Noiz sortua: 2017-11-09 17:07:09

Fiskaltzak adierazi du jarrera alda dezakeela akusatuek legediari men egiten badiote

Jose Manuel de la Maza Espainiako fiskal nagusiak aditzera eman du fiskaltzak malgutu ditzakeela Generalitateko eta Kataluniako Parlamentuaren Mahaiko kideen aurka eskatu dituen kautela neurriak, akusatuek Espainiako legediari men egiten badiote.

Jose Manuel de la Maza Espainiako fiskal nagusia, joan den astelehenean ekitaldi batean, Valentzian. /
Jose Manuel de la Maza Espainiako fiskal nagusia, joan den astelehenean ekitaldi batean, Valentzian. / Kai Foersterling/EFE

Gorka Berasategi Otamendi -

2017ko azaroak 9

Joan den astean esana zuen De la Mazak Carme Forcadell parlamentuko presidentearentzeko eta mahaiko gainontzeko kideentzako eskatuko zituen kautelazko neurriak alda zitzakeela akusatuek egiten zituzten deklarazioen arabera. Fiskal nagusiaren esanetan, "gauzaren bat" alda daiteke, Forcadellek eta mahaiko kideek Espainiako Konstituzioari eta 155. artikuluaren aplikazioari men egiten badiote.

Zenbait berri agentziak adierazi dutenez, hala egin dute Forcadellek eta mahaiko kide dituen Lluis Corominasek eta Lluis Guinok: 155a obeditu dutela "agerikoa" dela adierazi dute, parlamentuak jarduna etena duelako. Horrez gain, "iturri judizialen arabera", akusatuek adierazi dute "sinbolikoa" dela urriaren 27an Kataluniako Parlamentuak onartu zuen Kataluniako Errepublikaren deklarazioa.

Forcadellek erantzun egin die fiskaltzaren galdeei. Ez da Legebiltzarreko Mahaiko presidentea auzitegietara deklaratzera joan den lehen aldia, baina bai fiskaltzaren galderei erantzun diena. Estrategia aldaketaren erakusle da. Deklaratu duten mahaiko gainerako kideek ere fiskalari erantzun diote.

Hala ere, Espainiako Fiskaltzak Forcadell espetxeratzeko galdegin du, baita Lluis Corominas, Lluis Guino, Anna Simo eta Ramona Barrufet ere. Azken horrentzat, ordea, kartzela saihesteko aukera eskatu du, 50.000 euroko bermea baldintza gisa ezarrita. Joan Josep Nuet aske uzteko eskatu du.

Bestalde, Oriol Junqueras Kataluniako presidenteordearen eta Generalitateko beste zazpi kontseilariren helegitea aztertu du gaur Auzitegi Nazionalak. Espetxean dira zortziak, kautelazko neurri gisa, eta defentsak haiek aske uztea eskatu du. Auzitegi Nazionalak baztertu egin du eskari hori. El País egunkariak adierazi duenez, De la Maza prest legoke Generalitateko kontseilarien espetxeratzea berriz aztertzeko, Kataluniako Gobernuko kideek konstituzioa betetzeko borondatea agertuko balute.

 

Albiste gehiago

Apirilaren 2an eguneratua, 13:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.022 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 555 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.459 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Gizon bat, Zagreben. ©ANTONIO BAT / EFE

Sakelakoen kokapena jasoko du Madrilek

Berria

Telefonica, Orange eta Vodafone konpainiek euren sareak erabiltzen dituzten sakelakoak non dauden kontrolatuko dute, eta informazioa Madrilgo Gobernuari emango diote. Koronabirusaren aurkako borrokan, populazioaren inguruko mugimenduei buruzko datuak biltzea da asmoa, Madrilen arabera, eta, gaineratu duenez, ikerketak ez ditu “gizabanakoen mugimenduak atzemango”, baizik datu “anonimoak eta multzoka”.

Donostiako ospitaleko langile batzuk, mobilizazio batean ©Jon Urbe (Foku)

Osasuna bermatzen ez duten enpresak, fiskaltzara

Jokin Sagarzazu

LABek langileen kexak igorriko dizkio, zigor instrukzioko prozesuak ireki ditzan eskatzeko. Ohartarazi du oinarrizko zerbitzu batzuetan «kolapso egoeran» daudela. Materiala bermatzeko eskatu dio ELAk EAEko Auzitegi Nagusiari.

Murga, Urkullu eta Beltran de Heredia, diputazio iraunkorrean telematikoki azalpenak ematen. ©/ Irekia

Urkulluk esan du «neurri zorrotzak» hartu dituztela; oposizioak, berriz, «gardentasun falta» salatu du

Irati Urdalleta Lete

Iñigo Urkullu lehendakariak azalpenak eman ditu Eusko Legebiltzarreko diputazio iraunkorreko bilkuran, EH Bilduk hala eskatuta

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna