De Zayas NBEko adituak alde bakarreko independentzia deklarazioa babestu du

Alfred-Maurice de Zayas NBEren Nazioarteko Ordena Demokratikoaren Sustapenerako aditu berezi independenteak babestu egin du  Kataluniaren alde bakarreko inependentzia deklarazioa, eta ziurtatu du deklarazio horrk ez duela nazioarteko zuzenbidea urratzen.

Gorka Berasategi Otamendi.
2017ko azaroaren 7a
12:25
Entzun

De Zayas aditua da nazioarteko zuzenbidean, eta determinazio askearen eskubideari buruzko teoria eta praktika aztertu ditu NBEren A-69-272 txostenean. Azterketa lana nazioarteko erakundearen batzar orokorrean aurkeztu zuen 2014an, eta "guztiz onartua" izan zela nabarmendu du. Haren esanetan, "garrantzi handia" du idatzi horrek Kataluniaren kasuan.

Adituak kataluniarrei galdegin die nazioartean sala ditzatela Espainiako polizien indarkeria eta Espainiako Justiziak prozesu subiranistaren aurka hartu dituen neurriak. Kataluniako Gobernua "Europa modernoan onartu ezin daitekeen gorroto kanpaina jasaten ari da", adierazi du. Europako erakundeen isiltasuna "eskandalua" da, haren iritziz, eta Europako Batasunaren sinesgarritasunari kalte egiten dio.

El Mon Kataluniako egunkariak egin dion elkarrizketan egin ditu adierazpenok De Zayasek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.