errepublikaren etorrera ospatzen. 20:00ak arteko festa antolatu du ANCk. Jendea iritsi eta iritsi ari da ANCren arabera.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:07
2017-10-27

BOE Espainiako Aldizkari Ofizialean dagoeneko argitaratu dute Senatuak Gobernuari 155. artikulua ezartzeko eman dion baimena.

Ezohiko argitalpena egin du BOEk erabakia argitaratzeko. Izan ere, Ministroen Kontseiluak artikulu hori aplikatzeko, ezinbestekoa da erabakia aldizkari ofizialean argitaratzea.

Ministroen Kontseilua bilduta dago Moncloan. Egunaren amaieran berriz ere komunikabideekin izango dela iragarri du Rajoyk.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:29
2017-10-27

Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak errespetua azaldu dio Espainiako Gobernuari har ditzakeen neurrien aurrean. "Espainiako Gobernuak hartzen dituen erabaki guztiak errespetatzen ditut"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:22
2017-10-27

Espainiako Ministroen Kontseilua bilduta dago. 155. artikuluaren aplikazioa du mahai gainean.

Oihana Elduaien

Oihana Elduaien

18:11
2017-10-27

Geroa Bai-k ere "errespetua" adierazi du Kataluniako Parlamentuaren erabakiaren aurrean, eta Espainiak orain berriro zentralitzatzeko jarrera hartuko duelako kezka agertu du.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

18:00
2017-10-27

Senatuko burofaxa iritsi da

Espainiako Gobernuari 155. artikulua ezartzeko baimena eman diola esanez borafaxa bidaltzekotan zen senatua Generalitatera. Eta halaxe egin du. Hainbat iturriren arabera, burofax hori iritsi da dagoeneko.

Oihana Elduaien

Oihana Elduaien

17:54
2017-10-27

"Katalunia gure etxea da. Espainia, gure nazioa"

Espainiako Atzerri Ministerioak bideo bat zabaldu du sare sozialetan Kataluniako autogobernua azalduz. Erakunde politikoak, hezkuntza, osasungintza eta hedabide publikoak nabarmentzen ditu, besteak beste; hain zuzen, 155. artikularekin bertan behera uztera dijoazena.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

17:40
2017-10-27

"Erantzukizun historikoa"

Arnaldo Otegik presazko agerraldi bat egin du Kataluniako Errepublika deklaratu ondoren, eta esan du "heldutasun politikoaren garaia" dela. Eta gaineratudu: "Garai historikoei erantzukizun historikoarekin erantzuteko garaia da. Eta esan nahi diegu agente politiko, sozial eta sindikalei, herritarrei eta eragile ekonomikoei eta besteei Euskal Herrian ezkerreko independentismoa prest dagoela jokatzeko behar den ardurarekin eta behar den tamaina historikoarekin. Hori da tokatzen dena".

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

17:28
2017-10-27

Juan Jose Ibarretxek, "errespetua" baino zerbait gehiago adierazi dio Kataluniako Errepublikari. "Estimua e aitortza" ere egin dio.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

17:24
2017-10-27

650 alkate izan dira gaur Parlamentuan independentzia deklarazioa babestu dutenak. Puigdemontek esan die eurak gabe ezin dela errepublia berria eratu. Aginte makilak altxa eta "presidente" oihukatuz erantzun diote.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

17:20
2017-10-27

EAJk "begirunea" adierazi dio Kataluniako Parlamentuaren erabakiari.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

16:57
2017-10-27

Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak esan du Europako Batasunarentzat ez dela ezer aldatzen independentzia deklarazioarekin, baina horrekin batera mezu bat bidali dio Mariano Rajoyri: "Espainiak argudioen indarra baliatzea espero dut, ez indarra".

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

16:54
2017-10-27

Rajoyk arratsaldean bilduko du ministro kontseilua. Orain 17:00etan ostiraletako ohiko bilera egingo dute, eta 18:00etan, ezohikoa.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

16:41
2017-10-27

Kataluniako Legebiltzarrekin joaten ari dira diputatuak Puigdemontek, adibidez, alde egin du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:31
2017-10-27

Wikipedian ere jasota dago dagoeneko Kataluniak, gaur independentzia deklaratu duela.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:28
2017-10-27

"Egunaren amaieran berriz egongo gara", esan die Rajoyk kazetariei. Tarteran, bilera mordo bat egingo dituzte.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:26
2017-10-27

Kataluniako Legebiltzarreko eskaileretan Els Segadors abesten ari diren bitartean. Rajoy senatuan: "Legalitatea berreskuratzeko egin beharrekoa egingo dugu". "Estatuak errea du, lasaitasuna eskatzen dut"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:25
2017-10-27

"Visca Catalunya!" esanez amaitu du Puigdemontek. Rajoy hizketan hastera goan Senatuan.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:24
2017-10-27

Puigdemont: "Instituzioak eta pertsonak gara herria eraikitzen dugunok. Alkateok, diputatuok, zuen inork baino hobeto ordezkatzen duzue batasun hori"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:23
2017-10-27

Puigdemont Legebiltzarreko eskaileretan: "Zilegi den legebiltzarrak asko itxarondako erabakia hartu du. Hautetsontzietatik etorri zen mandatua bete du"

"Guztiok pultsua mantendu beharko dugu orain"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:22
2017-10-27

Donaldu Tusk Europako Kontseiluko pesidentea twitterren: "EBrentzat ez da ezer aldatzen. Espainiak gureinterlokutore bakarra izaten jarraitzen du. Espero dut Espaniako Gobernuak nahiago dela arrazoiaren indarra eta ez indarraren arrazoia"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:20
2017-10-27

Junquerasek hartu du hitza Kataluniako Legebiltzarrean. Munduak Kataluniako Gobernuak erabiltzen dituen "balore unibertsalak" ulertuko dituela uste du. Konpromisoa hartu du herri batua eta denen eskubideak errespetatzen dituena eraikitzeko.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:16
2017-10-27

Kataluniako Legebiltzarrean diren alkateek konpromisoa hartu dute errepublika eraikitzeko.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:10
2017-10-27

Espainiako Senatuak onartu du 155. artikulua aplikatzeko baimena.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:07
2017-10-27

155. artikulua aplikatzeko baimena bozkatzen ari dira Espainiako Senatuan. Zuzenketekin ari dira momentuz.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:57
2017-10-27

Arratsaldean elkartuko da Espainiako Ministroen Kontseilua. Senatuan onartzear dira 155. artikulua aplikatzeko baimena, eta hura abian jartzea erabaki behar du Ministroen Kontseiluak. 19:00etan elkartuko da. Nolanahi ere, hainbat iturriren arabera, Gobernua ez da bilera egoteko zai egongo aplikazioa indarrean jartzeko.

Bestetik Espainiako Auzitegi Kontituzionalak dagoeneko jakinarazi du baliogabetu egingo duela independentzia deklarazioa. Espainiako Gobernuak jarriko du horretarako beharrezkoa den helegitea.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:53
2017-10-27

"Gora errepublika!" oihuak entzuten dira. Argazkia aterako dutela dirudi. Urriaren 1eko hautetsontzi bat ere atera dute.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:51
2017-10-27

Kataluniako Legebiltzarreko eskaileretan elkartzen ari dira denak orain. Baiezkoa eman duten hautetsiak, saioa legebiltzarrean jarraitu duten alkateak eta abar. Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart aska ditzatela eskatzen duen bandera bat ere jarri dute.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:49
2017-10-27

EAJk "begirunea" azaldu dio erabakiari. "Demokrazia eta erantzukizuna" eskatu ditu.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:46
2017-10-27

Ibex 35ak behera egin du Kataluniak errepublika deklaratu duenean

Ibex 35 burtsako indizeak behera egin du Kataluniako Parlamentuak errepublika deklaratu duenean. Indizea %2ko galeretara hurbildu da. Bozketaren aurretik %1,13ko galerak zituen.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:44
2017-10-27

Udalbiltzak ongietorria eman dio Kataluniako errepublikari.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:42
2017-10-27

Orain, Madrilen dira begiradak. 155. artikuluren aplikazioa onartzeko bilkura egiten ari dira senatuan. Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak lasaitasuna eskatu du twiterren.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:42
2017-10-27

Rajoyk lasaitasuna eskatu die espainiarrei

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak "lasaitasuna" eskatu die espainiarrei. "Zuzenbide estatuak berriz ezarriko du legalitatea Katalunian", adierazi du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:37
2017-10-27

Eskaileretan ekitaldiren bat edo zerbait egingo dutela ematen du. Hara bidean ei da Puigdemont.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:34
2017-10-27

Aurreneko erreakzioak.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:31
2017-10-27

Independentzia deklaratu du Kataluniako legebiltzarrak, eta orain prozesu Konstituziogilea hasiko da.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:30
2017-10-27

Alkateek aginte makilak eskuan abestu dute, alboko gelan. Amaitu da osoko bilkura.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:28
2017-10-27

Legebiltzara Els Segadors abesten

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:28
2017-10-27

Txalo zaparrada handia Forcadellek emaitzen berri eman ostean.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:27
2017-10-27

Testua onartu dute:

Baiezko botoak: 70

Ezezkoak: 10

Zuriak: 2

Prozesu Konstituziogilea hasiko da orain.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:24
2017-10-27

ANCk Kataluniako Parlamenua babestera deitu ditu herritarrak

ANCk herritarrei dei egin die Kataluniako Parlamentura joateko, erakundea babestera. Wellington kalea eta Picasso etorbidearen amaiera jendez betetzeko eskatu du. En Peu de Pau elkarteak ere hainbat argibide eman ditu sare sozialetan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:22
2017-10-27

Botoak zenbatzen ari dira.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:21
2017-10-27

Forcadelli ere txalo zaparrada.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:20
2017-10-27

Txaloka hartu dute Puigdemonten botoa.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:19
2017-10-27

Generalitateko kideak ere ari dira botoa ematen.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:16
2017-10-27

Ez daudenei ere deitu die Forcadellek.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:12
2017-10-27

Batzuek erakutsi egin dute botopapera hautetsontzira sartu aurretik.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:09
2017-10-27

Hasi dira diputatuak bozketa egiten. Banaka, beraien lekutik jaiki, Forcadelengana joan eta botopapera ematen diote.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:07
2017-10-27

"Katalunia estatu independente deklarazen dugu, errepublika formarekin".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:05
2017-10-27

Bozkatzekoak diren testuaren zati bat irakurtzeko eskatu dio orain Junts Pel Sik Forcadelli.

"Guk [...] herritarren mandatuari erantzunez, kataluniako errepublika eratzen dugu". Trantsiziorako Legea indarrean sartuko da. Negoziazioek berdinetik berdinera izan beharko dute. Europari jakinarazi diote errepublika deklaratzen dutela, eta Espainiari negoziaziorako deia egin.

Hemen, bozkatuko duten ebazpenaren laburpena, euskaraz.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:03
2017-10-27

Bozketa nola egin bozkatzen. Hautetsontziekin egitea onartu dute.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:02
2017-10-27

PPko diputatuek alde egin dute orain. Unionista guztiak aretotik kanpora dira.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:01
2017-10-27

Hautetsontziekin bozkatzea eskatu du Gabriellek ere, nahiz eta berez ez dauden bozkatzeko modu horrekin ados. Egungo errepresio egoerak hori justifikatzen duela uste du. Bozkatu egingo dute bozketa nola egin.

Unionistak kexaka ari dira.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:59
2017-10-27

Forcadellek Torrenti erantzun dio berak eskatuta bakarrik ezin dela egin hautetsontziekin. Bi taldek eskatu behar dutela.

PPko kideek Espainiako banderak eta senyerak atera dituzte.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:56
2017-10-27

Coscubiela ez dago ados hautetsontziekin bozkatzeko.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:54
2017-10-27

Roger Torrent Junts Pel Siko kideak eskatu du bozketa boto kutxekin egitea.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:53
2017-10-27

Junts Pel Siren eta CUPen testua orain. Forcadellek nabarmendu du, testu hori onartzen bada, Konstituzionalak esku har dezakeela. Ciudadanoseko eta PPNko kideak badoaz aretotik, ez baitute parte hartu nahi. "Gora Katalunia!", "gora Espainia!".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:51
2017-10-27

CSQPen testuak ere bozkatu dituzte. Baztertuta.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:51
2017-10-27

PPCren hiru proposamenak ere bozketan. Haiek ere baztertu egin dituzte.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:50
2017-10-27

Konpondu dute. Berriz ere bozketak. PSCren beste testu bat orain. Hura ere baztertuta gelditu da.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:49
2017-10-27

Pantailak kale egin du, eta bozketak geldiarazi ditu Forcadellek.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:49
2017-10-27

PSCren proposamenak orain. Bi bozketa egingo dituzte, baina ezetz aterako da. 119 ez, 16 bai.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:48
2017-10-27

Ez dira aurrera atera.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:47
2017-10-27

Hastera doaz bozketekin.

Aurrena, Ciudadanosen hiru proposamenen gaineko bozketa.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:47
2017-10-27

Ministro kontseilua, 19:00etan

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak 19:00etarako deitu ditu bere gobernuko ministroak.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

14:47
2017-10-27

Albiol, orain. Hark ere hitz egiteko aukera eskatu du. Forcadellek ezetz esan dio hari ere.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:45
2017-10-27

Baina Icetak berriz ere hitza hartu du. Taldeetako buruek hitz egiten uzteko eskatu dio. Forcadellek ezetz, izan dutela hitz egiteko aukera.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:44
2017-10-27

Orain, bozketa egiten hasiko dira.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:44
2017-10-27

Arrimadas (Ciudadanos): "Egiten ari zaretena larria da. Baina ez duzue lortuko hau aurrera eramatea. Katalunia ez da independente izango, fikzio bat da".

"Aterako gara hemendik".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:41
2017-10-27

Bozketa hastekoa zen, baina Ines Arrimadasi hitz egiteko aukera eman dio berriz Forcadellek, "aipamenengatik".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:38
2017-10-27

Rovira (Junts Pel Si): "Prozesu konstituziogileko eztabaidak mugarik gabea izan behar du"; "beldurra eta errepresioa baztertutako eszio aske bat lortzeko presa daukagu".

"Duintasunezko oinarri hauetan errepublika erakiko dugu gaur".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:36
2017-10-27

Rovira (Junts Pel Si).

"Garai zailak datoz, baina jada ez dago beste biderik. Espainiako Estatua ez da gai izan elkarrizketa heldua edukitzeko". "Ez da erraza izango, baina gaitasuna dugu, sendotasuna, gizarte zibila, zibismoa...". "Badakigu Katalunian jende asko daoela bide honekin bat ez datorrena, eta haiek guztiek prozesu konstituziogilean parte hartzea nahi dugu".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:34
2017-10-27

Rovira (Junts Pel Si)

"Urriaren 1eko mandatua betetzeko gaude gaur hemen". "Subiranotasuna herriarena da, beti izan behar zukeen bezala. Gure egitekoa da subiranotasun hori instituzio indartsuetan islatzea". "Gure lana da orain estatu hau eta elkarbizitza plural eta baketsua eraikitzea".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:33
2017-10-27

Polizia atzetik edukitzerik ez duela nahi esan dio Arrimadasi, eta poliziari eskatzeko. "Jazarrita sentitzen naiz politikoki pentsatzen dudana pentsatzen dudalako".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:32
2017-10-27

Rovira (Junts Pel Si)

"Demokrazian, beti, herritarrek izan behar dute gidari".

Parlamentua blokeatzen ibili direla aurpegiratu die independentziaren kontra dauden alderdiei, eta horrekin nahi zutena lortu ez dutenean bide judizial eta poliziatelara jotzea.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:30
2017-10-27

Rovira (Junts Pel Si)

Instituzioei balio osoa kentzea aurpegiratu die PSCri, Ciudadanosi eta PPri.

"Mundu guztiak izan zuen aukera urriaren 1ean botoa emateko".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:28
2017-10-27

Rovira (Junts Pel Si)

"Gure proiektuak, beti, ganbera honetan ez dagoen gehiengo batek zapuzten ditu".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:27
2017-10-27

Marta Rovira Junts Pel Siko kideak elkarrizketari buruz, Espainiak erabiltzen duela dioen elkarrizketaz: "Elkarrizketa horrek ez ditu gehiengo demokratikoak errespetatzen". "Espainiaren batasunak guztia justifikatzen du".

Baina independentziaren aldekoek "gehiengoa" elkartzen duen akordio politikoa duela azpimarratu du, eta halaxe ikusi zela urriaren 1ean.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:20
2017-10-27

Riera (CUP)

"Eskatzen diogu parlamentuari deklara dezala Katalunia errepublika gisa eratutako estatu independentea izango dela".

"Guztientzako tokia izango duen mundu hobea nahi dugu. Ez dugu menpeko izan nahi, aske baizik".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

14:17
2017-10-27

Riera (CUP)

"Generalitateak aurreikusi zuen egoera ez zen posible izan. Hark elkarrizketa bidezko irtenbidea proposatzen zuen, baina ezinezko izan zen Espainiarekin hitz egitea. Gaur, autodeterminatu egingo gara Espainiako Estatuaren aurrean. Errepublika behetik gora eraikiko dugu borroka baketsu baten bidez".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

14:16
2017-10-27

Bartzelonako Udaltzaingoaren esanetan, 15.000 lagun elkartu dira Kataluniako Parlamentuaren inguruetan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:15
2017-10-27

Carles Riera (CUP)

"Herriaren subiranotasuna ordezkatuz eta urriaren 1eko erreferendumak emandako mandatua betez, parlamentu honek ezin du independentzia aldarrikatzea ez den besterik egin. Estatuaren legezkotasunak bermatzen ez duela argudiatuta, mandatu hori ez betetzea gure eskubideei uko egitea litzateke".

"Konstituzioaren testuingurua arazo bat da, ez diolako irtenbiderik eskaintzen egun dugun arazoari. Horregatik proposatzen dugu errepublika aldarrikatzea".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

14:11
2017-10-27

Fernandez: "Kataluniako eta Espainiako gizartean eragin duzuen mina izugarria da, baina aurre egingo diogu".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:10
2017-10-27

Espainiako historia izan diren pertsonaia kultural nabarmenak aipatzen ari da Fernandez. "Espainia ez da zolia, Espainia zoragarria da".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:08
2017-10-27

Arerio politikoak baztertzean oinarritzen den mugimendu politikoa gidatzen duela ziurtatu dio Fernandezek Puigdemonti.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:07
2017-10-27

Fernandez (PP) Junquerasi mintzatu zaio, eta jarrera biktimista izatea leporatu dio. Kataluniako gizartearen sentimentuak manipulatu nahi dituela aurpegiratu dio.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:05
2017-10-27

Fernandezen (PP) esanetan, Generalitatea prest dago hamarkadetako garapen ekonomikoa alferrik galtzen uzteko, prozesua aurrera ateratzearren.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:04
2017-10-27

Fernandez (PP): "Zuen proiektua populismo hutsa da".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:04
2017-10-27

Fernandezek (PP) nabarmendu du Kataluniako Estatutua Auzitegi Konstituzionalera eramatea ez zela horren erabaki larria izango, CIUk Kongresuan PPrekin akordio ugari lortu dituela kontuan hartuta.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:02
2017-10-27

Alejandro Fernandezen txanda (Kataluniako PP). Gaurkoa "egun beltza" dela adierazi du. "Zer egin dugu honaino iristeko?".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:02
2017-10-27

Rivas (Si Que Es Pot)

Rivasek iragarri du ezezkoa bozkatuko dietela proposamen guztiei, esanez testuak osotasunean bozkatu behar izateak ez diela beste aukerarik ematen. "Subiranista gisa haserre nago, prozesu honetan autonomia galdu besterik ez dugulako egingo".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

14:00
2017-10-27

Rivas

"Alde bakarreko adierazpenak ez dira irtenbidea. Alde batera utzi behar ditugu alderdikeriak eta aurrez aurrekoak. Horregatik, elkarrizketa eskatzen dugu, Kataluniatik eta Katalunian hitz egiteko aukera".

"Junts Pel Sik eta CUPek hasi nahi duten prozesu konstituziogilea independentzia deklarazio batetik abiatzen da. Gurea ez. Guk eskatzen duguna da herritar guztiek parte hartu ahal izango duten erreferendum bat egitea".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:57
2017-10-27

Marta Rivas (Catalunya Si Que Es Pot)

"Gure alderdikideek gogor egin dute 155.aren aurka, bai Senatuan, eta baita Kongresuan eta kalean ere. Artikulu horrekin eskubideak ukatu nahi dizkigute, eta ukazio horrek eragina izango du estatu osoan.

"Larriena da, ordea, ankerkeria horri ankerkeria handiago batekin erantzutea. Urriaren 1a gauza asko izan zen, baina ez baliozko erreferendum bat; eta, beraz, oso larria da alde bateko independentzia deklarazioa erabiltzea 155ari erantzuteko".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:54
2017-10-27

PSCk ez du 155a ezartzerik nahi, Granadosen esanetan, baina Generalitateari ohartarazi dio jarreraz aldatzen ez badu haren aplikazioa saihetsezina izango dela.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:53
2017-10-27

Granadosek adierazi du PSCk elkarrizketaren alde jarraituko duela lanean. "Badakizue irtenbide bakarra elkarrizketaren eta adostasunaren bidetik etorriko dela".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:52
2017-10-27

Granadosek ziurtatu du PDECatek, ERCk eta CUPek Kataluniako erakundeak legeditik kanpo kokatu dituztela.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:50
2017-10-27

Granados: "Kataluniako autogobernuaren alde lanean jarraituko dugu".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:49
2017-10-27

Granadosek gizartean zatiketa eta gatazka eragitea leporatu dio Generalitateari. Prozesu subiranistak jendea izutu duela adierazi du. PSCko parlamentariaren esanetan, Kataluniako Gobernuak arduragabe jokatu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:47
2017-10-27

Granados: "Guk defendatuko dugu gaur zuek alboratuko duzuen senyera".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:47
2017-10-27

Granadosek: "Gutako asko ez gara ez abertzale kataluniarrak, ezta abertzale espainiarrak ere. Mugak birrintzeko bakarrik nahi ditugu. Banderak errespetatzen ditugu, baina ez dugu haiengatik zatitu nahi".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:45
2017-10-27

Eva Granadosek (PSC) gizarte eredu baztertzailea bultzatzea leporatu dio Generalitateari, eta Espainiako lurraldeetatik Kataluniara joandako langileen ahalegina goraipatu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:44
2017-10-27

Carrizosa

Hauteskunde autonomikoak egitea defendatu du Carrizosak, "herria hondoratu duten horiek" gobernutik kanporatzeko.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:39
2017-10-27

Carrizosa

"155. artikuluaren ondorio bat dela diozue, gure instituzioak defendatzeko ari zaretela, baina hori gezurra da. Hau ez zen geldituko gezurrezko elkarrizketa batekin".

"Puigdemont jauna, zu beti izan zara independentista. Hau guztia lehendik idatzitako prozesu bat da. Aspaldi aitortu zenuten 18 hilabete igarotzerako deklaratuko zenutela independentzia".

"Lortu duzuen bakarra elkarbizitza haustea izan da. Legearen gainetik igaro ostean, ez duzue lotsarik, eta PP, PSOE eta Ciudadanos kritikatzen dituzue konstituzioa defendatu nahi dutelako".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:34
2017-10-27

Carlos Carrizosa (Ciudadanos)

"Gaur, egun tristea da Katalunian. Kolpe bat eman diote 1978an ezarritako demokraziari. Zuen proposamenean Kataluniako errepublika independentea aldarrikatzen duzue".

"Zuen proposamen horrek ez du ez Europako legerik errespetatzen, ez NBErenak ere".

"Erreferendum lotsagarri hari legezkotasuna eman nahi diozue baliorik ez duten legeetan oinarrituz. Jainkoak zaretela uste duzue, auzitegiei entzungor eginez".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:34
2017-10-27

200 alkate independentista baino gehiago bildu dira Kataluniako Parlamentuan eztabaida orokorra bertatik bertara jarraitzeko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:30
2017-10-27

"Sektarismoa" egitea egotzi dio PPk Forcadelli, esanez eurak ere gonbidatuak ekarri nahi zituztela eta erantzun dietela ez zegoela haientzako tokirik. Forcadellek ukatu du halakorik gertatu dela.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:28
2017-10-27

13:27
2017-10-27

Parlamentuko saioa

Carme Forcadellek hasiera eman dio osoko bilkurari. Alderdi bakoitzak hamar minutuko tartea izango du proposamena aurkezteko, eta ondoren bozketa egingo dute.

Ciudadanoseko Carlos Carrizosak kexa agertu du gonbidatuek independentziaren aldeko oihuak egin dituztelako parlamentuaren egoitza barruan. "Ez dugu jazarriak sentitu nahi legez kanpo independentzia deklaratu nahi duten horien gonbidatuengandik".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:21
2017-10-27

Diputatuak ari dira parlamentuan sartzen. Badirudi hastear dela osoko bilkura.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:20
2017-10-27

Bozeramaileen batzordea bilduta dago uneotan, Junts Pel Si eta CUPen proposamena tramiterako onartu izana berriz aztertzeko eskaeraz hitz egiteko. PPk, PSCK eta Ciudadanosek egin dute eskaera.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:16
2017-10-27

TV3en arabera, Puigemontek ez du hitza hartuko Kataluniako Parlamentuko eztabaida orokorrean.

13:16
2017-10-27

Alemania

Kataluniako gatazka elkarrizketaren bidez eta "Konstituzioaren baitan" konponduko den itxaropena agertu du Alemaniako Gobernuaren bozeramaile Ulrike Demmerrek. "Alemaniako Gobernuaren jarrera ez da aldatu. Espero dugu Kataluniako Parlamentuak ordena konstituzionala beteko duela".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:04
2017-10-27

Brusela, "ordena konstituzionalaren" alde

Carlos Moedasek, Europako Zientzia eta Ikerketarako komisarioak, aitortu du Kataluniako auziaren ondorioz "oso egoera zailean" daudela alde guztiak, baina berretsi du Bruselak ordena konstituzionalaren alde egingo duela. "Konstituzioa errespetatu behar dugu, eta hori oso garrantzitsua da Europarentzat. Lehenik, Konstiuzioa eta Espainiaren batasuna daude".

Aldi berean, Mina Andreeva batzordeko eledunak adierazi du beste behin Kataluniako auzia "Espainiaren barne arazoa" dela.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:03
2017-10-27

Egun historikoa izan daitekeela aurreikus daitekeen honetan, iraganeko gertakari historikoak dituzte gogoan zenbait herritarrek.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

12:58
2017-10-27

ANCk funtzionarioentzako gomendioak bildu ditu 155ari aurre egiteko. Madrilek Kataluniaren autonomian esku hartzeko iragarri dituen neurriak legez kanpokoak direla ziurtatu du.

12:53
2017-10-27

200 alkate baino gehiago bildu dira Kataluniako Parlamentuan. Ekitaldia egiten ari dira, eta "independentzia" oihukatzen ari dira.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

12:49
2017-10-27

12:38
2017-10-27

Kataluniako Parlamentuko letratuek ohartarazi dute Junts pel Si eta CUPen ebazpena tramiterako onartzeak Auzitegi Konstituzionalaren aginduak urra ditzakeela.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

12:37
2017-10-27

Fiskaltza, diputatuen aurka egiteko prest

Zenbait komunikabidek zabaldu dutenez, fiskaltzak ez du baztertzen independentzia deklarazioa onartzeko bozketan parte hartzen duten guztien aurka jotzea eta denei "matxinada" leporatzea.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:32
2017-10-27

155.a, aurrera

Sozialistek erretiratu egin dute Katalunian hauteskundeak eginez gero 155.a indargabetzea eskatzen zuen emendakina, argudiatuta elkarrizketarik ez dela egon eta Junts Pel Sik independentzia deklaratzearen alde egin duela.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:27
2017-10-27

Alkateez gain, nekazariak ere batu dira parlamentuaren kanpoaldeko mobilizaziora, traktore eta guzti.

12:26
2017-10-27

Ciudadanosek eta PPk egin bezala, PSCk ere iragarri du parlamentuko aretotik irtengo dela independentzia deklarazioa bozkatzen bada.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:20
2017-10-27

Ordu erdiz atzeratu da Kataluniako Parlamentuaren eztabaida orokorra

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

12:19
2017-10-27

PSCk Mahaiari eskatu dio berriz azter dezala Junts pel Si eta CUPen ebazpena tramiterako onartzeko erabakia.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

12:17
2017-10-27

Alderdien proposamenak: Si Que Es Pot

Prozesu konstituziogile bat hasi eta adostutako erreferendum bat egitea proposatu du Si Que Es Pot alderdiak parlamentuan. Galdeketa konstituzioak jasotzen dituen baldintzetan egingo litzateke, "berme guztiekin", eta horren helburua litzateke herritarrei galdetzea "zer-nolako estatu mota nahi duten".

Testuaren hitzaurrean, berriz, estatu konfederalaren alde egiten du alderdiak.

Bigarren puntu bat ere jasotzen du oharrak, zeinean eskatzen dioten Puigdemonti ez dezala independentzia deklaraziorik egin, horrek "gatazkaren irtenbide politikoa urrunduko" lukeelako.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:17
2017-10-27

Kataluniako Parlamentuko letratuek ohartarazi dute Mahaiak ezin duela tramitera onartu Junts pel Si eta CUPen ebazpena.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

12:15
2017-10-27

Urkulluk adierazi du atzo "irtenbidea oso gertu" egon zela, eta oraindik garaiz dela

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du atzo Generalitatearen eta Espainiako Gobernuaren artean izan ziren bitartekaritza lanetan "irtenbidea oso gertu" egon zela, eta oraindik konponbidea lortzeko garaiz dela. "Horretan ari gara", adierazi du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

12:10
2017-10-27

PPk ez du bozkatuko subiranisten proposamena

Twitterreko kontuaren bidez jakinarazi du Xavier Garcia Albiol popularrak ez duela parte hartuko Junts Pel Sik eta CUPek arkeztutako proposamenaren bozketan.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:55
2017-10-27

Puigdemont parlamentuan sartzen ari da une honetan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:45
2017-10-27

"Gora Kataluniako errepublika!"

Mireia Cortes ERCko Espainiako Senatuko bozeramaileak hitz egin berri du Senatuan, eta bere hitzaldia katalanez amaitu du, ukabila altxatuta: "Pauso bakar bat ere ez atzera. Gora Kataluniako errepublika!".

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

11:39
2017-10-27

Hasi dira alkateak iristen Kataluniako Parlamentuaren kanpoaldera. AMI Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteak kide dituen 700 alkate baino gehiagori egin zien elkarretaratzeko deia. Parlamentuaren inguruan diren herritarrek txalo artean hartu dituzte.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:36
2017-10-27

Puigdemont Generalitatearen jauregitik irten da oraintxe, autoan, parlamentura bidean.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:30
2017-10-27

Bozketa sekretua

Zenbait iturriren arabera, bozketa sekretua izan daiteke, Kataluniako PPk eskatu bezala, Fiskaltzak parlamentariak auzipetzea saiheste aldera.

Bestalde, Ciudadanosek iragarri du ez duela parte hartuko independentziari buruzko bozketan, horrek esan nahiko lukeelako Kataluniako herritarrei "eskubideak eta Espainiako eta Europako herritartasuna ukatzea".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:25
2017-10-27

Alderdien proposamenak: Junts pel Si eta CUP

Junts Pel Siko Lluis Corominas eta Marta Rovirak, eta CUPeko Mireia Boya eta Anna Gabrielek sinatu dute proposamena.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:18
2017-10-27

Alderdien proposamenak: Junts pel Si eta CUP

Kataluniako errepubika aldarrikatu eta prozesu konstituziogilea hastea proposatu dute alderdiek, eta eskatu diote parlamentuari has ditzala tramite guztiak hori bideratzeko.

Bide batez, eskatzen dute, baita ere, Generalitateak has ditzala tramiteak herritarrei informatzeko eta estatu independente baterako beharrezko diren azpiegiturak marxan jartzeko, besteak beste, nortasun agiriak.

Bigarren proposamenean eskatzen dute has dezatela prozesu konstituziogilea, Trantsiziorako Legeak jasotzen dituen prozedurak betez eta estatu burujabe baten sorrera ahalbidetuko luketen bozekin amaituz.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:11
2017-10-27

Alderdien proposamenak: PP

Hiru proposamen aurkeztu ditu Kataluniako PPk. Horietan eskatzen diote Puigdemonti utz dezala alde batera "zuzenbide estatuaren aurkako erronka", eta ohartarazten dio bide horretatik jarraitzen badu 155. artikuluak jasotzen dituen neurriak "aplikatu beharrean" egongo direla.

Horretaz gain, eskatzen diote itzul daitezela Konstituzioaren testuingurura, "Kataluniako gizartearen aniztasuna aitortuz eta elkarbizitza erraztuz". Bide beretik, salatu dute prozesuak "kalte handia" eragin diola ekonomiari, eta langile eta enpresentzat "segurtasun ekonomiko eta juridikoa bermatzea" galdegiten dute.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:05
2017-10-27

Benet Salellas (CUP)

Salellasek aurreratu du eurek aurkeztuko duten testuak independentzia deklarazioari eta errepublikaren aldarrikapenari egingo diola erreferentzia, eta parlamentuak irailean aurkeztutako Trantsiziorako Legea ere aipatuko duela.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:04
2017-10-27

Atzo 200 alkatek baieztatu zuten gaur parlamentuan izango direla ACM eta AMI udalerrien elkarteek deituta, baina askoz gehiago izatea espero da. Horietako bat izango da Eloi Hernandez Fonollosako alkatea, urriaren 1ean BERRIAn lekukotza eman zuenetako bat.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

10:59
2017-10-27

Alderdien proposamenak: Junts pel Si eta CUP

Proposamenak aurkezteko epea ordu laurdenez luzatzeko eskatu dute Junts Pel Sik eta CUPek. Parlamentuko mahaiak onartu egin du eskaera.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:57
2017-10-27

"Ilusioa eta beldurra"

Parlamentuaren kanpoaldean bildu dira ehunka herritar ANCk deituta.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

10:52
2017-10-27

Alderdien proposamenak: Ciudadanos

Oriol Junquras presidenteordearen dimisioa eta bozak iragartzeko eskatu du Ciudadanosek. "Politika arduragabea" egitea eta "1.500 enpresa Kataluniatik irten izanaren erantzule" izatea egozten dio Ciudadanosek Junquerasi.

Aldi berean, bozak aurreratzeko ere proposatzen dio alderdiak parlamentuari, argudiatuta hori dela bide bakarra "legezotasunera" itzultzeko.

Bigarren proposamenean, alderdiak eskatzen du Generalitateak sala ditzala "alderdien eta banakoen aurka" egindako erasoak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:47
2017-10-27

Amaitu du Rajoyk, eta txalo zaparrada luze batekin erantzun dio Senatuko gehiengoak.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:45
2017-10-27

Rajoyk adierazi du "espainiar guztiek" eraikitakoa arriskuan jartzen duen mehatxu baten aurrean dagoela Espainiako Estatua. Erronka Rajoyren esanetan da, mehatxua apaltzearen truke, Epainiako herritarren arteko mailaketa onartu behar ote den.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:44
2017-10-27

Fiskaltza

Kataluniako Parlamentuko mahaiko kideei "matxinada" egotziko die Espainiako fiskaltzak, horiek independentzia deklarazioaren bozketa tramiterako onartzen badute. Generalitateko kideen aurka ere joko luke fiskaltzak, independentzia deklaratuz gero.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:42
2017-10-27

Rajoy: "Katalunia ez da konstituzioaren artikulu batengandik defendatu behar, konstituzioa urratu dutenengandik baizik".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:41
2017-10-27

Rajoren hitzetan, gaur jokoan dagoena da legedia beste edozeren gainetik nagusituko ote den. "Ez Kataluniaren kontra, Katalunia erabilia ez izateko baizik".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:39
2017-10-27

Rajoyren esanetan, politikariek ez dituzte herritarrak "bidaia ezinezkoetan" nahastu behar. "Errealitate manipulatuak beti prestatzen du bere mendekua". Puigdemonti aurpegiratu dio gezurti jokatzea, eta nabarmendu du independentziak ondorio ekonomiko larriak izango lituzkeela, Europako Batasunetik kanpo geratzea ekarriko lukeela eta ez lukeela nazioartean babesik izango.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:37
2017-10-27

Rajoyk Puigdemonti aurpegiratu dio Senatura ez joan izana bere jarrera defendatzera.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:36
2017-10-27

Rajoyk adierazi du elkarrizketa askotan aldarrikatzen den arren legeak urratzen dituztenak "elkarrizketaren etsaiak" direla, lege horiek ekarrizketaren emaitza direlako. Elkarrizketaren etsai dira, baita ere, Rajoyren esanetan, "bere buruari bakarrik entzun nahi diotenak". Rajoyk salatu du berari eskaini zaion elkarrizketa bakarra "Kataluniaren independentziaren baldintza eta epeei buruzkoa" izan dela. Gaineratu duenez, berak ezin du gai horren inguruan hitz egin.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:33
2017-10-27

Rajoy Senatuari eskatzen ari zaio onar ditzala Espainiako Gobernuak Kataluniaren autonomian esku hartzeko proposatu dituen neurriak. Horien artean, Generalitateko presidentearen eta kontseilarien kargugabetzea.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:31
2017-10-27

Rajoyk iragarri du Espainiako Gobernuaren asmoa dela Katalunian bozetara deitzea "ahalik eta lasterren".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:31
2017-10-27

Rajoyk adierazi du 155aren ezarpenaren helburuak direla "elkarbizitza berreskuratzea", ekonomiaren egoera hobetzea eta hauteskunde autonomikoetara deitzea.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:30
2017-10-27

Parlamentuko eztabaida

Parlamentuan dira Carme Forcadell presidentea eta Oriol Junqueras Generalitateko presidente ohia ere.

Zenbait iturriren arabera, parlamentuko bozketa sekretua izateko eskatu du Xavier Albiol Kataluniako PPko buruak, eta eskaerari babesa emateko galdegin die Cuidadanos eta PSCri, argudiatuta alderdi subiranistetan badirela diputatuak independentziaren aurka daudenak, eta, era horretan, "bozkatzeko askatasuna" izango luketela.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:28
2017-10-27

Rajoy: "Nahikoa zen Puigdemontek edozein demokraziari dagokion jarrera hartzea. Baina ez zuen nahi izan". Kataluniako presidentearen ardura azpimarratu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:27
2017-10-27

Rajoyk azaldu du 155aren ezarpena lehenago ere jar zezakeela martxan gobernuak, Kataluniak transiziorako legeak onartu zituenean edo erreferenduma antolatu zuenean. "Baina ez zen hala izan". Aldiz, Madrilek elkarrizketa eskaini zuela ziurtatu du, eta Puigdemonti independentzia deklaratu zuen argitzeko eskatu ziola, baina Puigdemontek ez duela erantzun nahi izan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:23
2017-10-27

Rajoy: "Zein izango litzateke herrialde aurreratuen erantzuna, estatu horien baitako lurralde batek legez kanpoko erreferendum bat antolatu izan balu?"

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:22
2017-10-27

Jordi Turull Presidentetzarako sailburuarekin batera heldu da Carles Puigdemont Generalitatera. 10:30ean amaituko da epea alderdiek euren proposamenak aurkez ditzaten. 12:00etatik aurrera espero da bozketak hastea.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:21
2017-10-27

Katalunia "denen artean" adostu dituzten legeak onartzen ez dituen "autonomia erkidegoa" da, Rajoyren hizetan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:21
2017-10-27

Rajoyk ohartarazi du legea urratzeak "ondorioak" dituela. "Legea urratzean, elkarbizitza hausten da". Legediaren aurka jarduteak kalte ekonomikoak ere badituela nabarmendu du Espainiako presidenteak.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:19
2017-10-27

Rajoyren esanetan, Kataluniako erakundeen jarduna legearen kontrakoa, demokraziaren oinarrien kontrakoa eta Espainiaren eta Europaren balioen kontrakoa izan da. "Gai oso larriak dira".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:18
2017-10-27

Rajoy: "Legez kanpoko erreferenduma antolatu da, inolako berme demokratikorik gabe".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:18
2017-10-27

Rajoyk salatu du Kataluniako erakundeek, "legedia urratzeaz gain", Auzitegi Konstituzionalaren aginduei entzungor egin diela.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:17
2017-10-27

Rajoy, Senatuan: "Zer egingo zenuketen zuek halakorik ganbera honetan gertatu izan balitz?".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:16
2017-10-27

Rajoy Senatuan hitz egiten ari da, eta adierazi du Kataluniako Parlamentuak erreferenduma antolatzeko Espainiako legedia urratu duela.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:12
2017-10-27

Bizi mugimenduak protesta ekintza egin du Espainiak Baionan duen Kontsulatuan

Bizi mugimenduak protesta ekintza egin du Espainiak Baionan duen Kontsulatuan, eta WhitCatalonia kanpainaren eskuorriak banatzen ari da.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:03
2017-10-27

155a ezartzeko neurriak defendatuko ditu Rajoyk Senatuan

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak konstituzioaren 155. artikulua ezartzeko proposatu dituen neurriak defendatuko ditu gaur goizean, Senatuan. Neurri horien artean dira Generalitateko presidentearen eta kontseilarien kargugabetzea, Kataluniako hedabide publikoetan eta Mossos d'Esquadran esku hartzea eta hauteskunde autonomikoetara deitzea.

Senatuan agerraldia egin ondoren, arratsaldean, Ministro Kontseilua bilduko du Rajoyk, Kataluniaren autonomia murrizteko neurriak onartzeko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

09:46
2017-10-27

PSC-k hauteskundeetara deitzea proposatuko du Kataluniako Parlamentuan

PSC-k aurkeztu ditu konstituzioaren 155 artikuluaren ezarpenaren aurrean proposatzen dituen neurriak. Berri agentzien arabera, PSCk hauteskundeetara deitzea proposatu du, eta parlamentuari eskatu dio 155aren aplikazioa etetea galdegin dezala.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

09:43
2017-10-27

Mobilizazioak Kataluniako Parlamentuaren atarian

ANCk goizeko 10:30etara aurreratu du atzo 12:00etarako deitua zuen elkarretaratzea. Kataluniako Parlamentuaren aurrean izango da mobilizazioa, independentziaren alde. Elkarte subiranistak Ciudadela parkean antolatu nahi zuen elkarretaratzea, baina Mossoek eta udaltzaingoak itxi egin dute parkea.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

09:39
2017-10-27

155ari nola aurre egin erabakiko du gaur Kataluniako Parlamentuak

Kataluniako Parlamentuak gaur erabakiko du Espainiko Gobernuak Kataluniaren autonomian esku hartzeko bultzatu dituen neurriei nola erantzungo dion. 12:00etan hasiko da bilkura, baina aurretik taldeek ebazpenak aurkezteko auker izango dute, 10:30ak arte. Ikusteko dago indenpendentziaren aldeko taldeek Kataluniaren independentzia deklarazioa proposatuko ote duten.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi


Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak