AEB

Gutxienez 26 pertsona hil dituzte tiroz Texasko eliza batean

Ustezko erasotzailea, 26 urteko gizonezkoa, bere autoan hilik aurkitu du Poliziak.

Polizia tiroketa izan den gunean, Sutherland Springsen. R. TOMAS GONZALEZ, EFE
2017ko azaroaren 6a
18:46
Entzun

Sutherland Springs herrian izan da tiroketa, eliza baptista batean. Texasko agintariek azaldu dutenez, errifle batekin eraso die 26 urteko gazteak eraikinean bildutakoei. Zaurituak hogei lagun inguru dira, horietako batzuk larri daude.

Erasotzailea handik kilometro gutxira aurkitu dute hilik; segurtasun indarrek ez dute argitu bere buruaz beste egin ote duen, edo zaurien ondorioz hil ote den. Izan ere, herritar batek tirokatu egin du erasotzailea hura elizatik irten denean.

Greg Abbott gobernadoreak nabarmendu du orain arteko tiroketarik okerrena izan dela asteburukoa. Poliziak zehaztu duenez, 23 gorpu arkitu dituzte elizaren barruan, eta beste bi kanpoaldean. Horretaz gain, zaurituetako bat erietxean hil da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.