Bi mobilizazio nagusi gaurko greba egunean

12:00etan, elkarretaratzeak egin dituzte Generalitatearen egoitzan atarietan, eta, 18:00etan, udaletxeen aurrean egin dituzte.

Urriaren 4ko greba eguneko mobilizazio bat.
Urriaren 4ko greba eguneko mobilizazio bat. Alejandro García/Efe

Oihana Elduaien Uranga -

2017ko azaroak 8

ANCk eta Omnium Culturalek geldialdi nazionala izena jarri diote gaurko egunari, urriaren 4an egin zutenari bezala. CSC intersindikalak antolatu zuen greba, eta deialdiarekin bat egin du Alternativa intersindikalak ere. USTEC hezkuntzako sindikatu nagusiak ere bat egin du. Haiek diote badirela lanarekin lotutako arrazoiak grebarako —adibidez, Espainiako Gobernuak enpresei Kataluniatik alde egiteko erraztasunak emateak langileei eragiten diela—, baina ezetz uste dute CCOOk eta UGT. Azken bi horiek horregatik ez dute bat egin deiarekin.

Grebarako ez, baina mobilizaziorako arrazoiak badirela uste dute bi sindikatu horiek, eta, beraz, mobilizatzeko deia egin diete sindikatuko kideei. "Eskubide eta askatasunen alde" mobilizatu egin behar dela diote. Protestara lotu behar dela preso sartu dituzten kontseilarien eta ANC zein Omniumeko presidenteen askatasuna eskatzeko, eta baita 155. artikuluaren aplikazioaren kontra egiteko ere. Horregatik, biharko mobilizazioekin ez ezik, bat egin dute larunbateko manifestaziorako deiarekin ere.

CECOT eta PIMEC patronalek ere ez dute grebarako deia babestu, argudiatuta ez dela enpresen eta langileen arteko gatazkei erantzuteko. Hala ere, PIMECek dio espetxeratzeen kontra dagoela, eta neurrigabeak direla Espainiako Auzitegi Nazionalaren erabakiak.

ERCk, CUPek eta Democratesek ere mobilizatzeko deia egin diete herritarrei. Catalunya en Comunek ez du zuzenean dei egin grebara, baina Demokraziaren Aldeko Mahaiak antolatutako "mobilizazio jendetsuetan" parte hartzeko deia egin du. 12:00etan, elkarretaratzeak egin dituzte Generalitatearen egoitzen atarietan, eta, 18:00etan, udaletxeen aurrean.

Errepublikaren Aldeko Unibertsitate Elkarteek eta Errepublikaren Aldeko Batzordeek ere bat egin dute greba eta mobilizazio deialdiekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna